GIRO D’ITALIA 2007

Aurrekoan aipatzen genuen bezala, Bergarako  zazpi lagunek jaiak aprobetxatuz, “Italiako Giroa” ezagutzeko aukera izan dugu. Sei eguneko bidaia eta, benetan, GIROAN.


 



 


 Zaragozatik atera eta egazkinez Bergamora. Han furgoneta bat alokatu eta gelditu ere ez.


 Lehenengo etapa, ostegunean, Col d‘Izoarden ikusi genuen. Hura zen aldapa eta, gure korredoreak ez ziren batere ondo pasatu. ¡Ojo! baina gure animoak irabazle bezala jaso zituen. Frantzian geunden eta, tiffosiak egon arren, nahiko leku izan genuen gure erara ibiltzeko animatzeko orduan. Jakin ezazue, carabinierik ez dutela bate antzik gendarmearekin.


 


Hurrengo egunean Oropako kronoa, Favaro herrian ikusi genuen. Zapatua zen eta han bai zegoela jendea eta tiffosi autentikoak. Tratatu gintuen primeran. Eta gure ikurrinak ikusterakoan esaten ziguten: “Ah! Baschi, no spagnolo”. Geienak ezaguten zuten Euskal Herriko egoera eta, baita, San Ferminak. Baita Markelekin , Velasco eta Aketzarekin argazki bat ateratzeko aukera izan genuen. Egun bikaina izan zen, oso eguraldi eguzkitzuarekin eta, eskatzen duen bezala, garagardo dezente edanda.


 


Hemendik Dolomitetara abiatu ginen eta erdi bidean hartuta geneukan hotela Dezenzano del Garda herrian. Hau Lago di Garda ertzean kokatuta dago eta oso leku turistikoa da. Dutxatu eta atera ginen afaltzera. Laister konturatu ginen zer nolako tokitan geunden. Prezioak lehenengo mailakoak baita neskak ere.


 


Larunbatean bidai turistikoa egin genuen Dolomitetara inguratzeko. Giroko mendi batzuk ikusi genuen eta Pordoi mendatean egonalditxo bat eginez, bertako teleferikoan igo ginen 3.000 metrotara. Eta lo egitera Villabassara (sud-tirol), Cortina d’Ampezzotik pasatuz. Hotelean etxean ba ginen bezala tratatu gintuen Monica eta bere gizona. Ze emakume alaia eta langilea!. 


 


Igandea ailegatu zen. Eguna euritsua zabaldu zen. Gure trasteak hartu, ardoa barne, eta Missurina aldera abiatu ginen. Bidea ixtita zegoen eta nahiko suerte izan genuen, ze carabinieri batek pentsatu zuen turistak ginela eta txoferrari esan zion: “zuk jendea eraman baina gero bueltatu hona furgonetarekin”. Esan beharrik ez dago txoferra ez zela bueltatu. Eta Oropan anbiente ona ba zegoen, hemen hobea. Benetako txirrindulari giroa. Jendetza izugarria, autokarabanak, bizikletak, motorrak… Tre Cime di Lavaredora igo ginen eta dagoen aldapa tremendakoa da. Eta parajea, zer esanik ez. Argazki guztiak postalak egiteko balio dute.


 


Hotelera iritsi eta, penaz, motxila gertatu behar astelehenean etxera bueltatzeko. Goiz jaiki azkenengo bisita egiteko Villabassako erdigunera (eliza ikustekoa da) eta zuzenean Bergamora egazkina hartzera.


 

Etxera etorri eta danok gauza bera egin dugu: datorren urteko ajenda hartu eta bilatu Bergarako jaiak ze egunetan diren, ia berriz Giroa parean tokatzen den. Ez du Tourreko izenak eta eragina, baina Giroko giroa apartakoa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude