‘Iruña-Veleia 2024, beste urte bat argitu gabe eta partzialki suntsituta’, Tomas Elorza Ugarte Independentean

Independentea.eus, 2025-01-09

Veleiari buruzko bibliografia osatzen aritzeak aukera eman dit 2024an gertatu dena gertuagotik jarraitzeko. Alde positiboak eta negatiboak, balantzeetan ohi denez.

Alde positiboen artean, oso positibozat jotzen dut urriaren 26an Durangon burutu zen 4. Biltzarra “argitu, ez suntsitu” lemapean: 111 izen emate, ponentzia bikainak — denak bideoz eta idatziz jasoak –, proposamen ugari…

Positibotzat, baita ere, urtean zehar argitaratu den artikulu-gutun-bideo-elkarrizketa multzoa (103 erreferentzia jaso dira bibliografian), ia dena benetakotasunaren aldekoak…

Ekintza ugari: hileroko bisita gidatua aztarnategira; txikizioa salatzeko manifestazioa (salatzaile bakarrak grafitoen benetakotasunaren aldekoak!!!); hitzaldiak; online bidezko ehunka eskari Arabako Foru Aldundiari eta Erakundeei “Iruña-Veleia suntsitu ez dezaten, hiru grafito datatu ditzaten eta gai hau modu zientifikoan argitzen lagundu dezaten”…

Liburu berri batLa autentificación de los óstraca romanos. El caso de Iruña-Veleia, Xabier Gorrotxategi arkeologoarena, grafitoak argitzeko jarraitu beharreko bidea erakutsiz.

Alde negatiboen artean, oso negatibotzat hartu behar da bi urtez jarraian aztarnategian egiten ari diren suntsiketa, eskuzko indusketaren ordez induskailu bidez egiten dihardutena. Arabako Diputazioaren gidaritzapean; agintarien bedeinkapen guztiekin; jatorrizko egiturak errespetatu gabe; objektu arkeologikoak, jaso ordez, lurrean barreiatuz eta hondakindegian pilatuz. Hori dena erakundeen, politikarien, kulturgileen eta hedabideen isiltasunak lagunduta. Hemen txikizioaren bideoa eta azalpenak.

Eta hemen IRUÑA-VELEIA: BEHIN-BEHINEKO BIBLIOGRAFIA (2006-2024), deskargagarri:

IRUÑA-VELEIA BEHIN BEHINEKO BIBLIOGRAFIADeskargatu

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude