Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Mundiala

Lokutorio bateko kanpokaldean telefono txartelak saltzen zebilen futbol
selekziorik gabeko gazte batekin egin dut topo.
Txartel gutxi saldu dituela esan dit. Ni ez nintzela eroslerik
aproposena berehala konturatu da. Baina han gelditu da nirekin
berriketan.
Zerbait esatearren, batere interesatzen ez zaidan gauza bati buruz egin
diot galdera. Ea nork irabaziko duen futbol txapelketa.
Iparrafrikar itxurako nire lagun berriak, bere herriak ez duela
mundialean parte hartzen duen selekziorik esan dit.
Nireak ezta, aitortu diot nik.
Ez neukan galdetu beharrik nongoa zen, baina bada ezpada ere, berak argi
utzi gura zuen saharauiarra  zela. Arro zegoela.
Alde egiterakoan,  euskal selekzioak jokatzerik baleuko irabazi egingo
lukeela bota diot, probokazio hutsez.
Hala balitz , bera asko poztuko litzatekeela esan dit.
Bost euroko telefono txartela erosi diot, mapan agertzen ez diren
herrialderen batera deitzeko, ilusioa faltan dudanen batean.

La roja (y gualda)

Futboleko mundiala dela-eta, Cruzcampok egindako  iragarkia
abertzaletasun tratatu bat da. Bertan gutasuna, lurraldea, egitasmo
bateratuak eta ikonografia propioa zabaltzen dira modu oso argian.

Hitzez hitzezko azterketa nahi duenak badu “somos”, “no hay balón dividido que nos intimide”, “por el fondo norte y por el fondo sur” eta horrelakoetan fijatzerik. Gainera, garai bateko “sin complejos” aritu nahi zuten politikoei jarraipena emanez, “dar la cara” aipatzen du garagardo iragarkiak. Espainiartasunaz harro.
Eta, duintasun nazionalaren berreskurapenean beharrezkoa balitz “clavar” eta “meter”, ez dute zalantzarik edukiko, spotak esaten duenaren arabera. Momentua omen da horretarako, “la hora de la verdad”, eta zerbeza lagun, “luchar, luchar y luchar” aldarrikatzen du.
Zalantzarik balego, amaieran dena laburbiltzen du esaldi borobil eta adierazgarrian: “…porque más que un
equipo somos un país”.

Ilusioak eta loa uxatzen dituzten arrazoiak

Alberto Suriori eginiko elkarrizketa zekarren lehengo egunean Diario Vascok. Irakurri nahi duenak badauka zertan fijatu. Niri kontuan hartzekoak iruditu zaizkit, batetik, noraino dagoen minduta zuzendaritza aldatu denetik EITBri buruz esan direnekin. Eta, bestetik, erronkak  aipatu bai baina norabidea zein den ez duela  asko zehazten.

EITBri buruz eztabaida ireki eta patxadatsua egin beharra dagoela iruditzen zait. Hauteskunde aurre eta osteetan murgilduta dabilen herria denez gurea, ez dakit horretarako aukerarik izango dugun. Baina beharra bai.

Internet TV

Telebista eta internet  elkartzen direneko lekuaz/momentuaz/aparailuaz informazio interesgarria dago sarean.
Esaterako, argigarriak iruditu zaizki bi bideo hauek:
– Google TVri buruzko bideo promozionala
– Gai  berberar buruzko  hitzaldi laburra
Eta, bide batez, oso ona iruditu zitzaidan The Economist-ek argitaratu zuen “A special report on television” txostena. Laburpena hemen  aurkitu daiteke.

Epeak

Pásalon tertuliakide modura ibilitako batek EiTBren audientzia beherakadari buruz eginiko artikulua irakurri nuen Deian, ostiralean. Egunkari ale hura ez zen nirea eta esandako artikulua berrirakurri eta gorde guran Deiaren webgunera jo dut. Bilaketan “EiTB” eta “audiencia”, “descenso”, “bajada” eta horrelakoak jarri ditut. Oso esanguratsua den zerbait gertatu da orduan…ehun mila miloi artikulu zerrendatu dituela. Ala gehiago akaso. Eta begirada arin batean kritikak, ikuspegi ezkorra eta gauzak zein gaizki doazen adierazten duten izenburuak nabaritzen dira.
Komunikazioan aditua  izan eta momentu honetan gogoan ez dudan Deiako iritzi emailearen artikuluaren tonua halakoa zen: apokaliptikoa. Audientziek behera egin izana oso-oso larria dela.

