“Saben aquel que dice”, Angel Rekaldek Nabarralden

Angel Rekaldek Saben aquel que dice artikulua idatzi du Nabarralden, ETBren “Baskoniako historia bat, baskoitze berantiarra” dokumentala eta Jose Luis Barberiak El Paísen argitaraturiko Euskaldunizar a la fuerza artikulua hizpide hartuta. Merezi du irakurtzea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Bi bisita joan den asteburuan: Bergarako Jardunekoa eta erderazkoa

Joan den asteburuan beste bi bisita gidatu alternatibo izan genituen Iruña-Veleian. Larunbatean Bergarako Jardun euskera taldeak antolatutakoa eta igandean ohikoa, kasu honetan erderazkoa. Primeran joan ziren biak. Ondorengo bazkari eta solasaldiak ere bai.

Abuztuaren 1ean hasita, sei bisita egin dira dagoeneko eta 185 lagunek hartu dute parte. Hogeita hamar lagun inguru bakoitzean, batenaz beste. Arrakasta itzela. Urriaren 18an euskeraz egingo dena ere ia beteta dago. Asmoa baduzu, azkar ibili.

IMG-20151003-WA0002_content

Jardunekoak atearen aurrean (Goienako argazkia)

jardun1

Jardunekoak Pompeia Valentinaren etxearen aurrean

urriak42

Urriaren 4ko taldea harresien kanpoaldean. Atzean Trespuentes herria

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Datuak ezkutatzen dituen dokumentala”, Esti Breñas eta Xabier Isasi EHBilduko parlamentarien artikulua

Ostegun honetako Noticias de Gipuzkoan Esti Breñas eta Xabier Isasi EHBilduko parlamentarien Datuak ezkutatzen dituen dokumentala artikulua dator. Bertan EiTB emititzen hasi den hamahiru ataleko  “Baskoniako historia bat” dokumental saila jartzen da auzitan. Merezi du irakurtzea. Amaierako galderak ekarri ditugu hona:

“… zenbait galdera egin dizkiogu Cristina Uriarte sailburuari. Hauexek: Nolatan babestu eta bultzatu dezake EiTBk halako dokumental bat? Zenbat diru jarri du EiTBk? Ze sailetatik atera da dirua? Zein izan da telesaila egiteko esleitzeko prozedura? Telesailean adierazten da Koldo Mitxelena irakasleak bat egiten zuela euskalduntze berantiarren ustearekin. Non dago hori idatzita? Gainerako hamabi kapituluetan ere uste berari eutsiko diote antzinateari dagokiolarik? Aurreikusita al dauka sailburuak neurririk hartzea egoera hau zuzentzeko eta euskararen adituen artean teoria babestuena ere zabaltzeko? Horiexek galderak, beraz. Orain irrikan gaude erantzunak ezagutzeko.”

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Zaldieroa (Patxi Huarte) berriz ere oso-oso grazioso Berrian Iruña-Veleiaz trufatzen

Uste genuen Zaldieroak (Patxi Huarte) ahaztuta zuela Iruña-Veleia, aspaldian ez baitzuen gure gosaririk alaitzen bere txiste hiperbarregarriekin, baina ez. Badirudi zorionez Volkswageneko iruzurrak aktibatu egin duela bere vis comica neurrigabea, eta aste honetan barrez lehertzen utzi gaitu bere tira gogoangarriarekin.original

Gogora ekarriko ditugu bere luma zorrotz eta jakintsutik irtendako beste harribitxi batzuk (askoz gehiago dira):

zaldieroaben

Dilustrazioa003 images zaldieroa

zaldieroap

Hemendik bisita gidatu alternatibo batean parte hartzera gonbidatzen dugu Patxi Huarte. Horrelako beste ehun txiste egiteko gaia aurkituko luke zalantzarik gabe.

Ama Atan Antton Erkiziaren komentarioa. Ostraka Munduan blogaren kudeatzailearena

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Irailaren 26ko bisitako zenbait argazki

Hogeita hamar lagun bildu ginen joan den larunbatean. Oso giro ederrean igaro genuen eguna. Hona hemen hiru argazki.

IMG_1189

IMG_1196

IMG_1206

Hurrengo bisitak: urriak 4, gaztelaniaz; urriak 18, euskeraz

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Hay suciedad en Álava”, Gontzal Fontanedaren artikulua Naiz-en

Gontzal Fontaneda filologo gasteiztarrak Hay suciedad en Álava izeneko artikulua argitaratu du Naizen. Eliseo Gilen egoera dramatikoa gogora ekartzeaz gain, astindu ederra ematen die auzi madarikatu honen erantzuleei.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bisita gidatuei buruzko informazioa Argia digitalean

Irailaren 24an Argia digitalean, Pello Zubiriak sinatuta, informazio zabala agertu da guk antolatzen ditugun bisita gidatu alternatiboei buruz. Ostegunero egiten dugun elkarretaratzearen berri ere ematen da. Esan beharra dago lehenengo hedabidea dela (auzo edo eskualde mailako baten bat kenduta) bisitez eta elkarretaratzeez informazioa ematen duena. Sarri egin ditugu mezu-bidalketak 75 helbide ezberdinetara, argazki eta guzti batzuk, eta orain arte beste inork ez digu hitzerdi atera.

Milesker Argia eta Pello Zubiria.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Agur jaunak eta andreak eta…”, Gontzal Mendibil Garan

Gontzal Mendibilen Agur jaunak eta andreak eta… artikulu txit interesgarria argitaratu du gaurko Garak,  Agur Jaunaren letra berria, EITBren “Baskoniako historia bat” dokumental saila eta abar hizpide hartuta. Iruña-Veleiaz ere egiten du gogoeta: “Beraz, historia ere baten batzuen interesetan eta zerbitzuan idazten da. Eta hala izanik, nire ustetan, ulertzekoa da Veleiako gai hori ere bere sakontasunean aztertu gura ez izatea. Zenbat eskema eta gezur-meta apurtuko lituzkeen!”

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Euskaldunizar a la fuerza” El País-eko artikulua, “Baskoniako historia bat”ekin sintonian

Merezi du irakurtzea. Irailaren 23ko El País-en Jose Luis Barberiak sinatzen duen “Euskaldunizar a la fuerza” artikulua dator. Besteak beste,  Joseba Abaitua “Baskoniako historia bat” saileko “Euskalduntze berantiarra” atalaren gidoilaria aipatzen du bere tesi ultranazionalista espainiarrak oinarritzeko. Eta pentsatze hutsarekin ustez euskaltzaleek gobernaturiko EITB dabilela tesi horiek  bultzatzen eta dokumental horiek denon diruaz ordaintzen…

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Irailaren 26ko bisita beteta, aukera urriaren 4an eta 18an

Ez da lekurik gelditzen irailaren 26ko bisitarako. Oraindik badago tokia urriaren 4an (gazteleraz) eta 18an (euskeraz) egingo direnerako.

Izena emateko: webmaster.sosveleia@gmail.com

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina