Elurrari aurre eginez elkarretaratzea Gasteizen

30 cm-ko elur geruza, irudi siberiarra eskaini zuen atzo Gasteizek. Hala ere elkarretaratzea egin egin zen; hirugarrena asteroko agerraldiak hasi zirenetik.  Ez zen erraza atzo iluntzean bilkura lekura heltzea. Uste dugu argazki hau historiarako geldituko dela. Aupa zuek! Datorren astean bertaratuko gara atzo ezin izan genuenak. (Klik egin argazkia hobeto ikusteko).

otsailak5

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Eguraldi txarra baina giro ona lehen bilkuran

Atzo iluntzean egin zen lehen enkartelada Arabako Diputazioaren aurrean. Eguraldiak ez zuen lagundu baina hala ere giro ona egon zen bertaratutako jendearen artean. Ostegunero egingo da bilkura.

IMG_0867

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Enkartelada egingo da ostegunero Arabako Diputazioaren aurrean

Aski da! Benetakoak diren aurkikuntza bikainak faltsutzat jota. Aurkitzaileak aztarnategitik jaurtita eta batzuk auzipetuta. Eliseo Gil difamatuta eta mediatikoki kondenatuta; sei urtez Damoklesen ezpata buru gainean duela, epaileak bere auziarekin zer egingo zain. Julio Nuñez jauna, oraingo zuzendaria, hondeamakinarekin sarraskia egin eta handik bost urtera ere jaun eta jabe; bost kanpaina, bi milioi euro gastatuta eta oraindik ezer publikatu gabe. Analitika iruzurtiak. Hedabideak isil-isilik… Hau guzti hau salatzeko, kalera irtetea erabaki dugu auzia argitzea eskatzen dugun taldeak eta gizabanakoak. Hemendik aurrera enkartelada egingo dugu ostegunero. Ahal duzunean, etorri! Lehen hitzordua:

Noiz eta non: urtarrilak 22, osteguna, 20:00, Arabako Diputazioaren aurrean

Pankartaren lemak: Eliseo Gil, zurekin gaude!!! Sei urteko bidegabekeria / Seis años de injusticia

Deitzaileak: SOS Iruña-Veleia, Euskeraren Jatorria, Martin Ttipia

Noticias de Alava egunkariak honen berri eman du.

Kategoriak Sailkatugabeak | 5 iruzkin

Bittor Kapanagaren liburuaren aurkezpena Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean, 21ean

Datorren asteazkenean Bittor Kapanagaren liburua aurkeztuko da ireki berria den Oihaneder Euskararen Etxean. Eguna eta ordua: urtarrilak 21, 19:00. Aurkezleak: Juan Martin Elexpuru, Gontzal Mendibil, Patxi Villamor

Hona hemen iragarkia:

Juan Martin Elexpuruk aurkeztuko du Bittor Kapanagaren lanak biltzen dituen liburua, Gontzal Mendibil eta Patxi Villamorrek kantuan lagunduta. Aurkezpena Ortuño aretoa19:00etan izango da.euskeraerroKapanagaren lanak biltzen dituen liburuak euskal hitz zaharrenen osaketan parte hartzen duten oinarrizko erroak, haien esanahiak, gure hizkuntzaren historiaren eta garabidearen lorratzak eta beste hainbat gai jorratzen ditu, ikuspegi zorrotz eta originalez.

Liburuak Kapanagaren biografia eta hizkuntzari eta euskaldunen mundu ikuskerari buruzko bost lan biltzen ditu,  tartean  Otxandiarraren obra garrantzitsuena, liburuari izenburua ematen diona: Euskera erro eta gara (1978).

Hauek dira zehazki biltzen dituen lanak: 1) Euskera erro eta gara (1978). Bere obra nagusia. 2) Testu zahar baten bitxitasunak (1983). Refranes y sentencias liburuko esaera batzuen interpretazioaz. 3) Euskera batua eta euskalkiak (1984, argitaragabea). Eibarren emaniko hitzaldia. 4) Euskaldunen ikuskera (2001, argitaragabea). Euskaldunen erlijio zaharra, asteko egunak, koloreak, zenbakieak eta beste hainbat gai jorratzen ditu. 5) Initza (2004, argitaragabea). Euskal aditzari buruzko saiakera.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Martin Almagro Gorbea historialari ultraespainiarra Iruña-Veleiako auziaren eragileetako bat

Ama Ata blogean sarrera bikaina egin du Koenraad Van den Dreissche-k Los hallazgos excepcionales de Iruña-Veleia y Martin Almagro Gorbea tituluaz. Real Sociedad Bascongada de Amigos del País elkarteko kidea da Almagro, eta Los Orígenes de los Vascos liburuan (sarrera hitzaldia) xehetzen ditu bere ideia bereziak.

Zuretik ezpala. Aita, Martin Almagro Basch, falangista sutsua, frankismoaren arkeologo kutuna izan zen. Semea, Real Academia de la Historia de España-ko kide inportantea da. Honek ahotsa jaso zuen Iruña-Veleiako grafitoak euskal nazionalismoaren iruzur ahalegina zirela oihukatzeko, artean Batzordeak inolako erabakirik hartuta ez zuenean. Correo-k eginiko elkarrizketan irakur daiteke. Tristea da esatea, baina Euskal Herriko Unibertsitatea eta Almagro Gorbea eta bere laguntxoak eskutik helduta joan dira auzi mingarri honetan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Las letras de Iruña-Veleia y sus paralelos en la Antigüedad”, Thomsonen sarrera argigarria Ama Ata-n

Miguel Thomson ikerlari finak sarrera bikaina burutu du amaata.com blogean. Iruña-Veleian agertzen diren letra mota ezberdinak beste leku batzuetakoekin konparatu ditu eta nahi beste kidetasun aurkitu ditu. Eta pentsa grafologo batek “esku bakarrak” egindakoak direla ondorioztatu zuela, eta zenbait Batzordekidek letren “originaltasuna” argudiotzat erabili zutela faltsutzat emateko.

Diapositiva3Diapositiva18

Artikuluaren hasiera kopiatuko dugu:

“Entre las disciplinas implicadas en la evaluación de los hallazgos de Iruña-Veleia objeto de la actual controversia, hay algunas ausencias llamativas. Una de ellas, que se ha mencionado en otras ocasiones, es obviamente la arqueometría. Otra, de la que se ha hablado menos, pero que también tiene gran importancia, es la paleografía, que estudia las formas antiguas de las letras. Esta ausencia intentaron suplirla otros expertos, como los lingüistas Joaquín Gorrochategui e Isabel Velázquez y los historiadores y epigrafistas Pilar Ciprés y Juan Santos Yanguas, que, aunque puedan tener conocimientos de paleografía, probablemente no posean el suficiente nivel de expertización en dicha disciplina requerido por la complejidad del análisis de los grafitos. Quien más se extendió (y por ello quien más se equivocó) en su análisis paleográfico fue Gorrochategui, que se atrevió a comentar sobre las Es de doble barra (II), las supuestas “Js”, las Ms de ángulo alto, la forma de la phi (ϕ) griega o la combinación mayúscula-minúsculas (la extraordinaria polivalencia de Gorrochategui no acabó en la paleografía, sino que también se extendió a otros campos, como la egiptología, la epigrafía, el latín vulgar, la paremiología y la probabilística, lo que hizo que multiplicara sus errores). En los comentarios paleográficos de los informes, aparte de los errores cometidos, destaca la ausencia de cualquier intento de buscar paralelos en la Antigüedad, que es lo primero que se espera de un experto cuando se enfrenta a un hallazgo controvertido atribuido a época antigua. En este post voy a mostrar algunos paralelos antiguos de las formas de las letras de los grafitos de Iruña-Veleia, algunos de ellos ya comentados en diversos informes y escritos de réplica.”

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Abenduko Jatorriberri irakurgai

Euskeraren Jatorria Elkartearen 40. Jatorriberri aldizkari digitala agertu da. Hainbat artikulu eta berri interesgarri irakur daiteke bertan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Katiluak salgai Iruña-Veleiako idazkunekin

Badira pare bat hilabete Euskeraren Jatorria Elkarteak zeramikaz eginiko sei katilu polit jarri zituela salgai. Bakoitzak euskarazko idazkun bana darama. Salmentarekin biltzen den dirua grafitoak berme osoko laboratagietan analizatzeko erabiliko da. Aldundiak edo epaitegiak horretarako bidea libre uzten duenean, noski. Informazio gehiago hemen .

2436_47_01

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

“Duintasunaren alde”, Gontzal Fontanedaren idatzia Hirinet-en

Gontzal Fontaneda filologo gasteiztarrak “Duintasunaren alde” izenburuko artikulua argitaratu zuen Arabako hirinet.com agerkari digitalean. Iruña-Veleiako auziaren egoera laburtzeaz gain, Eliseo Gilen duintasun zapalduan jartzen du arreta:

“Oztopoak oztopo, duintasuna zaindu behar izaten da beti, kasu honetan inolako akusaziorik gabe egon arren, sei urtebete jendaurrean kriminalizatuta daramatzatelako, eta inork ez daki noiz arte luzatuko den,… eta gainera ez dago auzigairik”.

Artikulu osoa hemen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Inuzentekeria astun bat gogoan

Urtero bezala, Inuzente Eguna dela profitatuz, aurten ere gogora ekarri nahi dugu Gyps ezizenaren azpian (gero Satorrotas) ezkutatzen zen EHUko katedradunak 2007an Celtiberia.net-en idatziriko inuzentekeria astuna.

“Errare humanum est”, baina barkamena eskatzea ere bai, eta urtero gogoratzen jarraituko dugu, Batzorkide horrek Eliseo Gili barka eskatzen dion arte.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1