Eztabaida bero-bero Zuzeun

Badira egun batzuk Zuzeun elkarrizketa argitaratu zela eta dagoeneko 2.500 bisita jaso ditu eta 36 iruzkin. Eztabaida bero-bero egon da une batzuetan, ezizenez sinatzen duen blogari baten identitatea dela eta ez dela.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

SOS Iruña-Veleiak azken berriak bidali ditu bere helbide-zerrendetara

1)     Epaileak analitikak egiteko agindu du./ La Jueza ha ordenado que se hagan las analíticas./ The judge has ordered the analyses be
undertaken

·        Iruña-Veleiako auzia daraman epaileak Lurmenek eskatutako analitikak egiteko agindu du. Instituto de Patrimonio Cultural de España delakoa izendatu du horretarako.

·        La jueza que lleva el caso de Iruña-Veleia ha ordenado que se efectuen las analíticas solicitadas por Lurmen sobre los grafitos. Ha designado al Instituto de Patrimonio Cultural de España para realizarlas.

·        The judge in charge of the case of Iruña-Veleia has ordered the tests be performed that Lurmen requested.The Institute of Spanish Cultural Heritage has been designated to carry them out.  

·        Lurmenen agiria berriaren aurrean./ Comunicado de Lurmen ante la noticia./ Lurmen’s press release concerning the news. Albistea egunkarietan./ La noticia en la prensa./ News articles:

Gara,
DNA,
Berria,
Correo,
Diario
Vasco
.

2)     KONTRAPROGRAMA
webguneak bideoz grabatutako eztabaida-saioa./ Debate grabado en bideo por la web KONTRAPROGRAMA sobre el tema./ Video of the debate concerning Iruna-Veleia, recorded by Kontraprogama, available online.

·         Benetakotasunaren alde./ Defendiendo la autenticidad./ Defending the authenticity of the inscriptions: Idoia Filloy, Juan Martin Elexpuru.

·        Benetakotasuna zalantzan jartzen./ Poniendo en duda la autenticidad./  Questioning their authenticity: Mertxe Urteaga, Javier Arce.

3) ZUZEU Blogak Mertxe Urteagari eta Juan
MartinElexpuru
ri eginiko elkarizketak./ Entrevistas en el blog ZUZEU a Mertxe Urteaga y Juan Martin Elexpuru./
ZUZEU blog interviews with Mertxe Urteaga and Juan Martin Elexpuru.

4) “Repasando a Joseba Lakarra: observaciones sobre algunas etimologías en euskera a partir de un acercamiento más cognitivo”. Roslyn M. Frank.

·        Lakarraren zenbait etimologia xelebre (timor > bildur; caninu > agin; *la)grima > nigar…) kritikatuz  argitaratutako artikulu interesgarria/
Interesante artículo que critica algunas etimologías absurdas de Lakarra./ An interesting publication criticizing some of the absurd etymologies of Lakarra.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Elkarrizketa egin didate Zuzeun

Zuzeu atariak joan zen astean egindako elkarrizketa argitaratu da gaur. Kazetariaren bederatzi galderaren erantzunak datoz, tartean grafito polemikoei buruzkoak: “txerritxoa”, Nefertiti, “RIP” eta abar.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Mertxe Urteagari elkarrizketa ZuZeun

medium

medium

 

Zuzeu atariak elkarrizketa grabatu dio Mertxe Urteaga arkeologoari. Iruña-Veleiaz, batez ere. Kontraprograman esandakoak errepikatzen ditu gutxi gorabehera. Erantzun-sorta polita ere izan du elkarrizketa honek. “Txerritxoaren” gaia ere badakar berriz, eta bere ezinezkotasuna, eta beraz faltsutasuna, begibistakoa dela dio.
Badira gai horretan sakondu dutenak eta hipotesi serioagoak plazaratu dituztenak, Hator-ra esaterako Iruina blogean. Nik neure aldetik hurrengo iruzkina jarri dut Zuzeun:

‘Waltdisneytarra’ ei da goian datorren ostrakako txerria. Egungo komikiaren berririk ez duenari guztiz EZINEZKOA ei zaio horrelako txerri bat marraztea. Hori entzun diegu beti falsistei, eta Mertxe Urteagari ere bai hemen goian eta  Kontraprogramako saioan.
Zenbaiten ziurtasunak txunditzen nau. Txerria edo basurdea zeramika
puxketa baten marrazten hasita, marrazkilariaren araberakoa izango da
emaitza orain, eta duela bosteun urte eta bi mila urte. Eta txerria
txerri, orain eta beti. Eta basurdea marrazten hasi, eta gero txerriaren
antz handiagoa badu… Ni hasiko banintz auskalo zerk irtengo lukeen.
Baina gauza bat: gezia sartuta daukan txerririk aurkitu al duzue Walt
Disneyn?
Agian beste hipotesi batzuk ere jorratu behar dira, Iruina blogean egiten den bezala. Batzordeko arkeologoak eta Mertxe ez dira konturatu nonbait pieza horrek inskripzioak dituela beste aldean, eta FAVNO / MAMERS/ MAMERCO jartzen duela. Hor egon liteke marrazkia interpretatzeko giltza. Begira zer dakarren mitologiako hiztegi batek Mamercus sarreran:
“The second legend is in Plutarch and was obviously inspired by the
myth of Meleager. Mars, disguised as a herdsman, had made Sylvia, the
wife of Septimius Marcellus pregnant. He gave her a lance, with a note
setting out the destiny of the unborn child attached to it. When this
son was born he was called Mamers Mamercus. He fell in love with the
daughter of Tuscinus who was later killed by Septimius, his mortal
father. “When MAMERS MAMERCUS was out hunting HE SLEW an enormous BOAR which had been sent by Ceres”. He gave his lover the head and the feet,
but his mother’s two brothers, Scymbrathes and Muthias, were annoyed and
snatched the trophies back. Mamercus then killed his uncles but to
punish him Sylvia burned the lance and Mamercus died.

Alegia, Plutarcoren arabera, Mamers Mamerco mitologiako pertsonaia da. “Ehizara
joan zen eta Ceresek bidalitako basurde ikaragarri bat ehizatu zuen”, dio testuak.

Egia da marrazkikoak txerria ematen duela eta ez basurdea, baina marrazki domestikoa edo eskolakoa izanda, haur batena agian, edo marrazkilari txar batena…
Ikertzen jarraitu nahi duenak badu gaia.”

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iruña-Veleiaz eztabaida ikusgai Kontraprograman

Aspaldi iragarri genuen bezala, Iruña-Veleiako auziaz eztabaida grabatu zuen Kontraprograma webguneak. Benetakotasunaren aldeko jarrera Idoia Filloy zuzendari ohiak eta nik neuk defendatu genuen. Beste jarrera, hots, aurkikuntzei
sinesgarritasunik ematen ez diena, Mertxe Urteagak (arkeologoa, Irungo
Oiasso Museoko zuzendaria), eta Javier Arce-k (arkeologoa, Lille-ko
Unibertsitateko irakaslea, zaragozarra). Merezi du eztabaida ikustea.
Irailaren 20an, Euskeraren Jatorriaren blogean komentario interesgarria agertu da gaiaz, Kontraprogramako eztabaida eta dendokrinologia izenburuarekin.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Arabako Iruña Argitzeko Batzordeak dio Estatu honetatik kanpoko beste laborategi batean ere egin beharko liratekeela analisiak

Euskararen Jatorria taldeari lotutako  Arabako Iruña Argitzeko Batzordeak prentsa-oharra kaleratu du. Epaileak izendatutako laborategira ostrakak bidaltzea ondo ikusi dute, baina diote Europako arkeometria-etxe prestigiodunen batean ere aztertu beharko liratekeela, inolako zalantzarik gera ez dadin. Eskaera guztiz logikoa. Julio Nuñezen berehalako dimisioa ere eskatu dute. Albistea Berrian eta Garan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Analitikak azkenean!!!

Poz handiz jaso dugu notizia. Analitikak egin egingo dira azkenean! Bada prest dagoen eta bitarteko teknikoak dituen laborategia, eta bada epailearen agindua. Eta alde biak (Arabako Foru Aldundia eta Lurmen) ados daude. Analisiak egitea falta bakarrik. Epailearen probidentzian aipatzen dira, gainera, analitiken alor ezberdinak. Ea ondo egiten dituzten eta ez diren gehiegi luzatzen. Gaurko prentsan ageri dira lehen aipamenak: Gara, DNA, Berria, Correo, DV. Bestalde, Maju-k bere ingelesezkoa blogean lau haizetara zabaldu du berria.
Lurmenek ondorengo prentsa-oharra kaleratu zuen atzo:

Buenas tardes. Por la presente y en representación de Lurmen (que, como sabeis, es quien solicitó al juzgado la realización de pruebas analíticas sobre los grafitos de Iruña-Veleia), os comunico la última resolución judicial en torno al tema , por si fuera de vuestro interés informativo.
Se trata de una Providencia del Juzgado de Instrucción nº 1 de Vitoria-Gasteiz (la adjunto), por la cual, la jueza instructora determina la realización de un Informe pericial de carácter analítico sobre dicho material arqueológico. A destacar que dicha resolución contradice las declaraciones de quienes afirman que es imposible una resolución arqueométrica del caso y que no existen tales pruebas analíticas. Estos análisis se llevarán a cabo sobre las piezas arqueológicas (sus características morfológicas y químicas, alteración y antigüedad de las superficies expuestas, pátina reconocible por variación morfológica o química, existencia de depósitos superficiales secundarios y su posible formación durante el enterramiento), sobre las propias inscripciones (presencia de restos de herramientas, evidencias de alteración, antigüedad), sobre los depósitos secundarios o adherencias (su composición y relación con las inscripciones).
Estas analíticas serán llevadas a cabo, según resolución judicial, por el Instituto de Patrimonio Cultural  de España, al que se les ha remitido el correspondiente oficio. Según consta en la documentación adjunta a esta resolución (concretamente en un oficio presentado por el Área de Medio Ambiente y Urbanismo de la Ertzaintza),
dicha institución cuenta con arquitectos, arqueólogos, etnógrafos, restauradores, físicos, geólogos, químicos, biólogos, documentalistas, informáticos, bibliotecarios, archiveros y conservadores.  Su cometido es, entre otros, la investigación de los bienes que conforman el Patrimonio Cultural del Estado, contando con contrastada experiencia en la investigación de todo tipo de fraudes en el ámbito cultural, ya que colaboran de manera continuada con las secciones especializadas en Patrimonio Histórico de la Guardia Civil y del Cuerpo Nacional de Policía. Tiene la capacidad para la realización de análisis muy específicos de los grafitos (por ejemplo, aplicación de microscopía electrónica de barrido), mediante los cuales se podrían llegar a datar los grafitos, realizar un cotejo de las incisiones que presentan las piezas para detectar inchoherencia o un estudio pericial de los posibles útliles usados para su confección, entre otras pruebas.
Un saludo
Idoia Filloy (en representación de Lurmen)

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Julio Nuñezek dio grafitoak ezin direla datatu laborategietan

Uztailaren 30eko DNAk elkarrizketa egin zion Julio Nuñezi, aztarnategiko zuzendariari. Orri berean, erreportaia ere bai, elkarrizketako hainbat gauza errepikatzen dituena. Zentzugabekeriak eta gezurrak bata bestearen gainean. Ezin omen dira grafitoak inolaz ere datatu. Azken aldian analisien bidez erabakita geratu diren hainbat auzi: Fibula Prenestina, Floridako mamut hezurreko irudia edo Lupa Capitolina, esaterako. Bide beretik, gure auziaren argipena ere ez da urrun.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Jean-Baptiste Orpustan ikerlariaren obra sarean

Jean-Baptiste Orpustan (Ortzaize, Nafarroa Beherea 1934) hizkuntzalaria eta ohorezko euskaltzaina da. Obra zabalaren egilea, toponimiaz eta euskararen historiaz, besteak beste, asko idatzitakoa. Webgunea ireki da berriki, eta bertan ditugu eskura haren hainbat lan. Iruña-Veleiaz ere badu artikulu interesgarri bat (Ik. eranskina, 225. orrialdetik aurrera).
Informazioa Euskeraren Jatorriaren blogean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bittor Kapanagaren lanak blog batean

Urtebete pasatxo da Bittor Kapanaga joan zitzaigula. Zenbait adiskidek bloga sortu dute otxandiarraren figura eta lanak ezagutarazteko. Asko idatzi zuen bere denboran, baina  obra gehiena argitaratu gabe geratu zen. Bloga baliatuko dute haren obra osoa poliki-poliki argitaratzeko. Paperean ere argitaratu nahi dira gauzarik inportanteenak, horretarako baliabideak aurkitzen badira, jakina. Hiru atal egin dira oraingoz blogean: Argitalpenak, Gutunak eta Olerkiak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina