Lorena Lz de Lacalleren agerraldiaren audioa

Gaia jarraitzen dutenek dakiten bezala, Lorena Lz de Lacalle Kultura Diputatua Arabako Batzar Nagusien Euskara, Kultura eta Kiroletako Batzordearen  aurrean agertu zen otsailaren 3an, Arabako Foru Aldundiaren eta EHUren arteko Konbenioa azaltzeko. Baina hori beharrean, haren  ondorengo litzatekeen Plan Zuzendaria azaldu zuten berak eta Julio Nuñez EHUko irakasleak.

Batzarreko audioa eskegita dago Interneten. Oso mamitsua da. Nahiz eta hurrengo eguneko prentsak isildu, oso kritika gogorra egin zioten PSEk eta Aralarrek. Grabazioak 2 ordu eta 3 minutu irauten ditu. Lehendabizi:  Lorena Lz de Lacalle/ 14 m: J. Nuñez/ 39 m: Iñaki Aldekoa (labur)/ 51: Nuñezek amaitzen du/ 52: ANV (Aitor Bezares)/ 54: Aralar (Iñaki Aldekoa)/ 1:01: PSE (Virgilio Bermejo)/ 1:10: PP (Carmen Asiaín)/ 1:19: Lorenaren erantzunak/ 1:25: eztabaida gori-gori/ 1:37: Walt Disney eta Avila.

Egun berean, Javier Vegas kazetari gasteiztarrak iruzkin zorrotz hau idatzi zuen
bere blogean. Otsailaren 6ean, berriz, Iñaki Aldekoaren iritzi-artikulu hau argitaratu zen Diario de Noticias de Alava egunkarian.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Aralar: “Hau oskurantismo hutsa da. Batzar Nagusiei Gobernu Foralaren kontrol eta kritika lana lapurtzea esaten zaio honi”

Otsailaren 4an Aralarrek behean datorren agiria kaleratu zuen bezperako agerraldia baloratuz. Otsailaren 5ean Iñaki Aldekoa batzarkideak iritzi-artikulua
argitaratu zuen DNA egunkarian gai beraren inguruan.

AFA-EHU KONBENIOAZ HITZ EGITEKO KULTURA DIPUTATUAK EGINDAKO AGERRALDIAREN BALORAZIOA

Joan den urteko azaroaren 6an berak eskatuta, Lorena Lopez de Lacalle, Euskara,  Kultura eta Kiroletako diputatuak agerraldia egin zuen atzo Arabako Batzar Nagusien aurrean, AFA eta EHUren artean sinatutako KONBENIOAz hitz egiteko. Agerraldian entzundakoak joan den azaroaren 26an plazaratu genuen balorazio ezezkorra sendotu digu.

Lehenik eta behin, erabilitako oskurantismoa eta presa kritikatu nahi ditugu; atzera-bueltarik gabeko egoerak bilatu dira, itxura guztien arabera. Honen froga nabarmenena: Diputatuak berak egindako eskaera azaroaren 6koa izan arren, ez duela agerraldia otsailaren 3ra arte egin; agenda kontuengatik omen. Noiz, eta informazio-gai eta eztabaida-gai den KONBENIOA gauzatzeko epea jada burututa dagoenean (2010eko urtarrilaren 29an, seigarren klausularen arabera), horrela ezinezko bihurtuz gaiari buruzko inolako aurre eztabaida edo kritikarik.

Are gehiago,
azalpenaren orduan diputatuak pare bat zeharkako aipamen egin zituen soilik
KONBENIOAren sinadura egunaz eta PLAN ZUZENDARIAren elaborazioaz eta
entregatzeaz, eta bera eta bere laguntzaileek PLAN ZUZENDARIAz jardun zuten
bakarrik, hori ez zenean eskatutako agerraldiaren helburua. (Esan beharra dago,
laguntzaileetako bat, Nuñez jauna, bilerako izarra, ez dela agertzen 2009ko
azaroaren 6an eskatutako agerraldi-eskarian, azalpenik behar ez duten arrazoiengatik).

Hau ez da ez serioa eta ez ondradua. Hau oskurantismo hutsa da, aurrerako ihesa, atzera-bueltarik gabeko egoeren bilaketa. Izan ere, KONBENIOAren helburua burututa da jada. Batzar Nagusiei Gobernu Foralaren kontrol eta kritika lana lapurtzea esaten zaio honi. Horregatik eskatu zuen gure taldeak aktan ager zedila gure protesta gai-ordenari iruzur egiteagatik, Batzordeko presidentearen baimenarekin.

Berretsi egiten ditugu gure azaroaren 26ko agiriaren 3. puntuan KONBENIOAren aurka egoteko eta baliogabetzea edo atzeratzea eskatzeko erabiltzen genituen argudioak.

Gainera informatu nahi dugu aurrerantzean hainbat ekimen burutuko dugula ganbara honetan, orain arte aurrera eraman nahi izan ez ditugunak, Euskara,  Kultura eta Kiroletako Departamentuaren jarrera aldaketaren zain egon garelako, baina azken agerraldi hau ikusita ezin gara geldi geratu, ez dugulako nahi gure zuhurtasuna eta kortesia konplizitate bihur daitezen.

Azkenik, pentsatzen dugu Iruña-Veleiaz Euskara,  Kultura eta Kiroletako Departamenduak hartu dituen erabakiek (444/2008 Foru Agindua, Amelia
Baldeonen destituzioa, Lurmenen aurkako kereila eta, azkenik, KONBENIOAren
prozedura eta edukia) katramila ikaragarrian sartu dutela Foru Gobernua, zeinen
egonkortasunaz erantzule sentitzen garen, neurri batean, behintzat.

Gasteiz, 2010eko otsailaren 4a.

ARALAR, ARABAKO BATZAR NAGUSIAK

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Lorena Lz de Lacalleren agerraldian Plan Zuzendaria aurkeztu zen Konbenioa beharrean

Otsailaren 3an azaldu zen Lorena Lz de Lacalle Euskera, Kirol eta Kulturako Diputatua Arabako Batzar Nagusien aurrean. Joan den urteko azaroaren 6an eskatu arren agerraldia, ez da orain arte azaldu, agenda arazoak argudiatuz. Agerraldiaren helburua AFA eta EHUren artean azaroan sinatutako Konbenioaren berri ematea zen arren, diputatua ez zen ia honetaz mintzatu. Julio Nuñez irakaslea izan zen batzarreko protagonista, denbora luzez jardun baitzuen berak gidatzen duen Plan Zuzendaria aurkezten. Laburtuz, lehengo ekipoak dena egin zuen gaizki, dena  desastre hutsa izan zen, eta eurak aztarnategia salbatzera datoz, eta presa handia dago, alferrik galtzeko arriskuan dagoelako.

Aralarrek, Iñaki Aldekoaren bidez, gogoratu zion agerraldiaren helburua ez zela Plan Zuzendaria aurkeztea, Konbenioa baizik. Dagoeneko exekutatuta dagoela Konbenioa, eta aurrekontuko 100.000 euroak ordainduta, oraindik Batzar Nagusiei aurkeztu ere egin ez zaienean. PSE-k ere, Virgilio Bermejoren bidez, gogor kritikatu zituen Kultura Diputatuak auziaz hartutako erabakiak, eta gehitu zuen ez zuela ulertzen nola deskalifika zezakeen hain modu zakarrean aurreko taldearen lana; eta, Aldekoak bezala, plana martxan jartzearen arriskuak nabarmendu zituen, oraindik “sub judice” dagoelako eta epaileak geldi dezakeelako.

Lorena Lz de Lacallek Iruñan Walt Disney berri bat egin nahi izatea leporatu zien Lurmenekoei. Hori izan zen eguneko perletariko bat. Hurrengo eguneko prentsan ez ziren ia azaldu ere egin PSEren eta Aralarren kritikak. Honela jasotzen zuten berria DNA-k, Berria-k eta Gara-k.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Eliseo Gilek bi errekurtso jarri ditu epaitegietan, AFA-EHU konbenioa baliogabetzeko eta bere grafologoei piezak ikusten uzteko eskatuz

Joan den astelehenean jarri zituen Eliseoren abogatuak errekurtso horiek epaitegietan. Jakina denez, Diputazioak hitzarmena egin du EHUrekin, eta Julio Nuñez irakaslea izendatu du plan berriaren zuzendari.
Gogoratu Nuñez izan zela Eliseo Gilen aurkako txostengileetariko bat, gaia “sub
judice” dagoela, eta epaileek ez dutela oraingoz Iruñako arkeologoen aurka
inolako neurririk hartu. Are gehiago, ETSren kereila artxibatu dute betiko.

Grafologoen aferari dagokionez, Diputazioak izendatutako grafologoek grafitoekin zuzenean lan egin ahal izan dute, Eliseo Gilek izendatutakoei behin eta berriz ukatu zaienean eskubide hori. Horrela jasotzen dute albistea gaur Berria eta Gara-k

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Eliseo Gil: “Torturatzen banaute ere ez dut onartuko egia ez dena, ezta sutara eramaten banaute ere…”

Gaurko BERRIAk Eliseo Gilen idatzi bat argitaratu du. Bertan, joan den asteburuan egunkari honek grafologoen txostenaz argitaratutako kronikari erantzuten dio.

“Nori ardura zaio ni errugabea izatea? Jakin ezazue, norbaiti hitz hauek aingerukeria iruditu arren, hau munstrokeria bat dela. Nik ez dudala Iruña-Veleiako indusketetan agertu zen grafito bakar bat ere egin, eta berdin zaidala nire aurkako mila txosten grafologiko aurkezten badituzte eta Augusto berberaren testamentua leporatzen badidate ere”, dio, besteak beste.

***

Grafologia zientifikoaren, Kazetaritza objektiboaren eta Justiziaren alde

BERRIA, 2010eko otsailak 3

Eliseo Gil Zubillaga (Iruña-Veleiako indusketen zuzendari ohia)
Irakurleek ulertuko duten bezala, nire egoera nahiko delikatua da dagoeneko, eta ezin diet nire aurkako eraso berriei bidea egiten utzi. Hala ere, bene-benetan sinesten dut izenburuan aipatzen ditudan asmoetan.

Errespetu osoa diet bi espezialitateei. Lehena ia guztiz ezezaguna zait; bigarrenak laudorioz bete izan nau batzuetan, laidoztatu beste batzuetan. Azkenaldian, jazarpen publikoa eta iseka besterik ez dut jaso harengandik. Bi diziplinen independentzian sinetsi nahi dut, baina zoritxarrez ematen du «nire kasuaz» okupatzen den zenbait pertsonak interes berezia duela nire izen ona zikintzen. Orain arte ezezaguna nuen eta orain eguneroko ogi bihurtu zaidan lege terminologiara jo beharrean izaten naiz gaur eguneko nire bizitza zapuztuan. Begira: Arabako Foru Aldundiak, Eusko Trenek eta ETS Euskal Trenbide Sareak nire kontra jarri dituzten kereilen arabera, nire estatusa «inputatuarena» da; besterik ez oraingoz, eta eskatuko nuke hitz horren esanahi zehatzaz gogoeta egitea -oroit dezagun, gainera, ETSrena artxibatu egin duela betiko Lurralde Auzitegiak-.

Errugabetasun presuntzioa denez inputatuak bere alde duen oinarri juridiko nagusia, ezin dut errebelatu baino egin sufritzen ari naizen indefentsioaren aurrean. Komunikabideek erasotzen didate, batez ere, eta oraingo honetan BERRIAk, Alberto Barandiaranek izenpetuta argitaratu duen artikulu luze baten bidez : Grafologoek ere ondorioztatu dute Veleiako euskarazko idazkunak modernoak direla; BERRIA 2010-01-30. Hedabide honen ibilbidea ezagututa, aitortu behar dut gertakari honek ezusteko izu-hotzikara bat sortu didala. Ahaztu dezagun notizia batere kontrastatu gabe argitaratu izana, kazetaria ez baita harremanetan jarri albistearen protagonista nagusiarekin, baina nire errugabetasun presuntzioa ezin dut inolaz ere ahaztu, eta Legeak babesten dituen nire eskubideak ere ez. Kontua da kazetariak ontzat eman duela bere iturriek -Arabako Foru Aldundiak kontrataturiko Grafologia enpresa, edo Arabako Foru Aldundia, bistan da- eskaini dioten informazioa. Kazetariari ez zaio nonbait burutik pasatu «informazio pribilegiatu» hori prozesu legal baten mugen barruan dagoela, eta parte bati egiten diola mesede (igarriko duzue zeini).

Kazetari horrek, ezinbesteko kolaboratzailearen paperean, iritzi publikoa baldintzatzen eta nire aurka jartzen du bere artikuluaren bidez -iritzi publiko horren sektore oso jakin bat, azaldu beharra al dago zein?-, berriz ere parteetako bati mesede eginez.
Nori ardura zaio behean izenpetzen duenak eta bere abokatuek oraindik eskuetan ez izatea egunkari horrek hain modu eraginkorrean astintzen dituen txosten grafologikoak? Nori inporta zaio nire perituek sarbiderik ez izatea grafitoetara, AFAk ukatzen dielako, eta ostera erakunde foralak bere komenentzia eta nahierara erabiltzea, bere grafologoei erakutsiz, Barandiaranen artikuluan jasotzen den bezala? Nori ardura zaio ni errugabea izatea? Jakin ezazue, norbaiti hitz hauek aingerukeria iruditu arren, hau munstrokeria bat dela. Nik ez dudala Iruña-Veleiako indusketetan agertu zen grafito bakar bat ere egin, eta berdin zaidala nire aurkako mila txosten grafologiko aurkezten badituzte eta Augusto berberaren testamentua leporatzen badidate ere. Torturatzen banaute ere -tortura psikologikoaz luze hitz egingo nuke-, ez dut onartuko egia ez dena, ezta sutara eramaten banaute ere…

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Grafologoek ERE piezak faltsuak direla diote, BERRIAren arabera

1) Berriz ere…

Hona hemen Eliseo Gilek idatzitakoa, iazko azaroan lehen eraso grafologikoa jasan zuenean:

“Así me caigan 500 años y un día seguiré afirmando categóricamente que creo firmemente que los hallazgos son buenos, que son posibles en le cronología propuesta por nosotros y, desde luego, que yo no he realizado ninguno de ellos. Y ya no es sólo una cuestión de presunción de inocencia lo que se debate, es una cuestión de abuso de poder y juicio público en paralelo.”

2) Correo eta Berria, faltsutasunaren alde tinko

Alferrik. Eliseoren hitzek ez dute balio. Horrela titulatzen zuen notizia 2010-01-30eko Berriak. “Grafologoek ere ondorioztatu dute Veleiako euskarazko idazkunak modernoak direla”. Garbi dago ERE horrek adierazten duena: lehen zientifikoek ondorioztatu zutela faltsuak direla eta orain grafologoek gauza bera esan dutela.

Gaizki hasi gara, hori ez baita egia. Momentu honetan Gasteizko Epaitegian 23 txosten zientifiko daude entregatuta. Horietako 9 faltsutasunaren aldekoak dira (Diputazioak izendatutako Batzordekideenak), eta 14 benetakotasunaren aldekoak (defentsarenak, hainbat ikerlarik, ezer kobratu gabe,egindakoak). Beraz, titularra ez da zuzena. Grafologoen kontu hau ez da berria. “Grafólogos apuntan a Eliseo Gil como el autor de los falsos grafitos de Veleia”, zioen Correok iazko azaroaren 21ean. Orduko hartan aurreko martxoan epaitegian entregatutako txosten bat aipatzen zen, eta une hartan eramandako beste bigarren bat, eta elaborazioan omen zegoen beste hirugarren bat, euskarazko piezei buruzkoa. Informazio hark ere erdia gezurra zuen, harrezkero bi hilabete baino gehiago pasatu diren arren defentsako abokatuek ez baitute bigarren eta hirugarren txostenen berririk izan. Hots, ez zituzten epaitegian entregatu. Baina Correok nonbait bazuen orduan bigarren txosten hori, bertan omen zetorren perla hau aurreratzen baitzigun: “Los peritos grafólogos descartan más de una autoría. En este sentido señalan que «las concordancias» entre los dibujos y letras de la letrina y los de los soportes milenarios «se establecen por la utilización de ‘herramientas gráficas procedentes de una misma red neuronal y trasladadas al soporte a partir de una integración neuromuscular y de coordinación visomotora única, que no puede significar sino que ha intervenido un único motor».”

Argitu da misterioa. Berriak garbi esaten ez duen arren, badirudi batu egin dituztela bigarren eta hirugarren txostena, zera omen diolako txosten berriak: “…eta letra bakoitzaren aukeraketa eta lerro arteko espazioak hainbeste errepikatzen direnez, horren azalpen bakarra da neurona sare berak sortutako elementu eta tresna grafikoak erabili direla, eta egitura neuromuskular eta koordinazio bisomotore bakarrak eraman dituela euskarrira; hau da, egile bakar baten lana dela”.

3) Epaiketa mediatikoa

Orain arte Correo erabili izan du Diputazioak bere filtrazioak egiteko eta iritzi publikoa Eliseoren aurka jartzeko, baina oraingoan Berria aukeratu du. Normala, alde batera, Berriaren linea editoriala faltsutasunaren tesiaren aldekoa baita nabarmen (Zaldieroaren txisteak barne). Adibide gisa, zortzi egun lehenago, Diario de Noticias de Alava eta Gara-n irakur zitekeen epaileak ETSren kereila artxibatu zuela betiko. Notizia inportantea guretzat, baina ez nonbait Berria-rentzat, ez baitzuen ezer ekarri. Astebete geroago argitaratu zuen notizia, grafologoen bonbaren azpian ezkutatuta.

Gogoratu beharra dago prentsa mota bat epaiketa mediatiko oso larria egiten ari dela Eliseo Gilen kontra,  ustezko zantzu hutsetan oinarrituta (asmazio interesatuetan, hobeto esanda), oraindik pieza bakar bat ere faltsua dela demostratu ez denean eta prestigio handiko zientifikoek benetakoak direla esanez txostenak egin dituztenean, beren izen ona jokoan ipiniz, hutsaren truke. Eta ez da ahaztu behar oraindik inor ez dagoela auziperatuta, “inputatuta” bakarrik. Justiziak ez duela oraindik inolako akusaziorik egin Eliseoren edo beste inoren kontra.

4) Azterketa fisiko-kimikoei ihesi, grafologia mailu

Diputazioak behin eta berriz uko egin dio grafitoen analisi fisiko-kimikoak egiteari, baina ez du etsi neurrira egindako txosten grafologikoak lortu arte. Diru publikoz majo ordainduta, noski. Esan beharrik ez grafologoek ez dutela inoiz horrelako lanik egin izan. Ez dute ideia zorririk ez arkeologiaz, ez epigrafiaz, ez latinaz, ez euskara zaharraz
(berriaz ere apenas), ez erromatarren garaiko idazkeraz eta ez ezertaz. Gogoratu beharra dago, gainera, maiuskulaz daudela ia epigrafe guztiak, eta gaur egungo testuetan ere ziurtasun handirik ez dela izaten maiuskulazko testuetan. Bestelakoetan ere oso “zientzia” duda-mudazkoa da grafologia. Eta gainera ez da ahaztu behar letrinetako testuak latin perfektuan daudela, liburu batetik kopiatuta daudelako hitzez hitz, eta grafitoetakoak, berriz, “akatsez” josita, latin bulgar informalean daudelako.

Dena dela, lasai, erantzuna grafologiatik ERE etorriko da. Bidean dago. Nahiz eta gogoratu beharra dagoen diputazioak kontratatutako grafologoek piezak ikusi ahal izan dituztela, inolako arazorik gabe, eta Lurmenekoei, txosten grafologikoren bat egiten saiatu diren bakoitzean, ukatu egin zaiela eskubide hori.

Eta bitartean bihotzean min pertsona zuzenak oinperatuta ikustean.

Nola izan gaitezke hain etxekalte?

BERRIAKO FILTRAZIOA (2010-01-30)
GRAFOLOGOEK ERE ONDORIOZTATU DUTE VELEIAKO EUSKARAZKO IDAZKUNAK MODERNOAK DIRELA

Ostraka esanguratsuenak 2004an egindako komun publikoko esaldiekin alderatu dituzte, eta esku berak eginak direla diote. Foru Aldundiak enkargatutako txostena epailearen esku dago

Alberto Barandiaran. Gasteiz

Ehunka orriko txostenaren bidez, auzi ikerketetan aditua den laborategi bateko bi perituk ondorioztatu dute Iruña-Veleiako indusketetan agertutako idazkunen erdiak baino gehiago, tartean euskarazko gehienak, modernoak direla, azken urteotan eginak. Perituek bertatik bertara aztertu dituzte 139 ostraka, Iruña-Okako aztarnategian ustez azaldutako pieza «interesgarrien eta esanguratsuenak», eta 2004an egindako komun publikoko esaldiekin parekatu dituzte gero. Komuneko esaldien eta Veleiako 78 ostraken letra, adituen arabera, pertsona berarena da «zalantzarik gabe». Gainontzeko pieza gehienen kasuetan, kointzidentzia handiak daudela nabarmendu dute adituek, baina ondoriorik gabe indultatu dituzte, «alderatzeko nahikoa elementu» ez dagoelakoan.

Kaligrafoek letraren itxura eta egitura ez ezik, esaldietako testuen arteko lerroak eta marrazkien osaera aztertu dituzte. «[Idatzitako letren] proportzioak eta ibilbide kontrajarriak hain esanahi eta tamaina ezberdineko euskarrietan mantentzen direnez» dio txostenak hitzez hitz, «eta letra bakoitzaren aukeraketa eta lerro arteko espazioak hainbeste errepikatzen direnez, horren azalpen bakarra da neurona sare berak sortutako elementu eta tresna grafikoak erabili direla, eta egitura neuromuskular eta koordinazio bisomotore bakarrak eraman dituela euskarrira; hau da, egile bakar baten lana dela».

Txostenaren lehen partea urrian aurkeztu zuten perituek, eta abenduaren amaieran bigarrena iritsi da diputazioaren eskura. Bigarren txosten honetan euskarazko idazkun gehienak aztertu dituzte.

HIRU LETRA BAINO GEHIAGO

Metodo gisa, alderatzeko moduko gutxienez hiru letra aurkitu dituztenean soilik hartu dituzte piezak aintzat. 13368 zenbakiko piezaren kasuan, ez dute zalantzarik: «[komuneko letren] txantiloiaren egile bera da». Pieza honetan, denos/ zure/ naia irakur daiteke garai hartako grafiarekin. 13371 zenbakidun piezarekin, ordea, gure ata zutan jartzen duen horrekin, ez dago ondorio garbirik, «ez baitago erkatzeko nahiko elementu». 15910 zenbakia duen ostrakan idatzi zuena komun publikoan idatzi zuen bera dela «eztabaidaezina» da, peritu kaligrafikoen ustez. Bertan, neure/ ama, ro/ man/ ilta, cis/ tiana irakur daiteke, komak eta guzti. 13397 zenbakiko pieza ere «eztabaidaezina» dela deritzote perituek: beta, zuri, aros/ urdin, gory,/ ana ber. Idazkun sonatuenetakoa da.

13380 zenbakiarekin sailkatutako ostrakan latinezko testua dago, samuel iesus neto/ veleian/ pather pontifice, baina hori ere «zalantzarik gabe» komuneko idazkunak egin zituenak idatzi omen zuen. 13393 zenbakidun ostraka ere, faltsua da peritu kaligrafikoendako. Ata-ama/ neba- reba/ seba-saba/ mona hitzak agertzen ditu. 15921 zenbakiko ostraka, vele/ ian oso/ lagun, marcus omen dioena, faltsutzat jo dute, 15923 zenbakikoa bezala: maria/ ama/ etxe. Baita 15925 zenbakidun ostraka ere: neu XII ur/ neure am(?).

Ez dute erabakirik hartu, ordea, 16363 zenbakiko ostrakarekin. Neu elosi/ neba gisako zerbait irakurri zuten filologoek. 16364 piezarekin ere ez da ondorio garbirik ateratzerik: neu veleian/ gori bisi na irakur omen daiteke. Neu/ re ata/ araina/ arrapa jartzen omen duen ostraka, ordea, faltsua da perituentzat. 16365b zenbakiarekin sailkatuta dago.

Peritu kaligrafikoen lana frogatzat hartu ohi da epaiketetan, nahiz eta inoren nortasunari buruzko zantzuak argitzeko praktika gisa zientifikoki oso eztabaidatua den. Arabako Foru Aldundiak enkargatutako bi txostenetan ez dago, hala ere, letren egilearen nortasunari buruzko inongo oharrik.

BERTATIK BERTARA AZTERTUTA

Bi sinatzaileak ibilbide profesional luzeko perituak dira, eta hainbat hilabete izan dituzte pieza garrantzitsuenak aztertzeko. Argazkiak ez ezik, bertatik bertara ikusi ahal izan dituzte ostrakak, behin baino gehiagotan gainera. Txostenaren lehen zatian 51 pieza aztertu dituzte. Bigarrenean, 88. Bigarren zatian daude euskarazko idazkun gehienak. Txosten osoa instrukzioko epailearen mahaian dago joan den astetik, eta Gil, Cerdan eta Escribanoren aurka aldez aurretiko diligentziez arduratzen diren parteen esku behar luke jada.

Pieza guztien kasuetan, metodologia bera erabili da. Grafologoek txantiloi bat egin zuten komunean idatzitako letra eta marrazkien. Ondoren, banan-banan alderatu zituzten ostraketan idatzitako letrak, bi euskarrietako idazkunen tamainak behar adina egokituz. Alderatzeko letra gutxi izan dituzten piezak ez dituzte kontuan hartu, nahiz eta ebidentziak handiak eduki; halaber, I letra baztertu dute beti, marra bakarrekoa izaki.

«Zalantzarik gabe esku berak egindako» hitzen kasuan, euskarri bataren marrak modu ia milimetrikoan kalkatzen dira bestearen gainean. Halaber, lerro arteko aldeak ere esanguratsuak dira oso. Irudi luke txantiloi berarekin egindako idazkunak direla. Hainbat kasutan, ostraken eta komun publikoaren idazkunen tamainaren arteko erlazioa batetik hamarrerakoa da, «eta, beraz, lerro arteko konbinazioak berdinak baldin badira, ondorio zuzena da burmuin bakarrak zuzendu dituela tresnaren ibilerak». Txostenaren egileek Gratiniano Nietok 50eko hamarkadaren hasieran Veleian bertan egindako indusketa lanetako hainbat pieza aztertu dituzte, eta baita Pompeiako (Napoli, Italia) aztarnategian aurkitutako idazkun batzuk ere, parekotasunen bila. Ez dute «antzekotasun txikiena ere» topatu.

Horregatik, ondorioak ukaezinak direla diote adituek. Ia ezinezkoa dela hitzak hain zehatz kopiatzea, eskuak «ideia baten transmisore gisa» funtzionatzen duelako. «Garunak irudi bat dauka, eta irudi horren emaitza izaten da gero idazten duguna» adierazi dute.

Bi adituek ez dute zalantzarik, alde bateko zein besteko hitzak pertsona berak eginak dira, eta alde bateko zein besteko marrazki gehienak ere esku bakar batek egin dituela. Ez dute ondorioztatu, ordea, marrazkiak zein hitzak pertsona berak egin dituen.

KEREILARAKO FROGA NAGUSIA

Kultura Sailak, hain zuzen ere, froga hauen gainean eraiki du indusketa kudeatzen zuen Lurmen SL enpresako Eliseo Gilen eta beste bi lankideen kontrako auzia, ostraketako idazkunen egiletza frogatu dezakeelakoan. Komun publiko hori Cohors Prima Gallica kultur elkarteak egin zuen 2004ko udaberrian, hau da, ostrakak agertzen hasi baino urtebete lehenago; Iruña-Okan orduan antolatzen hasi ziren Ludis Veleienses izeneko jardunaldi pedagogikoetan erabiltzeko. Haietan, erromatar gisa janzten ziren elkarteko kideak, tartean Eliseo Gil bera, eta objektu arrunten bidez edo armada erromatarren ustezko taktikak antzeztuz eta azalduz, hiri erromatar baten egunerokoa irudikatzen zuten.

Halako ekitaldi pedagogikoak ohikoak dira erromatarren garaiko indusketa guneetan, eta Cohors Prima Gallica elkarteak, Veleian ez ezik, atzerrian ere hainbat ikuskizun eta jardunaldi prestatu ditu azken urteotan.

Bada, aipatu komuna, taula aglomeratuz egindako kutxa zuria, zabalean bi metrokoa, gainean hiru komunzulorekin, hainbat esaldi irrigarri edo iraingarri eta zakil hegalduna eta tribuno baten irudia dituena, Lurmen enpresakoek egin zituzten. Eliseo Gilek onartu du marrazkiak berak margotu zituela, baina esan du esaldiak -Tribunus garrula lingua, Iulius erit in lecto fortissimus…- hainbat lagunen artean idatzi zituztela. Hainbat lekukok adierazi dute, ordea, esaldiak ere zuzendari ohiak grabatu zituela.
«Ez dut begirik bildu, antz handia dute»

ARABAKO FORU ALDUNDIAK TXOSTEN GRAFOLOGIKOAK AGINDU ZITUEN SUSMOAK AREAGOTU ZIRENEAN

A. Barandiaran Gasteiz

Adituen batzordeak Veleiako idazkunak faltsuak zirela ondorioztatu eta gutxira izan zen, 2008ko amaieran. Arabako Foru Aldundiak Iruña-Okako aztarnategiaren ardura bere gain hartu eta berehala. Kultura saileko bi arduradun Lurmen enpresako langileen materiala gordetzen zuten etxoletara joan eta, objektu askoren artean, Ludis Veleienses izeneko jardunaldi pedagogikoetan erabilitako komun publikoa ikusi zuten. Zurezko gainaldean, hainbat esaldi eta marrazki zeuzkan idatzita.

Diputazioko langileek ostraketan agertutako idazkunekin antza bazutela iritzi zioten berehala, eta argazki batzuk atera eta Pilar Cipres EHUko Antzinako Historiako irakasle eta epigrafistari erakutsi zizkioten. Aztertuko zituela agindu zien hark. Hurrengo goizean, lehen orduan, adituak urduri deitu zion kultura diputatuari: «Ez dut gau osoan begirik bildu, antz handiegia dute». Lorena Lopez de Lacallek orduan erabaki zuen lehen txosten kaligrafikoa eskatzea.

Martxoaren erdialdean, lehen azterketa kaligrafikoa esku artean zeukan diputatutak. Grafotec enpresako Alicia Martinez Carrasco grafopsikologoaren hemeretzi orriko txostena. Komun publikoaren eta ostraketako idazkunen egilea bera zela esateko aski zantzu ez zuela onartu zuen adituak, baina «kointzidentzia harrigarriak» bazirela ondorioztatu zuen. Ez zegoela kasualitateez hitz egiterik. Hori izan zen Arabako 1. instrukzio 1. epaitegian Diputazioak aurkeztu zuen lehen froga Eliseo Gilen zuzendari ohi, Ruben Cerdan aholkulari, eta Oscar Escribano paleontologoaren kontra kereila jartzeko.

Txostena erabakigarria ez zela eta, beste txosten grafologiko bat eskatu zuen Kultura diputatuak, lehena baino zabalagoa, sakon aztertzeko bi euskarrietan agertzen ziren letrak eta marrazkiak. Lehen partea marrazki eta hieroglifikoei zegokien. Bigarrenak idazkunak aztertu ditu, tartean euskarazko piezak.

***

(Ricardo Gomézen itzulpena Terrae Antiquae blogerako))

También los grafólogos concluyen que las inscripciones en euskera de Veleya son modernas

Han comparado las óstraca más significativas con las frases de la letrina hecha en 2004.

El informe encargado por la Diputación Foral está en manos de la jueza.

Alberto Barandiaran.
Gasteiz

Por medio de un informe de cientos de páginas, dos peritos de un laboratorio experto en investigaciones judiciales han concluido que más de la mitad de las inscripciones aparecidas en la excavación de Iruña-Veleya, entre ellas la mayoría de las euskéricas, son modernas, realizadas en los últimos años. Los peritos han estudiado de cerca 139 óstraca, las piezas “más interesantes y significativas” halladas al parecer en el yacimiento de Iruña-Oka, y después las han cotejado con las frases de la letrina hecha en 2004. La letra de las frases de la letrina y la de las 78 óstraca de Veleya, según los expertos, es de la misma persona “sin lugar a dudas”. En los casos de la mayor parte de las piezas restantes, los expertos han destacado que existen grandes coincidencias, pero las han indultado sin llegar a una conclusión, creyendo que no había “elementos suficientes para la comparación”.

Además de la forma y la estructura de la letra, los calígrafos han estudiado los interlineados de los textos de las frases y la composición de los dibujos. “Como las proporciones y las rutas contrapuestas [de las letras escritas] se mantienen en soportes de significado y tamaño tan diferentes” dice el informe literalmente, “y como se repiten tanto la elección de cada letra y los espacios interlineales, su única explicación es que se han utilizado elementos e instrumentos gráficos creados por una misma red neuronal, y que una única estructura neuromuscular y coordinación visomotora las ha llevado al soporte; esto es, que son obra de un único autor”.

Los peritos presentaron en octubre la primera parte del informe, y a finales de diciembre ha llegado la segunda a manos de la diputación. En este segundo informe han estudiado la mayoría de las inscripciones en euskera.

Màs de tres letras

Como método, sólo han tomado en consideración las piezas cuando han encontrado al menos tres letras susceptibles de comparación. En el caso de la pieza número 13368, no tienen ninguna duda: “es el mismo autor de la plantilla [de las letras de la letrina]”. En esta pieza, puede leerse denos / zure / naia con grafía de aquella época. Con la pieza número 13371, en cambio, aquella en la que pone gure ata zutan, no hay una conclusión clara, “ya que no hay suficientes elementos para la comparación”. Es “indiscutible! que quien escribió en el ostracon que tiene el número 15910 es el mismo que escribió en la letrina, en opinión de los peritos caligráficos. En ella, puede leerse neure / ama, ro / man / ilta, cis / tiana, con comas y todo. Los peritos creen que también la pieza número 13397 es “indiscutible”: beta, zuri, aros / urdin, gory, / ana ber. Es una de las inscripciones más famosas.

En el ostracon clasificado con el número13380 hay un texto en latín, samuel iesus neto / veleian / pather pontifice, pero ésa también parece haberla escrito el que escribió las inscripciones de la letrina. También el ostracon número 13393 es falso para los peritos caligráficos. Contiene las palabras ata-ama / neba- reba / seba-saba / mona. El ostracon número 15921, el que parece decir vele / ian oso / lagun, marcus, lo han considerado falso, al igual que el número 15923: maria / ama / etxe. También el ostracon número 15925: neu XII ur / neure am(?).

No han tomado ninguna decisión, en cambio, con el ostracon número 16363. Los filólogos leyeron algo como neu elosi / neba. Tampoco se ha sacado una conclusión clara con la pieza 16364: parece poder leerse neu veleian / gori bisi na. En cambio, el ostracon donde parece poner neu / re ata / araina / arrapa es falso para los peritos. Está clasificado con el número 16365b.

El trabajo de los peritos caligráficos suele tomarse como prueba en los juicios, aunque es muy discutido científicamente como práctica para esclarecer indicios sobre la personalidad de alguien. En los dos informes encargados por la Diputación Foral de Álava no hay, sin embargo, ninguna nota sobre la personalidad del autor de las letras.

Estudiadas de cerca

Los dos firmantes son peritos con un largo recorrido profesional, y han tenido varios meses para estudiar las piezas más importantes. Además de fotografías, han podido ver de cerca las óstraca, más de una vez además. En la primera parte del informe han estudiado 51 piezas. En la segunda, 88. En la segunda parte están la mayoría de las inscripciones en euskera. El informe completo está en la mesa de la jueza de instrucción desde la semana pasada, y debería estar ya en manos de las partes que se ocupan de las diligencias previas contra Gil, Cerdán y Escribano.

En los casos de todas las piezas, se ha utilizado la misma metodología. Los grafólogos han hecho una plantilla de las letras y dibujos trazados en la letrina. Después, han comparado una a una las letras escritas en las óstraca, adecuando lo necesario los tamaños de las inscripciones de los dos soportes. Las piezas que tienen pocas letras para comparar no han sido tomadas en cuenta, aunque tuvieran grandes evidencias; asimismo, han descartado siempre la letra I, por constar de una única línea.

En el caso de las palabras “realizadas sin lugar a dudas por la misma mano”, las líneas de un soporte se calcan sobre el otro caso de un modo milimétrico. Asimismo, las zonas interlineales son también muy significativas. Parece que son inscripciones hechas con la misma plantilla. En muchos casos, la relación entre el tamaño de las inscripciones de las óstraca y de la letrina son de uno a diez, “y, por tanto, si las combinaciones interlineales son iguales, la conclusión directa es que un único cerebro ha dirigido los pasos del instrumento”. Los autores del informe han estudiado, en busca de semejanzas, varias piezas procedentes de los trabajos de excavación realizados por Gratiniano Nieto en la misma Veleya a comienzos de la década de los 50, y también algunas inscripciones halladas en el yacimiento de Pompeya (Nápoles, Italia). No han hallado “ni el más mínimo parecido”.

Por ello, los expertos dicen que las conclusiones son irrefutables. Que es casi imposible copiar palabras de un modo tan exacto, porque la mano funciona “como transmisora de una idea”. “El cerebro tiene una imagen, y el resultado de esa imagen es lo que escribimos luego” han declarado.

Los dos expertos no tienen ninguna duda, las palabras de una parte [=la letrina] y de otra [=las óstraca] han sido hechas por la misma persona, y la mayoría de los dibujos de una parte y de otra han sido hechos por una misma mano. No han concluido, en cambio, que tanto los dibujos como las palabras hayan sido hechos por la misma persona.

La prueba principal para la querella

El Departamento de Cultura, precisamente, ha fundado sobre estas pruebas la causa contra Eliseo Gil y otros dos trabajadores de la empresa Lurmen SL que gestionaba la excavación, pensando que puede probar la autoría de las inscripciones de las óstraca. Esa letrina la hizo la asociación cultural Cohors Prima Gallica en la primavera de 2004, es decir, un año antes de comenzar a aparecer las óstraca; para ser utilizadas en las jornadas pedagógicas denominadas Ludis Veleienses que comenzaron a organizarse entonces en Iruña-Oka. En ellos, los miembros de la asociación se vestían al modo romano, entre ellos el propio Eliseo Gil, y representaban el día a día de una ciudad romana, por medio de objetos cotidianos o interpretando y explicando las supuestas tácticas de los ejércitos romanos.

Tales actividades pedagógicas son comunes en los puntos de excavaciones de época romana, y la asociación Cohors Prima Gallica, además de en Veleya, ha preparado e los últimos años muchos espectáculos y jornadas también en el extranjero.

Pues bien, la mencionada letrina, una caja blanca hecha de tabla aglomerada, de dos metros de anchura, con tres agujeros en la parte superior, que tiene varias frases grotescas o insultantes y un pene alado y la imagen de un tribuno, los realizaron los de la empresa Lurmen [intento reproducir el anacoluto del original]. Eliseo Gil ha admitido que los dibujos los pintó él mismo, pero ha dicho que las frases -Tribunus garrula lingua, Iulius erit in lecto fortissimus…- fueron escritas entre varias personas. Varios testigos, en cambio, han declarado que las frases fueron grabadas también por el ex-director.

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

ETSren kereila artxibatuta betiko

Epaitegiak artxibatu egin du betiko Eusko Trenbide Sarea enpresa publikoak Eliseo Gil eta Idoia Filloyren aurka jarritako kereila, iruzurra leporatu nahirik. Euskotrenen kereilak ere, honen fotokopia denez, bide berbera jarraituko du ziurrenik. Notiziak ez du oihartzun handirik izan hedabideetan, Lurmenen aldeko gauza guztiekin gertatzen den bezala. DNA-n eta Gara-n aurkitu dugu bakarrik. Zaldieroari ere ez dirudi ezer inspiratu dionik, oraindik ez baitu honi buruzko txisterik egin.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

‘Herrian’ aldizkarian Kike Fz de Pinedoren artikulu luzea

Arabako herri-kontzejuen Herrian  aldizkariko azken alean, Kike Fz de Pinedo filologoaren Iruña-Veleia un año después izenburua daraman artikulu luze eta sakona argitaratu da. Auziaren historia eta egungo egoera aztertzen ditu, zenbait ilustrazioren laguntzaz. Aldizkari hau Arabako kontzeju (udala baina txikiagoko egitura administratiboa) guztietako etxeetara heltzen da eta 16.000 aleko tirada du.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Luis Silgo arkeologo eta epigrafistaren txosten berria

Luis Silgo Gauche valentziarrarena da benetakotasunaren aldeko 14. txostena. Arkeologian doktorea eta epigrafista, autoritatea da hizkuntza iberikoan, argitalpen ugari duena. Euskarazko grafitoak aztertu ditu eta Jean-Baptiste Orpustan ohorezko euskaltzain baxenafartarraren laguntza izan du eginkizun honetan. Obra zabalaren egilea hau ere, hemen eta hemen aurki daiteke haren lanen zenbait erreferentzia.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Asko gara Iruña-Veleiako grafitoak benetakoak direla uste dugunak”,elkarrizketa Goienkarian

Joan den asteko Goienkarian (Debagoieneko astekaria) Xabier Urzelaik egin zidan elkarrizketa agertu zen, Asko gara Iruña-Veleiako grafitoak benetakoak direla uste dugunak. izenburuduna. Hemen irakur daiteke

GOIENKARIA, 2010eko urtarrilaren 8a, XABIER URTZELAI, BERGARA.
2010ean lau urte beteko ditu Iru-ña-Veleia auziak. Arabako Diputa-zioak agindutako azterketek zioten2006an egindako aurkikuntzak fal-tsuak zirela, baina geroago etagehiago dira baieztapen horrenkontra daudenak. Juan Martin Elex-puru da horietako bat, eta blog honetan batzen ditu auziaren nondik norakoak: goiena.net/blogak/elexpuru 
.
Iruña-Veleia auziaren gaineana sko idatzi da, baina komenida atzera egitea. Kanpotikdatorren lagun bati zelan azalduko genioke zer den Iruña-Veleia?
Gasteiztik hamar kilometro-ra dagoen hiri erromatar bategondako lekuaren izena da Iru-ña-Veleia. Lehenagotik zegoenhiri euskaldun baten gaineanberreraiki zuten hiri hura, eta oso handia izan zen garai batean. K.o V-VI. mendean hutsik geratu zen, eta gaur egun soroak eta zelaiak daude leku hartan. Oso egoera onean heldu zaigu aztarnategia.
Eta nola sortu zen Iruña-Veleia auzia?
Eliseo Gil eta Idoia Filloya rkeologoen zuzendaritzapean indusketak egiten ari ziren 1994a ezkero. Dena normal zihoan, 2005-2006 urte bitartean pieza bereziak irteten hasi ziren arte. 400 bat pieza agertu ziren aztarnategiko hainbat lekutan: euskarazko eta latinezko esaldiak, gurutze kristauak, hieroglifo egiptoar batzuk, era guztietako marrazkiak… Gehienak zeramika gainean eginak, baina hezurrean, adreiluan eta beiran egindakoak ere dezente zeuden. Unibertsitateko irakasle batzuei erakutsi zitzaizkien piezak euren iritzia batzeko, eta hasieran denek aho batez esan zuten benetakoak zirela. Aurkikuntzak poz handia sortu zuen, eta jendartean aurkeztu ziren.
Aurkikuntza haiek hankazgora jartzen zituzten teoria asko.
Aurkikuntzak oso inportanteak izango lirateke gure historia eta antzinako euskara ezagutzeko, baina dena irauliko lukeela esatea gehiegitxo esatea da. Euskarazko lehenengo esaldiak izango genituzke, eta material dezente euskara zaharra ezagu-tzeko. Filologia mailan gauz abatzuk aldatuko lirateke, baina hori ez da drama bat. Kristautasunaren sarreraz eta abar ere datu berriak izango genituzke.
Gutxi iraun zuen pozak.
Bai. Laster hasi ziren zalantzak azaleratzen. Grafitorik susmagarrienak
Internetera eta prentsara ezkutuan pasa zituzten .Eta hor, batak RIP  berba azaltzeaezinezkoa zela; besteak, Nefertiti izena… Kontua da faltsuak ote ziren zurrumurrua zabaldu zela,eta horrek gaiztotu egin zuen giroa. Hori ikusita, Eliseo Gilek nazioarteko batzorde bat eskatu zuen auzia argitzeko. Arabako Diputazioak izendatu zuen batzordea 2008ko hasieran, baina denak EHUko irakasleak ziren.
Eta batzorde hark faltsuak zirela erabaki zuen.
Gutxi gorabehera, bai. Hamar txosten egin zituzten, eta horietatik zortzik aurkikuntzak oro har faltsuak zirela esaten zuten. Batzordearen bilera amaitzeaz bat, Diputazioak dekretu bat jarri zuen abian, eta Eliseo Gil kalera bota, aztarnategia itxi eta arkeologoak auzipetu egin zituen. Hiru kereila jarri dizkiete, eta ia hiru milioi euro eskatzen dizkiete; eta, faltsifikazioa egitea edo bideratzea leporatzen diete.
Baina argi dago aurkikuntzakfaltsuak direla?
Bai, zera! Gehiago esango dut:a sko gara aurkikuntzak benetakoak direla pentsatzen dugunak. Gainera, azken hilabeteotan 13t xosten mardul egin dira benetakotasunaren alde. Edward Harrisek, arkeologia modernoaren metodoaren aitak,e gin du txosten bat praxi arkeologikoa zuzena dela esaten. Ulrike Fritz egiptologo alemaniarrak posibletzat jotzen ditu hieroglifoak… Horrekin batera, R. Colmenero epigrafista galizarrarena, Koen van den Driessche geologo belgikarrarena, eta abar. Guztira, 1.200 orrialdetik gora idatzi dituzte, inork euro bakarra ere kobratu gabe.
Euskarari buruzko txostenak zeuk eta Hector Iglesiasek idatzi dituzue.
Bai. Hector Iglesias Baionako filologo bat da; ez da oso ezaguna, baina bai oso jakintsua. 200 orrialdeko txostena idatzi du, eta, batzordeko filologoen argudioak hankaz gora jartzearekin batera,benetakotasunaren aldeko froga sendoak eman ditu. Gu bion txostenak –Elexpururena liburuandago– bat datoz funtsean.
Momentu honetan zelan dago auzia?
Epaileak kereila bat artxibatu du eta fiskalak beste bat artxibatzeko eskatu du. Oso baikor gaude alde horretatik. Eztabaida zientifikoa, berriz, nahiz eta Diputazioak amaituta dagoela esan, aurrera doa eta benetakotasunaren aldekoak ari gara gailentzen; nabarmen, gainera. Datozen hilabeteotan jardunaldiak edo kongresuak egingo dira. Uste dugu dena argituko dela lehentxeago edo geroxeago. Baina gizarteak mugitu egin behar du, ezin da dena lau frankotiratzaileren esku utzi. Harrigarria da auzi honetan euskaldungoa esaten zaion horrek agertu duen pasibotasuna.
Zerbait gehitu nahi?
Arabako Diputazioari eskatuko nioke jarritako kereila erretiratzeko eta eztabaida zientifikoari leku egiteko. Eta batzordekideei esango nieke oraindik garaiz daudela duintasunez atzera egiteko. Bizitza honetan guztiok egin izan ditugu hanksartzeak.
Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina