Ama Atan “El juicio del siglo de una supuesta falsificación epigráfica” tituluaz artikulu mamitsua argitaratu du Koen Van den Driesschek.
2002an jakitera eman zen Santiagoren hezur-kutxa deiturikoa aurkitu zela. Idazkun bat zuen harrian zizelkatuta: SANTIAGO JOSEREN SEMEA, JESUSEN ANAIA. Beste bat, garai bertsuan, Joasen Inskripzioa. Ontzat eman ziren hasieran; gero faltsuak zirela aldarrikatu zuten Israelgo adituek. Azkenik, epaiketa egin eta benetakotasunaren alde makurtu da berriz balantza.
Nabarmenak dira Iruña-Veleiako auziarekin dituen kidetasunak. Artikuluak merezi du irakurtzea.