“IRUÑA-VELEIA. Duela 18 urte…”, Tomas Elortza Ugarteren artikulua, euskarazko grafitoen aurkezpenaren urteurrenean

Duela 18 urteko ekainean Iruña-Veleiako grafitoen berri izaten hasi ginen. Berri pozgarria euskaldunontzat.

Gaur egungo egoera ez da hain pozgarria, ordea. Alde batetik, Arabako Foru Aldundia (AFA) grafito guztiak faltsuak direla esanez eta bestela pentsatzen dutenak ‘konspiranoiko’tzat joz. Bestetik, duela lau urte argitaratutako Epai Judiziala. Eta hirugarren alde bat, grafitoen benetakotasuna edo faltsutasuna Zientziak erabaki behar duela aldarrikatuz: azterketa filologikoekin batera, froga fisiko-kimikoak, datazioa, termoluminiszentzia, C14a… egitea eskatuz, Irulegiko Eskuarekin bezala.

Epaiketak grafitoen auzia argituko zuen ustea ustela gertatu zen. Eliseo Gil zigortzeko balio izan zuen, baina soilik 36 grafito ‘faltsutzeagatik’ -beste gauza bat da faltsutze horren frogak sinesgarriak diren, pertsona bakarraren ikerketan oinarrituta baitaude. Beste 17 ikertzaile ez ziren ondorio horretara iritsi. Eliseo Gilek helegitea jarria dauka Epaiaren aurka.

Gainera, Epaiaren hainbat baieztapenek zalantzan jartzen dute AFAren erabateko ziurtasuna eta oraindik grafitoen inguruan zeregin handia dagoela adierazten dute: 39 grafito bakarrik analizatu zirela IPCEn eta horietako bat benetakoa eta 36 faltsuak direla; gainerakoei -291taz ari da Epaia- ez zaiela analisirik egin. Eta bat berari ere ez dataziorik.

Bien bitartean, Zientziaren aldeko apustua egin dutenak beren ahaleginean ari dira, korrontearren aurka, hitzaldiak eta hileroko bisita gidatuak antolatuz, artikulu eta eskutitzak idatziz, AFAri grafitoak 3 laborategitan aztertzea eskatuz, blogak eta sareak erabiliz, bideoak grabatuz, aztarnategian egiten ari diren txikizioa salatuz…, azkenean Iruña-Veleia argituko den itxaropen osoarekin.

Tomas Elortza Ugarte

IRUÑA-VELEIA. Hace 18 años…


En junio de hace 18 años empezamos a conocer los grafitos de Iruña-Veleia. Una buena noticia.
En estos momentos la situación no es tan buena, con tres factores que giran en torno a los grafitos. Por un lado, la Diputación Foral de Álava (DFA) asegurando que todos los grafitos son falsos y tachando de ‘conspiranoicos’ a quienes piensan de otra manera. Por otro, la Sentencia Judicial publicada hace cuatro años. Y un tercer factor, proclamando que la autenticidad o la falsedad de los grafitos debe ser decidida por la Ciencia: pidiendo que junto a los análisis filológicos, se realicen pruebas físico-químicas, pruebas de datación, de termoluminiscencia, de C14…, como con la Mano de Irulegi.
La creencia de que el juicio aclararía la cuestión de los grafitos resultó fallida. Sirvió para castigar a Eliseo Gil, por “falsificar” 36 grafitos -otra cosa es si las pruebas de esa falsificación son fiables, ya que están basadas en la investigación de una sola persona. Otros 17 investigadores no llegaron a la misma conclusión. Eliseo Gil tiene recurrida la Sentencia.
Varias afirmaciones de la Sentencia ponen en duda la certeza absoluta de la DFA y dan a entender que todavía hay una gran labor por hacer en torno a los grafitos: dice que sólo se analizaron 39 grafitos en el IPCE y que uno de ellos es real y 36 son falsos; que el resto – la Sentencia habla de 291 – no se le ha analizado, y ninguno de ellos ha sido datado.
Mientras tanto, los que han apostado por la Ciencia siguen en su empeño, a contracorriente, organizando conferencias y visitas guiadas mensuales, escribiendo artículos y cartas, pidiendo a la DFA el estudio de los grafitos en 3 laboratorios, grabando vídeos, utilizando blogs y redes, denunciando el destrozo que se está haciendo en el yacimiento…, con la seguridad de que Iruña-Veleia se esclarecerá.

Tomas Elortza Ugarte

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Iruña-Veleiaren afera, zientzia eza, desinformazioa, lawfare’, Xabier Gorrotxategi arkeologoaren iritzi-artikulua Independentea.eus-en

Beste artikulu interesgarri bat Independentea agerkari digitalean. Hasiera kopiatzen dugu:

“Historia, badakigu, irabazleek egiten dute, gehiengoek, ahaltsuek egindako guztia justifikatuz, justifika ezina izanda ere. Irabazleak ez du arrazoia izaten ezinbestez, indarra baizik. Iruña-Veleiako kasuan goi instituzioek narrazio bat onartu dute eta horren alternatiba zokoratu, mespretxatu eta baliogabetu. Gure goi instituzioek Batzorde baten bidez iruzurra frogatuta dagoela zabaldu dute gizartean.

Funtsik gabeko jarrera horren muturra Justiziaren azken erabakietan islatzen da, metodo arkeologiko bezala hondeamakina erabili izana salatu denean. Fiskaltzak ez du neurri prebentibo txikirik ere jarri nahi izan, zentzu komunak (eta jurisprudentziak) zerbait egin behar dela esaten badu ere. Zigor daiteke pertsona bat baliorik gabeko zeramika puska batean txantxa bat idatzi izanagatik, baina zilegi da, ordea, ehunka item arkeologiko baztertzea hondeamakina baten bidez, geruza arkeologikoetatik zuzenean hartu eta zabortegira jaurtitzea. (Jarraitzen du).

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Joaquin Gorrochateguiren Ikerkuntza Euskadi Saria dela eta’, SOS Iruña-Veleiaren prentsa-oharra

Jakin dugunez, 2023ko Ikerkuntza Euskadi Saria eman diote Joaquin Gorrochateguiri. SOS Iruña-Veleiak bere desadostasuna eta haserrea adierazi nahi ditu agiri honen bidez. Gure ustez, Iruña-Veleia auzian katedratikoak jokatu duen paper negargarriak indargabetuta uzten ditu beste gai batzuetan izan ditzakeen merituak. Azken batean bera izan da, beste filologo batekin batera, euskararentzat eta gure herriarentzat  hain inportanteak diren aurkikuntzak zakarretara bota dituena.

Bera izan zen lehena aurkikuntzak ontzat ematen: “Y nuestro objetivo principal era hoy precisamente asegurar a esa comunidad científica que es verdad, que no es un fraude, que han aparecido unas leyendas escritas en alfabeto latino sobre material cerámico básicamente, aunque también hay vidrio y hay huesos, con leyendas en vasco antiguo”. (2006-06-15, aurkezpen eguneko hitzak, Radio Euskadik jasoak). Handik lau egunera, zera zioen gutuna entregatu zion Arkeologia Museoko zuzendariari: “Tras conceder dos entrevistas a los periodistas durante la mañana del viernes y enviarle a Eliseo mi texto de la comparecencia para que lo colgara en la web de la excavación, me voy a los Pirineos. Y la conclusión de lo pensado durante estos dos últimos días, teniendo en cuenta los datos que guardaba en mi memoria, es que no se sostiene en absoluto que los grafitos en euskera sean antiguos”. Hau da, atzo zuria zena gaur beltza da.

Nekez ahaztuko dugu Gorrochateguik gai honetan harrezkero jokatu duen papera. Lehenik, aurkikuntzen eta Lurmeneko arkeologoen aurkako kanpaina mediatikoa lideratu zuen Interneten, ezizenen atzean ezkutatuz, beti ere. Gero, “Las armas de la filología” artikulu luzea argitaratu zuen, eta bertan filologiaren nagusigoa aldarrikatu zuen beste diziplinen aurrean. Lurmenek eta auzia argitzearen aldeko elkarteek hasieratik eskatzen dituzten laborategiko froga fisiko-kimikoen aurka egin du beti, auzia erabakitzeko hizkuntzalaritza aski dela argudiatuz.  Epaiketaren garaian, faltsutasunaren aldeko ia inork aurpegirik eman nahi ez zuenean, sarri ikusi genuen hedabideetan bere tesiak handikiro azaltzen, une hartan akusatuen aulkian esertzen zen Eliseo Gilenganako enpatia eta errespetu minimorik agertu gabe.

Esandakoagatik eta beste gauza askogatik, guk garbi dugu Gorrochategui ez dela duina horrelako sari bat jasotzeko, eta iruditzen zaigu hanka-sartze handia egin duela erabaki hori hartu duen epaimahaiak.

SOS Iruña-Veleia (2024-05-25)

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘IAN DAN ZVTA euskarazko grafitoaren historia, Iruña-Veleiako plater batean aurkitua lurretik atera eta ordu gutxira’ Miguel Thomsonen artikulua Independentea.eus-en

Orain dela egun batzuk argitaratu zuen Independentea.eus agerkari digitalak Miguel Thomsonen artikulua. Irakurrienen artean lehen lekuan dago azken egunetan.

