Egun horretan kanporatuak izan ziren Iruña-Veleia aztarnategian indusketak egiten ari ziren LURMEN-eko arduradunak, Eliseo Gil eta Idoia Filloy, eta hainbat langile “Orden Foral 444/2008 de 19-11-2008”-aren bidez. Kanporatze erabakia ‘Batzorde Zientifiko-aholkularia’k hartu zuela esaten badu ere, Batzordearen bileretako aktetan ez da ageri holakorik. Handik hilabete batzuetara honela deskribatzen du egun hura Eliseo Gilek: “2008ko azaroaren 19an irregulartasun-prozesu etengabe bat hasi zen, eta, horren ondorioz, nire lana baztertu eta nire ospe profesional, laboral eta pertsonalarekin amaitu nuen, suntsituta, foru-agindu eta komunikabideen bidez (“Perdón por ser inocente” 2009)
17 urte geroago zertan da auzia? Kanporatuek eta kanporatzaileak postura antagonikotan jarraitzen dute:
Kanporatuak, eta haiekin bat egin dutenak, ahalegin betean aritu eta ari dira ekarpenak egiten grafitoen balizko benetakotasunean sinistuta, haien analisia eskatuz, “Iruña-Veleia argitu” aldarrikatzen. Aurten bertan, 25 artikulu argitaratu dituzte gai desberdinak landuz, 10 bisita gidatu egin aztarnategira, 9 bideo editatu, 5 hitzaldi eman, 3 agiri ‘Iruña-Veleia Argitu Ez Suntsitu Plataforma’ren eskutik eta manifestaldi bat Gasteizen grafitoak analizatzea eta eskabadora aztarnategitik ateratzea exijituz. Bideoetako baten protagonista Eliseo Gil bera da, auziari eta bere buruari buruz: “El arqueólogo maldito / Arkeologo madarikatua (2025)”
Kanporatzailea, berriz -AFA-, sinistuta dago grafitoen balizko faltsutasunean. Azpimarratzekoa da aurtengo martxoaren 25ean, E. Jaurlaritzarekin batera, ateratako prentsa-oharra: “https://prentsa.araba.eus/es/web/arabapress/-/gobierno-vasco-remite-a-la-ertzaintza-dos-piezas-ceramicas-del-yacimiento-de-las-ermitas-por-ver-indicios-de-falsificacion”.
Miguel Thomson ikerlariak erantzun zien lehenbizi “César, Nerón y otras mentiras del montón” artikulu mamitsuarekin. Eta orainago, Idoia Filloyk- EHUtik “Arkeologoa eta Historian lizentziatua, eta Ondare Arkeologiko, Historiko eta Artistikoan Unibertsitate Masterra- duenak erantzun die bideoz eta idatziz: “Autopsia de una Noticia – 2025” eta “Las Ermitas (Espejo, Álava): los grafitos de César y Nerón en su contexto” arqueológico”. Dena ondo dokumentatuta. Prentsa-oharraren egileek irakurri eta ikusi badituzte ziur nago dagoeneko ondo damututa egongo direla idatzi izanaz.
Bertan gezurrak, erdi egiak eta susmoak nahasten direla diote bai batak zein besteak, berriro ere Iruña-Veleiako grafitoak eta LURMEN empresa lokazteko, ezelako frogarik eskaini gabe. Gainera, idatzi hau lau haizetara zabaldu zuten 30 bat hedabidek, bai EHan (EITB, El Correo, El Diario Vasco… ; bai Estatu espainiarrean (ABC, Cadena SER, Infobae, El Debate…). Baita Facebook-ek eta X-k ere.
Grafitoen balizko benetakotasunaren edota faltsutasunaren gaira pasatuz gero, ohartuko gara ez dela ezer aurreratu urteen joan-etorrian. Oraindik 2013an pertsona bakar batek egindako txostenarekin gabiltza –“Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE), primer informe de José Vicente Navarro”-, 2020ko Epaiak berretsi zuena: grafitoetatik 39 bakarrik analizatu zirela eta horietatik 36 faltsuak direla eta 1 benetakoa. Guztira 300 bat izan daitezkeela jakinda, oraindik badago zer analizatua. Ezin esango dute denbora falta izan denik gehiago edo denak analizatzeko! Ulergaitza da zergatik ez dituzten eramaten behingoz bizpahiru laborategitara. Seguru egongo ginateke, Irulegiko Eskuaz gauden bezala.
Eta aurrera begira zer? Auzi larri eta korapilatsuei eman izan zaie irtenbidea gure Herrian eta honi ere esperantzaren leihoa zabaldu behar zaiolakoan nago. Etorriko dira garai hobeak.
Tomas Elortza Ugarte


Miguel Thomsonek oso egokia iruditzen zaidan ohar bat bidali dit. Honela dio hitzez hitz:
“Solo puntualizar que el informe de Navarro fue respondido debidamente con todo detalle en el informe pericial del geólogo Mikel Albisu*, que declaró en el juicio, y a quien nadie le rebatió sus argumentos. Por lo tanto, incluso la falsedad de los 36 grafitos que declaró falsos Navarro está muy en entredicho”.
“Zehaztu behar da Navarroren txostenari xehetasun guztiekin erantzun zitzaiola Mikel Albisu geologoaren peritu-txostenean, zeinak epaiketan deklaratu baitzuen, eta inork ez zion bere argudioei kontra egin. Beraz, Navarrok faltsutzat jo zituen 36 grafitoen faltsutasuna ere oso zalantzan dago”.(‘Neuronala’ren itzulpena)
*Albisu Mikel. Licenciado en Ciencias Geológicas. “INFORME PERICIAL. VALORACIÓN DE TRES INFORMES EMITIDOS POR EL INSTITUTO DEL PATRIMONIO CULTURAL DE ESPAÑA (IPCE) PARA EVALUAR LA AUTENTICIDAD/FALSEDAD DE LAS PIEZAS GRAFITADAS CUESTIONADAS EN EL CASO IRUÑA-VELEIA, ABREVIADO 389/18-C – LURMEN, S.L” (27-01-2020)