Arrakastatsua izan zen oso Durangoko Biltzarra

Ibon Serrano Lasak Biltzarrean bertan eginiko marrazkia

Ehun lagunetik gora bildu ginen larunbatean Durangon IV. Biltzarra egiteko, Iruña-Veleia, Argitu, ez suntsitu lemapean. Oso giro onean, benetako katarsia izan zen gai honetaz arduratzen garenontzat. Datozen egunetan joango gara han entzundakoen berri ematen. Oraingoz soilik esan ez zela hedabide bakar bat ere agertu, nahiz eta bi egun lehenagotik gonbidatuta egon. Hau izan zen 47 helbide ezberdinetara bidali genuen mezua:

“Iragarria dugun bezala, datorren larunbatean, urriak 26 egingo da Iruña-Veleiari buruzko IV. Biltzarra, Landako Guneko Elkartegi Aretoan.  Erantsita doa egitaraua. Mezu honen bidez hedabide guztiak gonbidatzen ditugu bertan egotera. Irudiak hartu edo elkarrizketak egin nahi izan ezkero, lehen ordua (9:30-10:00) edo kafe ordua (12:00-12:30) dira unerik onenak. Esan 100 lagunetik gora matrikulatu direla jadanik, Biltzarrak izan duen harrera onaren seinale. Beraz, larunbatera arte.

Antolaketa Batzordea

 ***

Como ya hemos anunciado, el próximo sábado, 26 de octubre, se celebrará en Durango el IV. Congreso sobre Iruña-Veleia, en el Elkartegi de Landako Gunea. Adjuntamos el programa en el anexo. Queremos invitar a todos los medios a estar presentes en el evento. Si se quieren tomar fotografías o hacer entrevistas, los mejores momentos serían a primera hora (9:30-10:00) o a la hora del café (12:00-12:30). Más de 100 personas se han matriculado hasta el momento, lo cual demuestra el interés que ha despertado este congreso. Os esperamos el sábado.

El Comité Organizador

Esan bezala, ez zen bakar bat ere agertu. Aurkitu dugun gauza bakarra Durango aldeko mugakultura.eus-eko gaztelaniazko kronika izan da, Igor Leibarrek sinatua. Milesker.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude