Euskadi Irratiaren erreportaiaz iritzi kritikoa

Iruña-Veleia: aurkikuntza bat, auzi luze bat eta bi mundu

Tere Beloki, Faktoria, 2017-02-17   audioa

Oharra, hasteko. Ondorengo iritziak neure izenean idazten ditut soilik. Eta, jakina, badakizue zein talaiatik begiratzen dudan auzia.

Lehenengo eta behin garbi utzi nahi dut estimagarria iruditzen zaidala Euskadi Irratiaren eta Tere Belokiren asmoa eta ahalegina gai arantzatsu honi heltzean. Oso erreportaje gutxi egin dira auziaz azken urteetan, eta gaia ilunpetik ateratzeko ezinbestekoak dira horrelako lanak.

Bestalde, neure begiekin ikusi dut TBk egin duen ahalegina dokumentatzen eta auzian inplikatuta dauden alde guztiekin hitz egiten. Gertakizunen kronikan ere atal gehienak jasota geratu dira, beste gauza bat da interpretazioaz egin daitekeen balorazioa. Nire iritzian, SOS, Lurmen, Eliseo Gil eta oro har benetakotasunaren aldeko mugimenduaren ekimenak eta jarrerak nahiko ongi islatuta daude. Labur samar (ezinbestez), eta gauza batzuk falta diren arren (Nazioarteko bi biltzarren aipamena, adibidez).

Berehala ikusiko denez, kritikoa naiz  gaiaren ardatz diren gertakizunen kontakizunarekin, baina nire asmoa ez da hainbeste akatsak nabarmentzea, informazioa eta dokumentazioa eskaintzea baizik. Auzi honek ziur asko  buztan luzea izango du oraindik, eta bertsio ofizialaren “egietatik” at ere jardun beharko da hemendik aurrera. Agiri eta testigantzetara joko dut etengabe, iritziak oinarritzeko.  Bestalde, gutxitan sartuko naiz lekukoen hitzez hitzeko testigantzekin, bakoitza libre baita bere bertsioa defendatzeko

Puntuz puntu joango naiz.

***

1.- J.  Gorrochategui. Orain, ia hamaika urte pasata gero,  egiten dituen gogoetak (bere burua zuritzeko) zilegi izan daitezke. Baina ez da ahaztu behar bera izan zela 2006ko prentsaurreko famatuan  benetakotasuna ziurtatu zuena: (“Y nuestro objetivo principal era hoy precisamente asegurar a esa comunidad científica que es verdad, que no es un fraude …) eta beharrezkoa da, nire ustez, hitz horiek gogora ekartzea.

2006-06-05: “Y nuestro objetivo principal era hoy precisamente asegurar a esa comunidad científica que es verdad, que no es un fraude, que han aparecido unas leyendas escritas en alfabeto latino sobre material cerámico básicamente, aunque también hay vidrio y hay huesos, con leyendas en vasco antiguo. A falta de una precisión en la cronología, esto siempre hay que tenerlo aquí en la cabeza, podemos fechar el material como en la antigüedad tardía. Es decir, vale decir en principio desde el tercero hasta el sexto.” Radio Euskadiren audioa.

Kontatzen du nola eman zion gutuna Baldeoni, eta abar. Agian zera ere esan behar zen: asteburu bat nahikoa izan zuela 180 graduko ziaboga emateko, eta hori Pirinioetan izanda, berak aitortu izan duen bezala.

2.- E. Knörr:  TB: ”Hasiera hartan E. Knorr-ek benetakotzat hartu zituen euskarazko ostrakak, nahiz gerora, hilurre, iritziz aldatu zela jakinarazi zien bere kide hizkuntzalariei”. Horrela esanda, hasieran benetakotzat ematen bazituen eta gero iritziz aldatu bazen…  ulertzen da faltsuak zirela pentsatzen zuela hil aurretik, eta hori ez da horrela. Benetakoak zirela pentsatuz hil zen, nahiz eta beranduagokoak (VIII-IX mendekoak . Hona hemen mezuaren fotokopia.

Gero (9:00): Lakarrak eta Gorrochateguik gehiago zehazten dute emaila, baina sekula ez dute garbi esaten inportanteena: Knorr benetakoak zirela pentsatuz hil zela . Lakarra: “Enrikek ez zuen txostenik aurkeztu ba, tartean joan zelako, baina bai zorionez utzi zigun email bat bidali ziguna Joakini eta bioi eta irakurri genuena komisioaren azken edo azken aurreko bileran, eta esan behar dut hasieratik bertatik esaten zaigula hizkuntzaren historiaren ikuspuntutik nekez izan zitezkeela guri esaten zitzaigun garaiko piezak.” Gorrochategui: izan zitezkeela…”

3.- Alde egin zuten hiru arkeologoak. TB. “Beste batzuek ere bazituzten kezkak: aztarnategian lanean ibilitako hiru arkeologok, JA Apellanizek, MA Berjonek eta C. Crespok zalantzak zituzten aurkikuntzen garaiko  lan martxaz.  Ziotenez, ezohiko  grafitoak garbitu ondoren agertu izan ziren hilabetetara eta ez landa-lanean euren eskuekin atera berritan”. 

Argitu beharko litzateke, eta nire ustez funtsezkoa da, Lurmen utzi zutenean (2007, urtarrilak 1), ez zutela arrazoi hori jarri, soldata kontuak baizik. Ez dago lekukotasun bakar bat ere besterik dionik. Eta adierazpen horiek handik bi urtera egin zituztela (2009ko urtarrila), LLL diputatuak prentsaurrekora eraman zituenean. Lotura.

Jakin behar da, gainera, hirurak aurkikuntzen ospakizunetan parte hartu zutela alai asko. Eta hiruretako batek, Carlos Crespo Beistegik, Halabedi Irratiari elkarrizketa eskaini ziola grafitoak aurkeztu eta gero (2006ko ekainaren 23a), aurkikuntzei buruzko mila azalpen emanez eta haien garrantzia goraipatuz (audioa).

4.- Blogetako eztabaida. “Eztabaida sutan zegoen sareko webgune espezializatuetan”.  Gai delikatua da, baina eskandalagarria ere bai. Lakarra eta Gorrochategik, informazio pribilegiatua erabiliz (isilik egoteko ituna zegoen), argazkiak eta transkripzioak filtratu zituzten hedabide horietara ,eta baita prentsa idatzira ere; eta ezizen faltsuak erabiliz (Gyps, Satorrotas Gorrochategik eta Tomas Deuna, Txatxi Piruli –beste batzuen artean- Lakarrak) iritzi publikoa bideratu (pozoitu) zuten faltsutasunaren alde. Lakarrak oraintsu arte jarraitu du ezizenekin (Iñaki izan da aspaldian gehien erabili duena). Informazio Ama Atan eta nire blogean 1 eta 2

5.- Kimika.  Madariaga.  TB: “Kimikarien txostenak ezin izan zuen baieztatu  aztertutako piezak aztarnategiko arduradunek esandako estratuetan egondakoak zirenik, garbituta zeudenez ez zegoelako hori jakin ahal izateko  kimikoki aztertzeko lurrik.  Juan Ramon (Manuel) Madariaga kimikaria  buru zuen lantaldeak euskarriaren eta gaineko patinaren arteko jarraikortasuna ikertzeko analisi molekular batzuk egin zituen eta ez zen jarraikortasunik ikusi”.

Ziur asko hori esango du orain Madariagak, baina haren txostenaz ari gara, eta txostenean ez du hori esaten. Hona hemen txosteneko ondorioak:

Gainera, argazkietan ondo ikusten denez, kostra karbonatiko ugari ageri da grafitoen ildoetan, eta horiek analizagarri dira. Hau begi-bistakoa da.

5b.- Kola: TB:  “Kimikarien txostenean jaso zenez, aztertutako  pieza batean gaur egungo kolek izan ohi duten zianokrilato arrastoak zeuden”.  Arkeologian erabiltzen diren kola guztiak dira “gaur egungoak”. Bestalde, arkeologoek zein haren ondoren jarduten duten errestauratzaileek kola erabiltzen dute hautsita agertzen diren zatiak itsasteko. Beraz kola erabiltzea ohikoa eta normala da. Eta, bestalde, ez Lurmenek eta ez beste arkeologoek ez dute zianokrilatoa(Loctite) erabiltzen “definitiboa” delako; “Pegamento Imedio” erabiltzen dute. Beraz, “Descartes” jartzen omen duen piezan Loctite agertzen bada, norbaiti pieza desitsatsi zitzaiolako eta berak pegatu zuelako izango da. Batzordekoren batek, beharbada. Kola aipatzea faltsutasun froga gisa, benetan nazkagarria izan da Batzordearen aldetik.

6.- Descartes. TB: “Ustez Descartes jartzen duen grafitoak ere harrotu du makina bat hauts”. Nere ustez, ezin da hau esan eta horretan utzi. Bestela ezjakinak pentsa lezake horixe jartzen duela. Mundu guztiak ikusi du, argazkiei esker, ez duela DESCARTES jartzen MISCART edo horrelako zerbait baizik. Gogoan izan hau izan dela batzordearen “froga izarra” iritzi publikoaren aurrean, “definitiboa”.

 

7.- Grafologia. Letrina. TB: “Garaitsu berean, 2009a hasi berritan, aztarnategiko biltegian zegoen letrina edo komun publiko batek kezka eragin zuen diputazioan. Ludi Veleienses jardunaldi pedagogikoetan jendeak erabiltzeko komun publiko bat zen, beste material asko bezala aztarnategian langileen artean egindakoa. Marrazki eta hizki batzuk agertzen ziren hiru komun-zulo zituen egurrezko kutxan. Letra batzuk grafitoetakoak gogorarazten zituztelakoan kaligrafoengana jo zuen diputazioak. Martxoan jaso zituzten lehen emaitzak eta hilaren 24rako auzia epaibidean jartzeko esan zuen Lorena L. Lacallek orduan Arabako dipututatu zenak”.

Grafologoena izan da, agian, Diputazioak eta  Lorena L. Lacallek egindako jokaldirik zikinena auzi honetan, hau baita Eliseo inkriminatzeko eskuetan zeukaten “froga” bakarra.  Lotura honetan argazkiak, testuak nondik hartuak dauden  eta beste zenbait informazio. Laburtuz: letrinetako letrek eta grafitoetakoek oso antz txikia dute (biek maiuskulaz egoteaz gain).

1) Lehen informea (Grafotec, Alicia Mz Carrasco), 2009ko martxoa . Ez da konkluientea. Ondorioak:

“Debido a ello y para extremar la prudencia esta perito entiende que no puede concluir asegurando que la mano que ha realizado los grafitos de las”letrinas” haya realizado también parte o gran parte de la de los yacimientos, si bien insiste que muchas coincidencias tan peculiares así lo sugieren, pero lo que realmente puede afirmar es que es significativo y sorprendente el paralelismo, entendiendo que es excesivo para ser simplemente fruto del azar”.

2) Hori ikusirik, LLLk bigarren txosten bat eskatu zuen.  Zalantzan jar daiteke legez egin ahal izan zuen, ordurako (2009ko uda) sub judice baitzegoen auzia. Lurmenek, hau ikusita, baimena eskatu zion epaitegiari eta DFAri gauza bera egiteko baina ukatu egin zitzaion.

Magdalena Ezcurra Gondrak 36.000 kobratu zituen txostenagatik. Lotura honetan gorabehera surrealista honen xehetasunak. Ziur asko,  literaturaren historiara pasatuko da grafologo honen esaldia:

“las concordancias entre los dibujos y letras de la letrina y los de los soportes milenarios se establecen por la utilización de herramientas gráficas procedentes de una misma red neuronal y trasladadas al soporte a partir de una integración neuromuscular y de coordinación visomotora única, que no puede significar sino que ha intervenido un único motor”.

3) Esan bezala, grafologia erabili nahi izan zuten Eliseo inkriminatzeko, baina “froga” hori guztiz erori da Ertzaintzaren Txostenarekin (2015), honek argi eta garbi esaten baitu ez duela balio grafologiak honelako kasu batean:

 Para intentar dilucidar policialmente la posible autoría de los “grafitos” e inscripciones de la letrina, en 2013 el Juzgado Instructor solicitó Informe Pericial de cotejo grafístico a la Sección de Documentoscopia y Grafística de la Unidad de Policía Científica de la Ertzaintza. Sin embargo, el 19 de noviembre de 2013 la Jefa de Sección de Documentoscopia y Grafística remitió al Juzgado solicitante un escrito mediante el cual le comunicaba “la imposibilidad de la realización del estudio solicitado” en base a las siguientes consideraciones:

El soporte sobre el que se encuentran las evidencias dubitadas no se trata de papel u otro material similar, sino que se trata de un soporte de tipo, cerámico; así como en el caso de la evidencia atribuida, letrina romana de madera lacada. En los dos tipos de soporte se puede ejercer diferente resistencia al ser: perforado por el útil, pudiendo producirse divergencias entre los caracteres motivadas por la diferente composición de los soportes.

– El útil empleado en la confección de los grafitos difiere de los habitualmente empleados hoy en día; no se trata de un elemento difusor de tinta como los bolígrafos actuales, ni de un spray o una brocha de pintura, sino que se utiliza el instrumento ^para-perfarax^el soporte.

Además de lo expuesto en los dos párrafos anteriores, el alfabeto utilizado difiere morfológicamente del utilizado actualmente, por lo que sería necesario un conocimiento muy completo de la morfología de los alfabetos que se utilizaban en la época en cuestión.

El hecho de utilizar un útil perforando sobre diferantes soportes (cerámica y madera lacada) hace que no sea posible estudiar aspectos básicos de un estudio pericial grafístico, como son la velocidad, la presión, gestos tipo y el estudio de ataques y escapes.

Así mismo, hay que tener en cuenta que la ausencia de estudios de. este tipo redunda en la falta de validación del método científico empleado, ya que, por todo lo anteriormente expuesto, no son de aplicación algunas de las leyes fundamentales de la pericia caligráfica, por lo que se cuestiona si estaríamos ante una solicitud de estudio caligráfico o sería un nuevo tipo de estudio, con lo cual habría que desarrollar nuevas técnicas y validar el método para que tuviera una mínima fiabilidad”.

Respecto a la- grafía de las inscripciones que presentaban los “grafitos excepcionales”, algunas de las personas. que los pudieron estudiar manifestaron la posibilidad de que existieran varias manos en su realización…”.  

8.- Lorena L. Lacalle: TB: “Martxoan jaso zituzten lehen emaitzak eta hilaren 24rako auzia epaibidean jartzeko esan zuen Lorena Lz de Lacalle orduan Arabako diputatu zenak”.  Erreportajean ez da kuestionatzen LLLren jarduera; horrela esanda badirudi jokabide logikoa izan zuela: zalantzak > Batzordea osatzen du > honek faltsuak direla ebazten du > Grafologiak ere bai = auzibidean jartzen du.

Nire ustez, oso bestelako da historia: aurrez faltsutasunaren alde jarrera garbia zuten bi pertsona (Lakarra eta Gorrochategui)  izango dira berak hautatzen duen Batzordearen ardatzak. Eta ia kide guztiak EHUkoak. Eta bera (politiko bat) batzordeburu. Erabakia hartzen duenean, txosten bakarra dago entregatuta. Eta erabakiaren arabera, “unanimitate zientifikoa” omen zegoen. Bilera baino lehenago dago erredaktatuta Foru-ordena. Lurmeni  ez dio inolako aukerarik ematen defendatzeko. Fiskalari eskatzen dio Lurmenen aurka jotzeko. Grafologoak kontratatzen ditu Eliseo inkriminatzeko. Kereila sartzen dio Eliseori faltsifikazioa leporatuz…  Bera da gaia zitaltzearen errudun politiko nagusia (ez bakarra, inondik ere).  

9.- Nuñez. Hondeamakina. TB: “Plataforma honek Lurmenen ondoren aztarnategiaren ardura izan duen EHUko lantaldearen aurka bi salaketa aurkeztu izan ditu hondeamakinak erabiltzeagatik indusketa garaian. Artxibatu egin ziren biak”. Bai, halaxe da, baina nik uste, hondeamakinen irudiak ezagunak direla eta zehatzago  aipatu behar zela egindako “langintza”.

10.- Gaur egungo indusketak: TB: “Ezohiko grafitoak atera ziren sektoreak ikutu ere egin gabe, harresiz kanpoko eremuan aritu dira bereziki 2010az geroztik Julio Nuñez arkeologoaren zuzendaritzapean. “

 Lehenengo esaldia ez da zuzena: “Ezohiko grafitoak atera ziren sektoreak ikutu ere egin gabe…”. Induskatu  duen harresi kanpoko eremuan 3 ezohiko grafito agertu ziren Lurmenek egindako 86, 87 eta 88 zundaketetan:  1    2  3 , horietako bat gainera (2), alfabetoarena, faltsista gehienek ere ontzat eman dutena.

Bestalde, agian ezin da esan irrati publiko bateko irratsaio batean desastre bat izan dela urte hauetako gestioa, nahiz eta hori begi-bistakoa den hara sarri hurbiltzen garenontzat. Aztarnategiko seinaletika barregarria dela. Edota Nuñez sei hilabetez zuzendaritzatik kenduta egon dela, publiko egin ez diren arrazoiengatik. Edo agian esan daiteke, hitzak asko neurtuz. Eta gaur egunera etorrita,  norbaitek badaki zein den une honetan (eta erreportajea emititu zenean)  I-Vko zuzendaria? Honetaz sarrera bat idatzi berria dut blogean.

Badakit gai zaila dela edozein kazetarirentzat. Ez nuke nahi Tere Belokik eta Euskadi Irratiko lankideek gaizki hartzea kritika hau. Baina egin beharrekoa iruditu zait. Gainera uste dut ez zaiela gaizki etorriko hemen isurtzen den informazioa hurrengo saiakera batzuetarako.

Nolanahi ere, ondo esandakoak gogoan hartu eta gaizki esandakoak barkatu.

Juan Martin Elexpuru, 2017ko martxo hasiera

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

4 Responses to Euskadi Irratiaren erreportaiaz iritzi kritikoa

  1. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Iruña-Veleia: osteguneroko pankarta eta gaur 9:00etan Euskadi Irratian

  2. egilea: Koen Van den Driessche

    Prof. Madariaga y su equipo eran diletantes en el estudio de pátinas y costras sobre cerámicas en 2008. Si alguién quiere decir algo sobre falsificaciones tiene que empezar con estudiar piezas con inscripciones verdaderas, y piezas con inscripciones hecho en el laboratorio. Esto debe ser la reacción de cualquier científico. Madariaga estudia únicamente inscripciones de Veleia. Esto es como andar de noche en un bosque… (pruebalo!) Su concepto es indignante para un científico.

    En realidad tenía planificado estudiar piezas autenticas, pero el 19/11/2008 solo tenía estudiado una pieza de LURMEN bajo microscópico electrónico, y iba estudiar dos piezas más del lote de Lurmen y dos autenticas, pero nunca llegó a terminar su investigación. Su actitud es altamente deshonesto al no mencionar el 19/11/2008 que su investigación quedaba sin acabar, y que faltaba una parte muy relevante.

    Cuantas mentiras hacen falta para demostrar la falsedad…

  3. egilea: k.litius

    Todo muy entretenido… pero independientemente del lamentable procedimiento judicial aplicado a los presuntos falsificadores con los que me solidarizo… Aquí lo fundamental es que se liberen de una santa vez las piezas arqueológicas, que se manden lejos de influencias vascas, españolas, “vasquistas” o “españolistas” y que científicos INDEPENDIENTES de DIFERENTES LABORATORIOS estudien y saquen conclusiones comunes y que se emita un juicio científico al respecto de si las inscripciones son o no son verdaderas. Todo lo demás es irrelevante desde el punto de vista científico e histórico. Ya habrá tiempo de ajusticiar a los irresponsables responsables… Lo único que queremos los ciudadanos es saber LA VERDAD CIENTÍFICA sin demoras innecesarias o arbitrarias.

  4. Pingback: Iruña-Veleia Euskadi irratian duela hilabete | Ostraka euskalduna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude