Manipulazio eta gezurra El Correo-n eta El País-en epaiketari buruzko berrietan

Egunkari hauen kronikak begi kritikoekin irakurri dituztenak konturatuko ziren etika profesionalaren eta lotsaren muga guztiak gainditu dituztela. Ez dago errugabetasun presuntziorik eta horrelakorik, piezak faltsuak dira eta Eliseo Gil da egilea. Eta ematen diren datu eta interpretazioetan astakeria da nagusi. Correo-k, adibidez (Ik. goiko lotura): “Algunos fragmentos contenían inscripciones en euskera dando a entender que el idioma se había originado en Álava”. El País: “Eliseo Gil y su equipo consiguieron subvenciones millonarias tras la manipulación de 476 restos para hacer creer que eran un hallazgo de “trascendencia mundial”. (Pedro Gorospe, El País-eko berriemailea Bilbon). Lurmen-Euskotren hitzarmena 2001ean sinatu zen, aurkikuntzak baino lau urte lehenago. Ez zuten euro bat gehiago jaso aurkikuntzengatik. Eta dena horrela.

ABC-Efe zuhurrago ibili da. Hemen Gara eta Berria eta Noticias-ko kronikak. Bakoitzak epaitu ditzala.

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Berrian eta Deian elkarrizketa eta kronika Soriako erakusketaren harira

Gaurko Berriak Eduardo Alfaro Peñari egindako elkarrizketa dakar izenburu honekin: “Izenek euskal jatorria izan dezaketela ez diot nik, linguistek diote”. Bestalde Deiak joan den astean eginiko erakusketari buruzko kronikak hau du izenburu: “Algunas estelas halladas en Soria apuntan a la onomástica vascona”.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Datorren urteko otsailean egingo da Iruña-Veleiako epaiketa

Gaurko El Correo-ren bidez jakin dugu notizia. Hona hemen Ama Ata-ko lotura. Ohituta gaude bidegabekerieara, eta gaurkoa bat gehiago. Iruña-Veleia Argituk prentsa-oharra atera du berehala. Horrela dio:

Bidegabekeria bidegabekeriaren gainean

” El Correoren gaurko portadan zera irakurtzen dugu  letra handietan: “El escándalo de Iruña-Veleia a juicio 11 años después. Eliseo Gil se sentará en el banquillo en febrero por las falsas inscripciones sobre el origen del euskera”. Eta aurrerago:  “Todas las partes han sido ya convocadas, según han sabido en exclusiva EL CORREO”.  Harremanetan jarri gara akusatuekin eta abokatuekin eta ziurtatu digute prentsaren bidez jakin dutela berria eta epaitegiko jakinarazpena gaur goizean heldu dela abokatuen eskuetara.

Iruña-Veleia Argituri eskandalagarria iruditzen zaio eta  gogor salatu nahi du akusatuak prentsaren bidez jakitea epaiketaren data, ia hamaika urte igaro ondoren. Higuingarriak iruditzen zaizkigu, halaber, Correoren kronikako lerroburuak eta edukiak: ” falsas inscripciones”, “supuestamente falsificadas por Eliseo Gil y sus colaboradores”, etab. , epaiketa mediatiko paralelora ohituak gaituen hedabide honen ibilbidearekin sintonian daudenak.

Iritzi publikoari gogorarazi nahi diogu piezen benetakotasunaren alde diharduten hogei txosten daudela, izen handiko eta nazio askotako adituek eginak, eta akusatuek lehen egunetik eskatu dituztela Arkeometrian espezializaturiko laborategietan  burututako analisi erabakigarriak, eta baita aztarnategian bertan egin beharreko indusketa kontrolatuak ere.

Zentzunezkoa iruditzen zaigu aipaturiko frogak epaiketa aurretik egitea, zeren eta frogatuko balitz piezak benetakoak direla, ez luke inolako zentzurik izango epaiketa egiteak. Aldi berean gaiaz ondo informatzeko eskatzen diogu  iritzi publikoari eta ez manipulatzen uzteko informazio gezurtiekin.”

***

Injusticia sobre injusticia

“En la portada del Correo de hoy 11 de setiembre leemos en titulares: “El escándalo de Iruña-Veleia a juicio 11 años después. Eliseo Gil se sentará en el banquillo en febrero por las falsas inscripciones sobre el origen del euskera”. Leemos más adelante: “Todas las partes han sido ya convocadas, según ha sabido en exclusiva EL CORREO”.  Preguntados los acusados y sus abogados, nos informan que se han enterado por la prensa de la noticia y que la comunicación del juzgado ha llegado a manos de los abogados esta misma mañana.

Iruña-Veleia Argitu quiere denunciar en primer lugar el escándalo que supone que los acusados se enteren por la prensa de la fecha del juicio después de casi once años de espera.  También nos parece execrables los titulares y contenidos de la crónica del Correo, “falsas inscripciones”, “supuestamente falsificadas por Eliseo Gil y sus colaboradores”, etc.  muy en la línea de lo que nos  tiene habituado este medio que ha protagonizado un juicio mediático paralelo durante estos largos años.

Queremos recordar a la opinión pública que existen veinte informes de expertos internacionales de reconocido prestigio que abogan por la autenticidad de las piezas en cuestión y que los encausados han pedido insistentemente la realización de análisis dirimentes en laboratorios europeos especializados en Arqueometría, así como catas controladas en el yacimiento.

Nos parece de sentido común que se realicen las pruebas citadas antes del juicio, ya que si se comprueba que las piezas son auténticas no tendría sentido la realización del mismo. Asi mismo pedimos a la opinión pública que se informe a fondo del caso y no se deje manipular con informaciones engañosas.

IRUÑA-VELEIA ARGITU

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Irailaren 15ean eta urriaren 20an hurrengo bisitak, aurtengo azkenak

Irailaren 15ean eta urriaren 20an egingo diren bisitekin emango diegu amaiera aurtengo bisita gidatu alternatiboei. Bi talde egingo dira, euskerazkoa eta gaztelerazkoa, bakoitzerako gutxienez bost lagun baldin badaude.

Bisita 11:00etan hasten da. Nahi dutenentzat eguerdian, 14:30, bazkaria inguruko jatetxe edo txoko batean (20 euro). Bisita doan da. Ondoren, proiekzioa eta solasaldia jatetxe berean.

Izena emateko eta harremanetarako, bisitak.sosirunaveleia@gmail.com helbidera idatziz. Informazio gehiago hemen.

***

Con las visitas del 15 de setiembre y del 20 de octubre daremos fin a las visitas guiadas alternativas de este año. Se harán dos grupos, euskera y castellano, siempre que se puedan formar grupos de al menos cinco personas.

La visita comienza a las 11:00. Al mediodía, para los que lo deseen, comida a las 14:30 en un restaurante o txoko de la zona (20 euros). La visita es gratis. Seguidamente proyección y charla en el mismo local.

Para recibir información y apuntarse:  bisitak.sosirunaveleia@gmail.com Más información aquí.

Antolatzaile: SOS Iruña-Veleia eta Iruña-Veleia Argitu elkarteak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Oso arrakastatsua izan da Soriako erakusketa

Igande honetan itxi zen Santa Cruz de Yanguasen uztailaren 17an inauguratu zen erakusketa. Euskal Herriko hedabideek batere arretarik jarri ez dioten arren, oso arrakastatsua izan da, 700 bat lagun pasatu baitira bertatik, gehientsuak euskal herritarrak. Kontuan izan behar da hiru orduko bidea dagoela autoz EHko leku askotatik.

Igandean ia gainezka egin zuen aretoak erakusketa ikusi eta Eduardo Alfaro Peña arkeologoaren azalpen mamitsuak entzuteko; Eduardo Aznar Martinezek lagundu zion, batez ere euskarazkoak argitzen. Pozez zoratzen antolatzaileak zein Tierras Altas-eko leku eder hartara hurbildu diren bisitariak.

Hemen Euskararen Jatorriaren blogeko kronika.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Troll-troleroak, foroetako izurritea

Blogaren bisitari batek bi lotura barregarri bezain argigarri bidali dizkigu trollei buruz. Blog honetan ere hainbat ibili dira hamar urte hauetan, eta jarraitzen dute ibiltzen. Pertsona bera hainbat ezizenekin, edo hainbat pertsona ezizen berarekin, modu narrasean, orainaldian bezala. Irakurleak asmatuko du zeini edo zeintzui buruz ari garen, ez ditugu geuk ate guztiak irekiko. Hemen eta hemen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Asteburu hau Santa Cruz de Yanguaseko erakusketa ikusteko azken aukera

Asteburu hau, ostegunetik igandera (11:00-14:00) izango da erakusketa ikusteko azken aukera. Esan digutenez, jende asko hurbildu zen azken aste bukaeran eta are gehiago espero da oraingo honetan. Dakigunez, euskal telebistan eta prentsan ez da agertu erakusketaren berririk eta kronikarik, iritzi-artikulua izan da anuntzio bakarra, baina hala ere jendea ari da erantzuten.

Roger Blascok elkarrizketa egin dio Eduardo Alfaro Peña arkeologoari Radio Euskadin, eta Onda Vasca-k ere elkarrizketatu du. Joxe Aranzabalek bere blogean komentatu du erakusketara egindako bisita.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Irailaren 15ean hurrengo bisita gidatua

Bisita gidatu alternatiboekin jarraitzen dugu. Hurrengoa:

Irailak 15, igandea. 11:00 aztarnategiko aparkalekuan. Izena emateko idatzi bisitak.sosirunaveleia@gmail.com

Esan bazkaltzen geratuko zaren ala ez. Argibide gehiago hemen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Euskal toponimia nagusia eguneratzeko proposamena

Anonimatoan jarraitu nahi duen blogaren jarraitzaile batek ekarpen hau bidali digu. Ohiko agurrak eginda gero, zera dio: “Euskaldunok ez gara ados jartzen gure herria izendatzeko orduan ere: Euskal Herria, Euskadi, Nafarroa, Baskonia, Baskeland…, eta gauza bera hiriburuekin: Iruñea/Pamplona, Vitoria/Gasteiz, Saint-Jean-Pied-de-Port/Donibane Garazi… Uste dut ordua dela egungo garaiei egokitutako toponimia modernoa ezartzeko. Ea zer iruditzen zaizuen”.

Ba horixe, ea zer iruditzen zaizuen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Euskal hiztegi historiko-etimologikoa” argitaratu zen joan den hilean

Atzerapenez ematen dugu berria eta barka eskatu beharrean gara, berri inportantea baita. Uztailaren 3an aurkeztu zen Euskaltzaindiaren egoitzan Joseba Lakarrak zuzendutako Euskal hiztegi historiko-etimologikoa. Hemen Noticias taldeko kazetariak eginiko erreportaia. Izango dugu honetaz mintzatzeko astia obra ezagutu ahala.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin