Iturissa hiria aurkitu dute Aurizperritik hurbil

Betidanik uste izan da Iturissa hiria Aurizperritik hurbil egon behar zuela, Orreagatik ez oso urrun. Klaudio Ptolomeok (II. mendea), Antonino-ren Itinerarium-ak (III. mendea) eta Ravenako Anonimoak (VII.a) aipatzen dute, guk dakigula. Asturica-Burdigala galtzadan zegoen, Iruña-Veleia eta Iruña Ponpaelo igaro eta Pirinio mendiak  zeharkatu baino lehen. Azkenik, Aranzadi Zientzia Elkarteak aurkitu du Aurizperri inguruan, Zaldua deitzen zaion parajean. Handi samarra zen, nonbait, 18 bat hektarea inguru har zitzakeela esan dute. Berezko euskal izena Iturritza izan liteke, edo agian Iturrizar, ba omen da-eta izen bereko leku bat inguruan. Hiri erromatarraz gain, aurretiko hiri baskoiaren aztarnak ere ba omen dira. Aurrez, bi miliario ere agertu ziren ez oso urrun.
Notizia Berrian, DNNn eta Ostraka Munduan.  Miliarioei buruzko bideoa Aranzadin eta Youtuben.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

3 erantzun Iturissa hiria aurkitu dute Aurizperritik hurbil-ri

  1. egilea: Anttton

    Badirudi HIRI-BILGUNE erromatar garaietakoa aurkitu dutela, garrantzitsua doike, zundaketek diotenez.Lehen ere
    aurkituta zegoen Mansio/Aterpe/Posta etxe baten aztarnak eta.

    Baina, nondik atera dute ITURISSA denik hori hain ziur? Agian bai, Iturissa/Eturissa da. Baina badago horren frogarik? Izan zitekeen hiri baskoia izandako beste hirigune erromatar bat, baidaude batzuren batzuk non kokatu erabaki gabeak.

    Gauza bera hortik edo horra doan bideaz: zerk dio bide hori XXXIV Ab Asturica Burdigaliam denik? Hain zuzen, aztarnak omen diote bide hori Irunberri aldera doala…Beraz, XXXIV Bidea (Astorga-Bordele), edo agian XXXIII: Cesaraugusta/Zaragoza > Beneharno/Bearn ?
    Edo hauetako baten baten adar bat, bigarren mailakoa; zeren, ez jakin bada oraindik hor aurkitutakoak zein zabaldura duen eta egitura etabar. Zundaketak testak baidira orain artekoak.

    Beraz, hipotesi moduan, ongi legoke esatea: Iturissa dirudi (baina frogatzeke dago eta frogatzera goaz). Gauza bera:  XXXIV bide nagusia hura da hau, gure ustetan, baina hori ere ikusteko dago.

    Hala iduritzen zait neri, nere ezjakinean.

  2. egilea: Juan Martin Elexpuru

    Bai, Antton. Zuhurtzia gehixeago hobe. Eta miliarioak Irunberri alderako norantzan aurkitu badira, pentsatzekoa da Artzibartik zehar joango zela galtzadaren adar bat, Cesaraugustako galtzada nagusiarekin bat egiten zuena.

  3. egilea: Antton

    Dena dela, eta Aranzadikoek beraiek diotenez, hain zabala bada eremua (30.000 metro karratukoa edo gehio), lan asko dago egiteke, asko. Eta altxor preziatua izan daiteke gure historiarentzat.

    Zuk baduzu kontakturik Aranzadirekin? Gaiaz eta geografikoki hain hurbil zaudetenez, diot. Egokia litzateke jakitea beraien esku ote dauden  horko lan arkeologikoak, eta hala balitz, nola burutzeko asmotan ote, batipat nola finantziatu asmotan (gauden egoeran egonik…)

    Gori gori dago arkeologia gurean. Memoria historikoaren gaiarekin eta Iruña-Veleiakoarekin, arkeologiak esan daikiguna oso baloratua dago une hontan gure herrian, eta sinergi horiek aprobetxatzea hobe, hoztera utzi gabe. Ulertzen ze esan nahi dudan?

    Ni Aurizberrira joateko asmokotan naiz, baina arduraduren bat han aurkituta ere, ze kontatuko didate neri? Ezin dira hasi kontakatilu edozeinekin, noski.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude