«Badakigu toponimia, etimologia bezala, arbuiatua izan dela, egin
izan diren gehiegikeria, errazkeria eta interpretazio fantasiosoengatik,
baina horrek ez du inola ere esan nahi etimologia eta toponimia
ikertzea ahuntzaren gauerdiko eztula denik, hizkuntzari gagozkionez».
Abiapuntuan Jose Angel Irigarai idazle eta Pamielako kidearen hitz
horiek jarrita aurkeztu da Saio eta Testigantza saileko ale berria: Juan
Martin Elexpururen (Bergara, Gipuzkoa, 1950) Euskararen ustezko kidetasunak Italian eta Korsikan.
Bi herrialde horietako leku izenen eta euskarazkoen arteko ustezko
kidetasunak bildu eta ordenatu ditu ikerlariak, argazki, mapa eta
bestelako elementu argigarriz lagunduta.
Elexpururen lan berriak badu aurrekari bat: ikerlariak duela lau urte argitaratutako Euskararen aztarnak Sardinian? saiakera, Pamielarekin argitaratua hura ere. Aurrekaria soilik ez: haren jarraipen eta osagarri modura aurkeztu dute argitalpen berria. Liburu hartan ez bezala, ordea, Italiako iparraldearen eta euskal hizkuntzaren arteko loturak aurrez ikertu izan direla oroitu du egileak, eta, horien artean, Frederick Krutwigen Garaldea liburua (1978) aipatu du: hartan, Aosta eta Piemonte aldeko toponimian aurkitutako izenkideak nabarmendu zituen Krutwigek”. JARRAITZEN DU.
Diario Vasco 2021-9-15. Jon Agirre. “Piamonte inguruan dagoen kidetasun pilaketa nabarmena da”.
Euskararen aztarnak Sardinian argitaratu zuen liburu honen egileak 2017an, eta
haren jarraipena eta osagarria da neurri batean esku arteko hau. Esan beharra
dago Italiako Iparraldeak Sardiniak baino lehenago piztu zuela zenbait ikerle
euskaldunen arreta. Federiko Krutwig euskaltzainak Aosta eta Piemonte aldeko
toponimian aurkitu zituen izenkideak nabarmendu zituen Garaldea liburuan (1978), eta geroxeago hari berari tiratu zion
Bernardo Estornés Lasak Auñamendi Entziklopedian.
Baina harrezkero ez euskaldunek ez atzerritarrek, inork ez dio gaiari orain arte heldu. Obra honetan Elexpuruk, Sardiniako ikerketak eskaini dion esperientziaz baliatuta, Korsikan, Frantziako eta Suitzako Alpeetan eta Italiako penintsula osoan jarri ditu begiak. Harrigarriak dira toponimian aurkitu daitezkeen kidetasunak, hirurehun bat leku-izen berdin eta mila eta bostehun antzeko, Italia ipar-mendebaldean ematen delarik dentsitaterik handiena, Piemonte, Aosta, Lonbardia eta Ligurian, antzinatean liguriarrenak izandako lurraldeetan. Baina kidetasunak ez dira toponimiara mugatzen. Mitologian, adibidez, gure Basajauna eta Laminak aurkituko ditugu Alpeetan. Eta hau guztia argazkiz eta mapaz ondo hornituta.
Zergatik hainbeste euskal toponimo leku horietan? Hipotesia
Ez da batere erraza azalpena bilatzea. Gauza bat izan dezakegu
garbi: ezinezkoa dela kasualitatearen edo homofoniaren fruitu izatea.
Bururatzen zaigun hipotesi bakarra honako hau da: Neolito aroan euskararen
familiakoak ziren hizkuntzak egiten zirela Europako leku askotan, eta Brontze
Aroan ekialdetik zetozen herri indoeuroparrak Europa gehienaz nagusitu
zirenean, herri aurre indoeuroparrak, agian euskararen familiako hizkuntzak
egiten zituztenak, leku menditsuetan babestu zirela, Alpeen eta Apeninoen
magaletan liguriarren kasuan. Horrek azalduko luke zergatik euskal toponimoen
dentsitatea askoz ere handiagoa den leku menditsuetan lautadetan baino.
Osatu ditugun mapek garbi
erakusten dute zenbat eta ekialderago eta orduan eta euskal toponimo gutxiago
ageri dela Alpeen magaletan, eta Toscanatik behera oso bakanak direla, nahiz
eta badiren Italia erdi eta behealdean ere harrigarri samarrak.
Lehen liburuaren sarreran testutxo hau
sartu genuen: ”Ikasleak ginela euskal arkeologo izentsu batek zera esaten zigun
klasean: ‘Arkeologia liburu txar bat bezalakoa da. Antzinako biztanleek zer
jaten zuten, zer tresna erabiltzen zituzten edo hildakoak nola ehorzten
zituzten esaten dizu, baina ez askoz gehiago. Beste guztia asmatu, ondorioztatu
egin behar duzu. Baina hori dituzun datu urriak ondo lotuz eta zentzuz
interpretatuz egin behar da. Eta hala ere sekula ez duzu ziur jakingo zuzen
zabiltzan ala ez’.
Esku arteko gai honek ere arkeologiaren antz handia du.
Paleosardinierak ez du testu idatzirik utzi, dakigula. Agiri zaharretako izen
propio batzuk, ondorengo hizkuntzetan suma daitezkeen arrasto batzuk, eta batez
ere leku-izenak dira liburu txar honen letrak, tunel iluneko ipurtargiak”.
Irailak 8. Gontzal Fontaneda. Eliseo Gilek, Iruña-Veleiako epaiketan zigortuta, babes eskeko helegitea aurkeztu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, benetako babes judizialerako eskubidea urratu zaiolako, erruduna den frogarik ezta grafitoak faltsuak diren frogarik ere ez da aurkeztu eta. Gainera, epaitegiak ez du aurkikuntzen zaintza gauzatu, beti salatariaren esku egotea baimenduz.
Instrukzioa
2012. urtean instrukzioko epaileak txosten bat eskatu zion IPCE Espainiako Kultur Ondarearen Erakundeari. Hogeita hemeretzi zeramika eman zitzaizkion aztertzeko. Dokumentatuta dago lehenago ere zeramika horietatik zortzi beste bi laborategiren esku egon zirela. Aurkikuntzak zaintzen ez zituenez, epaitegiak ez zuen irregulartasunik antzeman IPCEri emandako zeramiketan, haietako zortzi lehen ere beste laborategi batzuek erabilita, eta horregatik baliozkoak ez zirela. (JARRAITZEN DU)
Hileko lehenengo igandeetan egiten ari dira, maiatzetik urrira biak barne. Hurrengoak abuztuaren 1ean, irailaren 5ean eta azkena urriaren 3an izango da. Bisita goizeko 11etan hasiko da, bertako aparkaleku nagusian, 14:00 inguruan amaitzeko. Bisitak Iruña-Veleia Martxanek antolatzen ditu eta doakoak dira. Bisitan hainbat gai azaltzen da: indusketan topatutako grafitoen altxorra, epaiketan jakin izan duguna, hiriaren desagerpena eta bagaudak, euskalduntze berantiarraren teoria deuseztatzeko duen garrantzia eta bisitarien galderak. Bisita online ere egiteko aukera dago, www.geostrakaren bidez. Izena emateko http://tiny.cc/091wtz edo 663901248 telefonoan. Jarraitzen du. (Euskeraren Jatorriaren blogetik).
Sarnago Tierras Altasko herria da, guztiz hustua dagoena aspalditik. Baina bertako seme-alabek eta haien familiarteko eta lagunek maitasun handia diote jaioterriari eta, besteak beste, aldizkari bat argitaratzen dute. 2021eko uztaileko alean, joan den udazken-neguan Bergaran egin zen erakusketaren berri ematen da, Eduardo Alfaro arkeologoaren eskutik.
Atzo TVE2 katean Altamira filma eman zuten. Oso ondo egindako filma. Auzi haren eta Iruña-Veleiakoaren arteko paralelismoak harrigarriak dira, kasu berbera bizitzen ari ginen sentsazioa izan genuen, izenak eta garaiak aldatuta.
” “Ikusi duk Altamira? Harri eta zur, mende eta piku pasatu den arren, historia berdin-berdina”, ziostan lagun batek orain dela gutxi. 1879. urtean gaude. Leinu noblekoa da Marcelino Sanz de Sautuola, abokatua ikasketaz, natur zientzia eta arkeologia zalea bokazioz. Udako goiz batez, beste batzuetan bezala, zortzi urteko alaba Maríarekin sartu da Altamirako kobazulora. Aita lanean ari den bitartean, alaba kriseilua hartu eta bazterrak miatzen hasi da. “Aita! Idiak!”, oihuak urratu du ilunpeko isiltasuna, neskatilaren kriseilu dardaratiak zeruko bisonteak argitzen dituen bitartean”. Jarraitzen du.
Euskeraren Jatorriaren bloga. Hileko lehenengo igandeetan egiten ari dira, maiatzetik urrira biak barne. Hurrengoa uztailaren 4an, ondoren abuztuaren 1ean, irailaren 5ean eta azkena urriaren 3an izango da.
Bisita goizeko 11etan hasiko da, bertako aparkaleku nagusian, 14:00ak inguruan amaitzeko.
Bisitak Iruña-Veleia Martxanek antolatzen ditu eta doakoak dira. Bi bisita egiten dira aldi berean, euskerazkoa eta gaztelerazkoa. (Jarraitzen du)
IRULEGIKO ESKUAren inguruan sorturiko nahasteari begira
Iruña-Veleia, gezurra ala egia?
Batzorde Zientifikoak eta Arabako Foru Aldundiak faltsutzat jo ditu Iruña-Veleia-ko ostraka "ezohikoak". Euskarazkoak aztertu ditut, eta nire ustez benetakoak dira.