Hona hemen Tomas Elortza Ugarteren Bibliografiaren eguneraketa eta abar:
–Bibliografia 2006-2024 <Iruña-Veleia, gezurra ala egia?>
–iruñaveleia.eu Infoeztabaida/ Infodebate
-Iruña-Veleia: BIBLIOGRAFIA Nabarralde
2025eko uztaila /julio ‘25
BISITA GIDATUAK IRUÑA -VELEIAN. 2025/07/06.Utzi Pakean, Youtube
VISITAS GUIADAS EN IRUÑA -VELEIA. 06/07/2025.Utzi Pakean, Youtube
Cesar/Caesar´25. Frankotiratzaileak, 2025/07/08. Youtube
‘CESAR/CAESAR 25’, bideo argigarria Jexux Eizagirre eta Frankotiratzaileak-en eskutik Data: 2025eko uztailaren 9a. <Iruña-Veleia, gezurra ala egia?>
CESAR/NERON gaiaz azkenaldiko bibliografia Tomas Elortza Ugarteren eskutik Data: 2025eko uztailaren 14a. <Iruña-Veleia, gezurra ala egia?>
Hurrengo bisita gidatuak Iruña-Veleiara: ABUZTUAREN 3an eta IRAILAREN 7an. Izena emateko: 696 296 767 tel.


Zergatik eta zertarako Iruña-Veleiari buruzko Bibliografia bat? Merezi duelako eta testigantza jasota gera dadin.
19 urte pasa dira grafitoak ezagutu genituenetik eta ordutik gauza asko gertatu da: grafitoen inguruko polemika antzu eta mingarria, arkeologo baliotsuen kanporatzea, grafitoak analizatzeko oztopoak, 10 urteko instrukzioa, epaiketa, oinarri formalik gabeko zigorrak…
Milaka eta milaka orri idatzi dira grafitoen balizko faltsutasunaren vs benetakotasunaren inguruan: liburuak, tsostenak, artikuluak, agiriak… Blogak ere isildu gabe urtetan, alde eta kontra. Hitzaldi eta bideo ugari. Ekintzak ere ez gutxi auzia argitzearen alde: prentsaurrekoak, alderdiekin bilerak, sinadura bilketak, enkarteladak, gose greba, manifestazioak, hileroko bisita gidatuak aztarnategira, 4 Kongresu…
20. urtea hasi dugu eta ‘bada garaia noizbait dezagun…’ auzia argitu. Baina itxura guztien arabera, etorkizuna ere ilun dator: agintarien jarrera ukakor eta tematia, eskabadora bidez egiten ari diren txikizioa, hitz egin behar luketenen isiltasun konplizea…