Miguel Thomson-en artikulua laburdurez Ama Atan

Amaata.com blogean artikulu luze eta ondo dokumentatu bat agertu da batzordearen arabera  “ezinezkoak” diren zenbait laburduraz. “Algunas abreviaturas de Iruña-Veleia: FILI(VS), CORNE(LIVS/LIA), R?(?) I(?) P(?)” du izenburua. Thomson-ek badu txosten bikain bat idatzia latinaz eta abar, hemen (17. txostena)

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Faltan sumatzen ditut faltsutasunaren aldekoen konferentziak”, dio Jaime Albillosek bere gutunean

Jaime Albillos Arnaizek sinatuta, gutuna argitaratu da Berrian , Garan eta Diario Vascon. Honela amaitzen du: “Faltan sumatzen ditut faltsutasunaren aldekoen konferentziak, eta, behar izanez gero, baita debateak ere, Iruña-Veleia guztion ondare kulturala delako eta informatuak egoteko eskubidea daukagulako.”

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Euskara, liguriera, paleosardoa…, hitzaldia Markinan

Euskararen Eguna dela eta Markinan egingo den hitzaldian, euskararen aitzinaroaz ditudan usteak azaltzeaz gain, euskara, liguriera eta paleosardoaren arteko balizko senitasunaz mintzatuko naiz. Azkenaldian ikertzen jardun dut, toponimia bereziki, klasikoen aipuak, epigrafia edota hizkuntzalarien ekarpenak alde batera utzi gabe.

Izenburua: “Euskara noiztik? Sardiniako eta Liguriako hizkuntza zaharrak senideak ote?”

Hizlaria: Juan Martin Elexpuru
Non: Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean
Noiz: abenduaren 3an, 19:00etan, asteartea
Antolatzailea: Markina-Xemeingo Udal Euskara Batzordea

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

“Iruña-Veleia, bost urte ondo egindako analisien zain”, artikulua Naiz-en

Gaur Naiz agerkari digitalean Koenraad van den Driesscheren artikulua agertu da. Hona hemen hasiera:

‘Duela bost urte, Arabako Foru Aldundiak faltsutzat jo zituen Iruña-Veleiako inskripzioak, baina faltsutasunaren froga materialik eskaini gabe. Bost urte igarota, oraindik ez dira grafitoak zientifikoki aztertu, nahiz eta une honetan Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE) erakundea multzo bat aztertzen jardun bere laborategian.’

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Interes handia eta maila altua Alicia Satuéren hitzaldian

50 bat lagunek jarraitu zuten astearteko hitzaldia. Koenraad van den Driesschek egin zuen sarrera, euskaraz, testu sentikor bat irakurriz. Auzia nola ezagutu zuen eta, bidegabekeriaz jabetuta, nola murgildu zen azaldu zuen, besteak beste.

Alicia Satuék luze eta sakon jardun zuen. Latin bulgarra zer den eta zer ez azaldu zuen lehendabizi. Munduko espezialista onenen testuak  pantailan proiektatuz, latinaren eboluzioa esplikatu zuen: deklinabidearen galera progresiboa, preposizioen ugaritzea, bitarteko egokitzapenak, eta abar. Latinetik erromantzerako ibilbidea, azken batean. Gero, Iruña-Veleiako latinezko hainbat grafito erakutsi zituen, eta ikusi ahal izan zen ia hitzez hitz betetzen dela Iruña-Veleian latin bulgarreko espezialistek diotena.

Aliciaren hitzaldiaren bideoa ikusgai dago ostraka.mundua blogean.

Koenraad van den Driesschek analitikez azkenean esan zuena ere bai. Galde-erantzunetan nik esandakoa ere bai.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

“El golpe científico del 19N… orain dela 5 urte… cuantas mentiras” Ama Atan.

Ama Ata blogean Koen van den Driesschek duela bost urteko “golpe zientifikoa” ekarri du gogora, egun hartan Arabako Batzar Nagusietan esandakoaren laburpena eginez. Dokumentu oso interesgarria.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Koldo Urrutiaren artikulua Berrian eta Tasioren biñeta Garan

Koldo Urrutiak (Euskararen Jatorria) Iruña-Veleia: 5 urte dataziorik gabe izenburua daraman artikulua atera du Berrian.

Tasiok, berriz, beheko biñeta argitaratu du gaurko Garan.19_NOVIEMBRE

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Dokumentala sarean!

Dokumentala ikusgai dago jada: http://youtu.be/c2zzAKeF4WM

Iruña-Veleia, benetakoak ala faltsuak du izenburua euskaraz, elebiduna da eta 22 minutu irauten du. Eliseo Gil, Idoia Filloy, Patxi Alaña, Juan Martin Elexpuru eta Koenraad van den Driessche mintzatzen dira. Gaur estreinaldi ofiziala Alicia Satuék Donostian emango duen hitzaldian.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Alicia Satué-ren hitzaldia eta dokumentalaren estreinaldia 19an, Donostian

Lehenago iragarri bezala, Iruña-Veleiako latinaz mintzatuko da Alicia Satué astearte honetan. Koenraad van den Driesschek egingo du sarrera; analitikaz hitz egingo du.

Ekitaldi berean, Iruña-Veleia, benetakoak ala faltsuak izeneko dokumentala estreinatuko da. 22 minutu irauten du, eta bertan Eliseo Gil, Idoia Filloy, Patxi Alaña, Juan Martin Elexpuru eta Koenraad van den Driessche mintzatzen dira, hurrenez hurren.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Konzentrazioa 19an, Arabako Aldundiaren aurrean, Euskararen Jatorriak deituta

Euskararen Jatorria Taldeak kontzentrazioa deitu du azaroaren 19rako, Gasteizen, zoritxarreko egunaren 5. urteurrenean.

  • Noiz: azaroaren 19an, asteartean, arratsaldeko 5etan (17:00etan)
  • Non: Arabako Aldundiaren aurrean (Probintziaren plaza)
  • Antolatzailea: Arabako Iruña Argitzeko Batzordea (Euskeraren Jatorria)

2-Hondeamakina1-Datazioak

Tasio komikilariaren biñetak ere argitaratu ditu, goikoak esaterako.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1