Mamia duen gaia da audientziarena. Kontuan hartzekoa eta jarraipena egitea merezi duena. Baina, beti ere bi ikuspegi konbinatuz, epe laburrekoa eta ertainekoa. Izan ere, bestela egunez eguneko gora beheretan zorabiatu gaitezke eta norabidea galdu.

Ez du zentzu  askorik kataklismoa aipatzea eguna joan eta eguna etorri eta horrekin lehendik datozen akatsak eta gabeziak disimuluan eduki.

Aspaldikoa dugu herri honetan berezko egitura mediatiko ahula eduki izana eta apustu estrategikorik ez hartu izana. Hori agerian zegoen EAJ agintean zegoenean eta,  modu nabarmenagoan, gaur egun. Baina arazoa bakarra da.

Pena ematen dit orain, miopiak jota, norabide desegoki bat egon bazegoela aitortzen ez dutenak ikustea.

Ezkutuan

Ostrukarena egiteak, bestalde ez  ditu gauzak, konpontzen. Igandero bezala, irratiari buruz geurean daukagun adituaren
artikulua irakurri dut Berrian eta
bertan, berriro ere audientziaren gaia agertzen da. Lasak
dioenez, gainera, gaztelerazko irrati autonomikoari CIESek ematen
dizkion datu baxuak ezkutatu egin ditu enteak. 
 

kanal irudia

Telebista eskaintza ugaritu baina kanalen arteko desberdintasunak desagertu diren neurrian, markaren beharra nabarmentzen da.  Kanal bakoitzaren izaera, irudia eta pisua elementu nagusi bilakatzen ari da gaur egungo telebistagintzaren merkatuan.
Bereiztu beharrra. Nortasun propioa edukitzea behar beharrezkoa da, eta izango da etorkizunean ere.
Hori horrela dela bezain garbi  daukat, gero eta ahulagoa del Euskal Telebistarena.
Edukiak, erreferentziak, izaera propioa adierazi eta sozializatuko duten elementuak landu beharrean dago hemengo telebistagintza.

Bizialdia

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

El intermedio”-ren (La
Sexta; 21:30) jarraitzaile amorratua izan naiz, luzaroan. Agian “El hormiguero” izenekoaren nerabezaletasunik ihesi.

Gaur arte.

Izan ere, penagarria egin
zait maiatzaren 10eko saioan nola sartu diren Laporta, Barçaren nagusiarekin.

Wyomingek eta Beatriz
Montañez aurkeleek Laportaren independentzia zaletasuna, politikara
dedikatzeko omen daukan asmoa zorrotz kritikatu dute.

Zer eta “El País
egunkaria informazio-iturri bakar modura erabiliz!

Irrati eredu elebidunak

Herri Irratiak euskara eta gaztelera erabiltzerakoan esperientzia erakargarriak egin izan ditu urte luzez.


Azkenean, irrati horretan euskara asko ala gutxi entzuten ote den gaian baino bien arteko jokoa posible dela erakusten zutela aipatu nahiko nuke. Eta hori ez dute egin ez Radio Euskadikoek ezta, noski, Radio Bilbaok edo San Sebastianekoek ere.


 


Berrian irakurri dut Onda Vascak Herri Irratia irensteko bidean dagoela eta hainbat ahots ezagun  desagertuko direla/zaizkigula. Hain justu ere, euskarari tokia egiten zioten esanguratsuenak.


Esku-aldaketa erabat gauzatu aurretik, Herri Irratiak euskararen alde egin duen bide aberatsa gogoratuko dut. Horretarakoez da behar iraganera luze jotzea ezta aportazioa koantitatiboki zenbatekoa izan den kalkulatzea ere. Bai ordea, kirol erretransmisioetan, kultur saioetan, magazinetan eta albistegietan hizkuntza biak zein modu interesgarrian erabili izan duten aipatzea. Konbinaketaren teknika erabili izan dute.


Irrati horretan, euskarak ateak zabalik zituela adieraztea lortzen zuten. Entzule batek euskaraz deitu eta hizkuntza horretan segitzeko giro xamurra  aurkitzen baitzuen. Gainera, esatari elebidunak zirenez asko eta asko, hizkuntza batetik bestera egiten zuten bidea modu naturalean, gaiaren arabera edota elkarrizketatuak nahiago zuen hizkuntzari aukera emanez.


Entzule elebakarrek ere, bazekiten, esatariak egingo zuela zubi lana eta ulertzen  ez zuena hurbilduko ziola  modu natural eta atseginean.


Herri Irratiak aportazio polita egin du euskara etxe txokoetara   sartzeko baita gaztelera nagusi zutenetara ere. Gainera, bertako musikak beti izan du leku dexentea, propioagoa sentitzen dugun eskenategia eraikitzeko orduan.


 


Esperientzia horretatik ikasi beharra daukagula uste dut, eta Herri Irratian erabili izan dituzten ereduak beste irrati batzuetara eta, baita ere, telebistara nola egokitu daitezkeen aztertzen hasi.


 


Hurrengo baterako utziko dugu proposamenak egitearena, baina, edozelan ere, nondik nora joango naizen ikusteko, ikertzen hasi beharko ginateke gazteleraz ari den hemengo irrati-telebistagintza publikoan   euskarari ateak nola zabaldu. Nola egin bereziki arrakastatsuenak diren saioetan euskarak leku bat izan dezan, edukietan konbinatu bi hizkuntzak, esatarien potentzialitatea erabili eta orain arteko zuri-beltzezko paisai linguistikoak euskararekin koloretu.

Zuzeneko pantailan

Bertsolarien txapelketan izan nintzen Barakaldon. Asko disfrutatu nuen. Asko poztu nintzen Maialenengatik. Asko denongatik.

Euskadi Irratian, Nikolas Aldaik jubilatu aurretik zuen programan entzun ahal izaten zen “…eta hitza jolas bihurtu zen”. Atzo, BECen ez zen jolasik egon, joko serioa izan zen, ahozko sormena borborka, lehia bizikoa eta energiaz betea.
Zuzenean bizi izateko ekitaldi bat izan zen igandekoa.

Aurreko txapelketan, egun erdiz bakarik egon nintzen bertan. Goiza telebistaz eta arratsaldez ber-bertatik. Oraingo honetan, goizeko 9:30etarako aretoan ginen, saioa noiz hasiko zain. Eta amaitu arte.

Ni naizen bezalakoa izanda, ez nuen pentsatzen hain erraz aguantatuko nukeenik horrenbeste denbora aulki batean eserita. Baina, ez,  ez zitzaidala luze egin. Gogorra bai, aulkia. Bestela ez.

Lujanbio zalea naiz. Kantatzeko eta gaiei aurre egiteko duen moduagatik gustatzen zait.

Atzotik bera dugu txapelduna. Emakumeen Asanbladak, Bilgune Feministak eta Emakundek berdintasunaren aldeko ehundaka kanpainei segida emanez bezala parekorik gabe. Euskarari gaztetasuna, freskotasuna eta  bultzada emanez, “neska bat es mucho”.

Barakaldon kantuan entzun eta jendearen poza ikustean, ondo goazela iruditu zitzaidan. Espero ez denean lehio berriak irekitzen direla.

Oholtza gainean txiki eta atzeko pantailan plano motzean hain presente ikusteak, sekulako kontrastea egiten zuen. Nahi barik begiak irudi handira joaten zitzaizkidan, telebistak sortzen duen ohiturari jarraituz.Plano motzaren adikzioa handia da gero.
Baina gurata, nire begiek eskaintzen zidaten irudia jarraitzera behartzen nuen nire burua. Zuzenekora. Eta han Maialen, bere gorputzaren mugetan benetan handi sentitu nuen. Ahaltsua. Eta 15.000 pertsonen aurrean, zutunik, kantuan,  duin eta handi ikusi nuen.

Zaborra

Lurreko telebistaren digitalizazioaren eskutik ugaritu diren kanalen 

artean Intereconomía izan daiteke nortasuna  garbien duena. 

Sintonizatzaile automatikoak lehen zenbakietan kokatu didanez, 

bestelakorik topatu bitartean,  bere “geltokitik” pasa beharra izaten 

dut. Gauez, hain zuzen ere, “Los clones”  izeneko saio bat daukate.  

“El intermedion” edo, beste modu batera “El hormigueron”, gertatzen 
den
modura, aktualitatea hartzen dute eta ikuspegi ironikotik  
jorratu. Baina
honetan, aitortzen dizuet ez didatela behin ere 
irriparrerik   sortarazi.
Pablo Motosek aurkezten duen saioan, 
belaunaldien arteko etena  dela-eta
ez  ez zait asko gustatzen 
erabiltzen dituzten umorea, jokoak eta
erreferentziak. Eta niri 
bezala,  35 urtetik gorako askori (audimetroak
dixit). Wymomingen 
kasua bestelakoa da eta urtean pilatzen dutenen
geralekua  izaten da. 
Ez   dakit nolako audientzia izango duen “Los clones”
delakoak, baina  
garbi dagoena da  programa formatu berbera hartu duela 
beste biekin 
lehian aritzeko. Edukia beste kontu bat da.