1. irudia. 15656 pieza lurretik jaso aurretik (ezker.), marraz inguratuta dago grafitoa duen zatia; eskuinean, garbitu ondoren.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Irulegiko Eskuaren inguruan sorturiko nahasteari begira’, landu dugun txostenaren pdf-a ikusgai

Lan luze samar bat burutu dugu Irulegiko Eskuari buruz. Status quaestionis bezalako bat da, gauzak nola ikusten ditugun une honetan. Oso nahastuak, labur esanda. Pantailaren eskuman dagoen ikonoan klik eginda jaitsi daiteke pdf-a.
AURKIBIDEA
1.- Fontes-en azken alean argitaratutako artikulu berriak…………………………………….
Artikuluak burutzeko metodo eztabaidagarria…………………………………………………….
2.- Bisitariei ongietorria emateko objektua ala etsaiari moztutako gerra trofeoa?…
3.- Baskonikoa, iberiera, ala hizkuntza ezezagunen bat?……………………………………..
4.- Irakurketa arazoak……………………………………………………………………………………… Herskariak……………………………………………………………………………………………………… Dardarkariak……………………………………………………………………………………………………
Marren gainean puntuak……………………………………………………………………………………
T baskoia?………………………………………………………………………………………………………. Aldaketak azken garbiketaren ondoren……………………………………………………………….
5.- Beste ikerle batzuen interpretazioak……………………………………………………………….
6.- Lerroz lerro…………………………………………………………………………………………………
1. lerroa……………………………………………………………………………………………………………Lakarraren iritziak…………………………………………………………………………………………… zorioneku eta zorioneko ezin omen dira gauza bera izan…………………………………….… Lehen lekukotzaren data, pisu handiko datua?……………………………………………………. sorioneku ala sorioneke?………………………………………………………………………………….. sorioneku/ke-ren interpretazio ezberdinak…………………………………………………………
2. lerroa…………………………………………………………………………………………………………. kuneker’ ala tenekebe?……………………………………………………………………………………. ekir’ater’e/ n……………………………………………………………………………………………………
3. lerroa………………………………………………………………………………………………………… oTir´tan · eseakar´i………………………………………………………………………………………….
ese akar´i ala esea kar´i?…………………………………………………………………………………
4. lerroa……………………………………………………………………………………………………………
e r’ a u k o n………………………………………………………………………………………………………
7.- Ez da lehen aldia irakurketan tranpak egiten direna. IVILIA eta IBARRAren kasuak Ivilia ‘Tutela’ da, eta Ibarra ‘Reburrus’ ziurrenik. Ivilia eta Ibarra kondenatuak -a artikulua daramatelako…………………………………………………………………………………………. IVILIA………………………………………………………………………………………………………………… IBARRA………………………………………………………………………………………………………………
8.- Martinez Areta eta Euskalduntze Berantiarra……………………………………………………
9.- Ondorioak: bakoitzak bereak……………………………………………………………………………. Eskuaren sinbologia……………………………………………………………………………………………..… Eskuaren hizkuntza……………………………………………………………………………………………… Testuaren interpretazioa………………………………………………………………………………………… BIBLIOGRAFIA……………………………………………………………………………………………………… Eranskina: Iruña-Veleiaren itzal luzea…………………………………………………………………..… Neure uste batzuk Irulegiko Eskuaz…………………………………………………………………………
Bi kasuen arteko antzak eta diferentziak……………………………………………………………………
“Urak eta egiak bere bidea egin ohi dute, lehentxeago edo geroxeago”……………..………….
 
4 4 5 6 7 7 7 7 8 8 9 10 10 10 11 12 13 13 14 15 17 17 18 19 20 20 21   22 22 24 25 25 25 26 27 29 31 32 34 35  
Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bisita gidatua datorren igandean, maiatzak 5

Hitzordua: 11:00, Iruña-Veleiako aparkalekuan

Komeni da aurrez jakinaraztea tlf. honetan: 696296767

Informazio gehiago hemen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘824-2024. Zelakoa ete zan Eneko Aritzaren denboran euskeraren egoera?’, hitzaldia Bergarako Olaso Torrean, apirilaren 23an, martitzena

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hernaniko Udalak onartu duen mozioaren harira, bideo bikaina Frankotiratzaileak taldearen eskutik

Aurreko sarrera batean esaten genuen bezala, Hernaniko Udalak garbitu gabe dauden kaxetako materialak garbitzeko eskatzen duen mozioa onartu zuen. Mozioaren harira, Frankotiratzaileak taldeak bideo polit bat argitaratu du.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Iruña-Veleia: auzia lehertu eta hamabost urtera’, hitzaldia Arrasateko Kulturate-n apirilaren 17an

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

‘Iruña-Veleia: destrucción silenciada’, bideo luzearen laburpena gaztelaniaz

Duela gutxi argitaratu genuen bisita gidatu bereziaren bideoa. Orain, Iruña-Veleia Martxan-en eskutik, haren bertsio laburra argitaratu da Youtuben, Josetxo Mendiaren testu eta ahotsarekin. Hemen lotura.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1