Analitiken Kronologia

  • 2009-iraila. Lurmen-ek piezen analitikak egiteko eskatzen dio ofizialki Epaitegiari.
  • 2010-apirila. Epaileak ontzat ematen du Lurmenen eskaria. Bi parteei, Lurmeni eta Arabako Foru Aldundiari, analizatu nahi dituzten piezen zerrenda eskatzen die. Parte bakoitzak 50 bat grafito seinalatzen ditu.
  • 2010-ekaina. 2009an Lurmenek, Sos Iruña-Veleia Elkartearen bitartez, Arkeometrian izen handia duen Ingalaterrako laborategi batekin kontaktatzen du. Laborategiak gai ikusten du bere burua piezak datatzeko. Aurrekontua ere zehazten du, 1.000 euro inguru pieza bakoitzeko. SOS prest agertzen da gastua bere gain hartzeko. Lurmenek proposamena egiten dio idatziz Epaitegiari, baina honek ez du onartzen.
  • 2010-uztaila. Epaileak Guardia Zibilaren laborategia izendatzen du analitikak egiteko.
  • 2011-ekaina. Guardia Zibilak erantzuten du ez dituela egingo, horretarako baliabide teknikorik ez duelako
  • 2011-azaroa. Epaileak Ertzaintzaren laborategia izendatzen du analitikak egiteko.
  • 2012-urtarrilla. Ertzaintzak erantzuten du ez dituela egingo, horretarako baliabide teknikorik ez duelako.
  • 2012-uztaila. Epaileak, auto baten bidez, Instituto de Patrimonio Cultural de España erakundearen laborategia izendatzen du, erakunde honen baiezkoa jaso ondoren. Epaileak sei hilabeteko epea ematen du.
  • 2012-azaroak 23. Laborategiak 39 pieza jasotzen ditu analizatzeko. Baina zeramikazkoak soilik eramaten ditu. Hezurrezkorik eta adreiluzkorik ez, nahiz eta zerrendan egon.
  • 2013-ekaina. Ezarritako sei hilabeteko epea agortuta, beste sei hilabeteko epea eskatzen du laborategiak
  • 2013-abendua. Berririk ez laborategitik eta epaitegitik.

NABARMENTZEKOAK: 1) Piezak Aldundiaren esku egon dira urte hauetan. Hainbat eskutatik pasatu dira, grafologoak eta abar, epaitetxean ondo gordeta egon beharko zutenean. 2) Badakigu pieza batzuk garbitu egin dituztela, argazki zaharrak eta berriagoak alderatuta.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

1 Response to Analitiken Kronologia

  1. Pingback: Ostraka euskalduna » Blog Archive » Analitiken kronologia. JM Elexpuru

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude