“Aterabidea eztabaida zientifikoan dago”, Patxi Zabaletak Hernaniko Kronikan

Gaurko Hernaniko Kronikan Patxi Zabaletari eginiko elkarrizketa argitaratu da. Gogoratu gaur arratsaldeko zazpietan hitzaldia emango duela Biteri aretoan.

***

Berrogeita hamar lagun izan dira hitzaldian. Jendea oso gustura geratu da Patxi Zabaletaren hitzaldiarekin. Gai asko ikutu du, baina auziaren egoera juridikoan sakondu du batik bat. Haren esanetan, kereila bertanbera gelditzea, “sobreseitzea” da irtenbide logiko bakarra.

Karlos Uragak eginiko erakusketak ere jende asko hartu du. Hurrengo astean Zizurkilgo Kulturetxea jarriko da. Hemendik deia egiten diegu  erakusketa beren herrira eramaten interesatuak leudekeen guztiei. Merezi du, benetan. Blog honetara idatz dezakete, nahi izanez gero.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ostegunean Patxi Zabaletaren hitzaldia Hernanin

Antolatzaileen iragarkia kopiatzen dugu:

  • Martxoaren 2an, hitzaldia izango da, Biteriko (Hernaniko kultur etxea) areto nagusian, arratsaldeko 7etan, euskaraz. Antolatzailea:  Dobera euskara elkartea. Laguntzailea: Hernani Errotzen.

Hizlaria: Patxi Zabaleta, SOS Iruña-Veleiako abokatua, eta Euskaltzaindiako kidea. Hitzaldiaren izenburua: “Iruña-Veleia: auziaren aterabidea”.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Nor da une honetan Iruña-Veleiako zuzendaria? J. Nuñez? J.F. Bordegarai?

Inork badaki? Ba baten batek badaki, esan, mesedez. J. F. Bordegarai Bibat Museoko zuzendariak zera esan zion duela sei hilabete Noticias de Álava-ri:

“La coordinación de estos trabajos, al igual que sucede con el plan director 2010-2020, se encontraba en manos de Julio Núñez, aunque temporalmente, hasta el 31 de enero de 2017, está separado de esta actividad. De hecho, según Bordegaray, a partir de esa fecha Núñez retomará de nuevo sus responsabilidades en el yacimiento”.

Nahaste-borrasteak ez du akaburik. Hona hemen orduan egin genuen sarrera.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Arrakastatsua izan zen Hernaniko hitzaldia

Berrogeita hamar bat lagunen aurrean mintzatu ziren Idoia Filloy eta Koen Van den Driessche atzo Hernanin. Gaur Gara-ko Kultura orrietan Amalur Artola kazetariaren kronika irakur daiteke.

.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

“Demagun”, Gontzal Fontanedaren gutuna Berrian

Gontzal Fontaneda
2017/02/18

Jo ezazu duela zortzi urte Arabako Foru Aldundiak lanetik bota zintuela eta Gasteizko Epaitegian eta hedabideetan ere salatu zintuela gaizkile bazina bezala.

Eta orain ez duzu ulertzen zergatik ez duen epaitegiak zure kasua artxibatzen frogarik ezagatik, zortzi urte luzean ez baitu batere frogarik aurkitu; bestela, aspaldi epaituko zintuen. Beraz, argi dago denuntzia ez zegoela frogetan oinarrituta, teorietan eta aburu agian interesatuegietan baizik.

Eta gainera ez duzu ulertzen zergatik ez dion epaitegiak aldundiari agintzen duintasuna jendaurrean itzul diezazula, Iruña-Veleiako zeure lanean berriz jar zaitzala eta zortzi urte honetan jasan dituzun osasun eta diruaren kalteak ordain diezazkizula.

Zentzugabekeria honen historia ezagutu nahi baduzu, besteak beste, webgune hauxe duzu espainieraz: www.veleia.fontaneda.net, non egiaztagiria estekatzen baitzaie azaltzen diren gauzei. Bestela ere, edozein zalantza argitzeko, ostegunero arratsaldeko 8etan aldundiaren jauregi aurrean izaten gaituzu.

Gasteiz 2017, Eliseo Gilen birgaikuntzaren urtea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gaur Hernanin Idoia Filloy eta Koen Van den Driessche-ren hitzaldia

Iragarria dugun bezala, gaur arratsaldean Hernanin Idoia Filloy eta Koen Van den Driesscheren hitzaldia.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Kafka Arabako Lautadan

Urtarrilean Arabako Batzar Nagusietako PP alderdiak galdera batzuk egin zizkion Kultura Diputatuari Iruña-Veleiaz. Hona hemen auzi judizialaz diputatuak emandako erantzuna: 

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Berreskuratu dira erasoaren ondorioz desagertutako sarrerak

Joan den astean eraso informatiko baten erruz ezabatutako sarrerak berreskuratu ahal izan dituzte zerbitzariko teknikoek segurtasun kopietatik. Milesker.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gaur asteartea, 12:30, elkarretaratzea Justizia Jauregiaren aurrean

Gauza jakina denez, ostegunero egiten da elkarretaratzea Arabako Diputazioaren aurrean, baina hilean behin Justizia Jauregira eramaten da protesta. Zortzi urte igaro dira eta oraindik ez du instrukzioa amaitu I. Epaitegiak.

Eliseo Gil, zurekin gaude! 8 urteko bidegabekeria

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hernanin erakusketa eta bi hitzaldi Iruña-Veleiaz

Dobera eta Hernani Errotzen Elkarteek antolatuta, Karlos Uragaren erakusketa eta bi hitzaldi daude bidean. Baina hobe  antolatzaileen hitzei eta kartelei mintzatzen uztea:

IRUÑA-VELEIA. Dobera euskara elkartea eta Hernani Errotzen elkartea

Dobera euskara elkarteak eta Hernani Errotzen elkarteak, zenbait ekintza antolatu ditugu, Iruña-Veleiako eztabaida dela eta.

ERAKUSKETA

  • Otsailaren 17an hasita, ostraken erakusketa egongo da ikusgai Biteriko (Hernaniko kultur etxea) erakusketa gelan, aste betez edo biz.

            Ideia eta proiektua: Carlos Uraga / Zeramikaria: Loli Pinedo

Carlos Uraga (industria ingeniaria):  “ni saiatu naiz garai hartako materiala eta teknikarekin grafitoak berregiten. Eta duda izpirik gabe esan dezaket ezinezkoa dela 400 grafito era horretan faltsifikatzea: ikaragarrizko zailtasunak baitituzte, faltsifikatu ahal izateko. Hezur bat ere badago inskribapen  batekin. Nahikoa da mikroskopio batez begiratzea, gaur egun ezinezkoa dela faltsifikatzea, konturatu ahal izateko“.

Erakusketaren ordutegia: arratsaldeko 7etatik aurrera. Dena den, ikastetxeak eskola orduan ikusi nahi badute, ordua eskatzea besterik ez dute. Eta izango dute gidariren bat, azalpenak emateko.

HITZALDIAK

  • Otsailaren 23an, hitzaldia izango da erakusketa gelan bertan, arratsaldeko 7etan, gaztelaniaz. Antolatzailea: Hernani Errotzen. Hizlariak, bi izango dira:

Koenraad Van den Driessche, geologian doktorea.
Hitzaldiaren izenburua: 8 años sin atreverse a mirar bien“.
Hitzaldian, informazioa eta frogak azalduko ditu geologoak, ostrakak faltsuak ez direla egiaztatzeko.

Idoia Filloy, arkeologoa.
Hitzaldiaren izenburua: “Lo que yo vi y viví”.
Bere esperientzia pertsonala kontatuko du arkeologoak.

  • Martxoaren 2an, hitzaldia izango da, Biteriko (Hernaniko kultur etxea) areto nagusian, arratsaldeko 7etan, euskaraz. Antolatzailea:  Dobera euskara elkartea. Laguntzailea: Hernani Errotzen.

Hizlaria: Patxi Zabaleta, SOS Iruña-Veleiako abokatua, eta Euskaltzaindiako kidea. Hitzaldiaren izenburua: “Iruña-Veleia: auziaren aterabidea”.

Programa hau guztia finantzatu ahal izateko, 10na eurotako bonoak aterako dira, nahi duenak bere ekarpen ekonomikoa egin dezan. Gainera, bai erakusketan eta bai hitzaldietan, ontzi bat izango da nahi duenak nahi duena eman dezan, borondatez.

Dobera euskara elkartea eta Hernani Errotzen elkartea

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina