“Heriotzarako erromatar ohiturak Soriako Tierras Altas eskualdean. Euskararen aztarnak antzinako epigrafian” erakusketa ireki zen atzo Bergaran

Bergarako Laboratorium Museoaren beheko solairuan jarri da erakusketa. Hemen euskeraz eta gazteleraz Museoak erakusketaz ematen duen informazioa. Sei hilarri ekarri dira Soriatik, eta horietako lauk badute euskarazko izenen bat. Xehetasun gehiago emango dugu hurrengo sarreretan, oraingoan berria zabaltzera mugatuko gara. Datozen Gabonak arte egongo da zabalik. Eduardo Alfaro arkeologo soriarra da erakusketaren komisarioa, eta bera izan da hilarri gehienak aurkitu eta ikertu dituena. Doktoretza tesia egina du gaiaz. Momentuz, pandemia dela eta, Bergararrek eta haren herri mugakideetako pertsonek bisitatu ahal izango dute bakarrik. Hauexek dira: Antzuola, Oñati, Arrasate, Elorrio, Elgeta, Eibar, Soraluze, Elgoibar eta Azkoitia. Inaugurazio ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Ondare Zuzendari Mikel Aizpuru, UNEDeko zuzendari Iñaki Esparza eta Bergarako Alkate Gorka Artola izan ziren, besteak beste. Goienaren kronika. El Mirón de Soria. Ama Atan hilarri hauei buruzko zenbait iritzi eta hipotesi.

Erakusketaren ordutegia: Astelehen eta astearteetan itxita. Asteazken eta ostegunetan: 10:00-14:00. Ostiral eta larunbatetan: 10:00-14:00/16:00-19:00. Igandeetan: 10:00-13:00

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude