Etiketaren artxiboa: alberto

Alberto Suriorekin ados

Irakukurri dut Alberto Suriok Correon idatzi duen artikulua.
Ados nago berarekin.
Irrati-telebistaren publikotasuna, pluraltasuna, euskara eta gure kulturaren aldeko lana, informazio zabaltzeko tresna idartsua dela… horiek eta gehiago eskatu beharko zaizkiola EITBri.

Aspalditik datorkit Suriorekin ados egotearena. Gogoan daukat Lapitzek egin zuen azken elkarrizketan esan zituenak. Orduan ere bat nentorren berarekin. Eta seguru nago ni bezala beste asko.

Konpartitzen ditugun horiek sikera kontuan izango balitu EITBko zuzendariak!!

Ilusioak eta loa uxatzen dituzten arrazoiak

Alberto Suriori eginiko elkarrizketa zekarren lehengo egunean Diario Vascok. Irakurri nahi duenak badauka zertan fijatu. Niri kontuan hartzekoak iruditu zaizkit, batetik, noraino dagoen minduta zuzendaritza aldatu denetik EITBri buruz esan direnekin. Eta, bestetik, erronkak  aipatu bai baina norabidea zein den ez duela  asko zehazten.

EITBri buruz eztabaida ireki eta patxadatsua egin beharra dagoela iruditzen zait. Hauteskunde aurre eta osteetan murgilduta dabilen herria denez gurea, ez dakit horretarako aukerarik izango dugun. Baina beharra bai.