Enkartelada egingo da ostegunero Arabako Diputazioaren aurrean

Aski da! Benetakoak diren aurkikuntza bikainak faltsutzat jota. Aurkitzaileak aztarnategitik jaurtita eta batzuk auzipetuta. Eliseo Gil difamatuta eta mediatikoki kondenatuta; sei urtez Damoklesen ezpata buru gainean duela, epaileak bere auziarekin zer egingo zain. Julio Nuñez jauna, oraingo zuzendaria, hondeamakinarekin sarraskia egin eta handik bost urtera ere jaun eta jabe; bost kanpaina, bi milioi euro gastatuta eta oraindik ezer publikatu gabe. Analitika iruzurtiak. Hedabideak isil-isilik… Hau guzti hau salatzeko, kalera irtetea erabaki dugu auzia argitzea eskatzen dugun taldeak eta gizabanakoak. Hemendik aurrera enkartelada egingo dugu ostegunero. Ahal duzunean, etorri! Lehen hitzordua:

Noiz eta non: urtarrilak 22, osteguna, 20:00, Arabako Diputazioaren aurrean

Pankartaren lemak: Eliseo Gil, zurekin gaude!!! Sei urteko bidegabekeria / Seis años de injusticia

Deitzaileak: SOS Iruña-Veleia, Euskeraren Jatorria, Martin Ttipia

Noticias de Alava egunkariak honen berri eman du.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

5 Responses to Enkartelada egingo da ostegunero Arabako Diputazioaren aurrean

  1. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Iruña-Veleia argitzeko, ostegunero enkartelada Aldundian

  2. egilea: kandido azpiazu beristain

    osteguneroko enkarteladan ezin dugunok egon… zer egin dezakegu ?
    nóla asaldu publikoki gure ezin egona eta Eliseoarekiko babesa?
    Herri zahar honen askatasun bidea… iruñabeleiatik pasatzen da!!!!!

  3. elexpuru egilea: Juan Martin Elexpuru

    Kaixo Kandido: egunotan jakinaraziko dugu Eliseo Gili laguntzera bideratutako beste ekimen bat.

  4. egilea: Antton

    Neuk ere Kandidoren galdera berdina: egun eta ordu horretan Gasteizen egon ezin geranok, zer egin dezakegu? Baloratu duzue beste egun batetan egitea…adibidez, larunbata eguerditan?
    Eta ez da soilik zer egin Eliseo Gili elkartasuna adieraztea; baita, baina ez bakarrik hori. Horretaz gain, arazoa hor jarraiela IKUSIAK IZATEA, arazoa bistaratzen jarraitzea (zeren, dena lurperatu eta isilaraztea baida batzuren taktika).

  5. elexpuru egilea: Juan Martin Elexpuru

    Antton: bai, baloratu dugu; ostegunero egiteak ez du esan nahi beste egun batzuetan ere konbokatuko ez denik, kanpokoak ere joan ahal daitezen, batez ere. Hori kontuan izango da. Eta azalpenetan ikusten denez, ez da Eliseorengatik bakarrik, ez horixe. Baina lema horrekin hastea pentsatu dugu. Bada beste hainbat errebindikazio, eta egingo dira pankarta berriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude