Hitzordua: 11:00, Iruña-Veleiako aparkalekuan
Komeni da aurrez jakinaraztea tlf. honetan: 696296767
Informazio gehiago hemen
Hitzordua: 11:00, Iruña-Veleiako aparkalekuan
Komeni da aurrez jakinaraztea tlf. honetan: 696296767
Informazio gehiago hemen
Aurreko sarrera batean esaten genuen bezala, Hernaniko Udalak garbitu gabe dauden kaxetako materialak garbitzeko eskatzen duen mozioa onartu zuen. Mozioaren harira, Frankotiratzaileak taldeak bideo polit bat argitaratu du.
Duela gutxi argitaratu genuen bisita gidatu bereziaren bideoa. Orain, Iruña-Veleia Martxan-en eskutik, haren bertsio laburra argitaratu da Youtuben, Josetxo Mendiaren testu eta ahotsarekin. Hemen lotura.
Martxoaren 10ean bisita gidatu berezia egin zen Iruña-Veleian, aztarnategian egin diren hiru suntsiketak gai hartuta. Bideo ikusgarria Utzi Pakean !!! izenaz aurkezten den egilearen eskutik.
Hereneguneko plenoan onartu zen EH Bildu, EAJ eta Podemos-en aldeko botoekin. PSE abstenitu egin zen. Aurreko sarreran daude argibideak. Azpian, Lurmenek material-kaxak Aldundiaren esku jarri zitueneko agiria. Azkenengo multzoa, hain zuzen, hirugarrena.
Hernaniko Kronika. Tomas Elortza Ugarte eta Jexux Eizagirre Portillo 2024ko mar. 25a, 00:00
«Iruña-Veleia argitu»: etengabe egin den aldarrikapena da ehundaka grafito laborategi fidagarrietara eraman eta indusketa berriak egin ditzaten eskatuz. Kultura, kirol, zinemagintza, bertsolaritza eta beste hainbat arlotako 144 pertsonak eta milaka herritarrek bere egin duten aldarrikapena. Baina dena alferrikakoa izan da Arabako Aldundiaren itxikeriaren aurrean.
‘Garbitu’ hitzarekin, lehengo grafitoez gain, duela 16 urtetik garbitu gabe dauden piezak ditugu gogoan: zeramikazkoak, metalezkoak, hezurrak eta abar. Aldundiak zeuzkan susmoen aurrean (alegia, grafitoak Eliseo Gilek berak faltsutzen zituela) Eliseok Iruña-Veleiako indusketan jasotako materialez betetako 61 kaxa bidali zituen Arabako Aldundira, han garbitu zitzaten. Erregistratzerakoan, ohar bat egin zuen Eliseok: pieza batzuk ‘sensibleak’ direla, eta grafitoak eduki ditzaketela, aztarnategian bertan ‘in situ’ antzemanak.
Aldundiko zaharberritzaileak garbitzen hasi zirenean piezen artean uso baten irudia agertu zen zeramika gainean egina, mokoan galburu bat zuela (pertsekuzio garaian kristauek erabili ohi zuten sinboloetako bat zen). Baina, Kultura Arduradunak agindu zien garbiketa lanak bertan behera uzteko. Eta hala jarraitzen dute: ez dituzte garbitu, ez garbitzen utzi.
Hernaniar batzuek mozio bat aurkeztu dugu herriko udal plenoan kaxa hauek garbitzea eskatzeko. Inork informazio gehiago nahiko balu, prest gaude emateko.
Hemen xehetasunak. Gogoratu bisitan parte hartzeko, eta batez ere ondoren egingo den bazkarian geratu nahi bada, beharrezkoa dela telefono honetara deitzea: 696296767.
Azpian, aspalditxo honetan egiten ari diren “langintza”ren azken argazkiak (Josetxo Mendia).