Berria 2020 azaroak 3
“Mikel
Arrietak argitaratutako gutunean dio Iruña-Veleian zientziak jadanik hitz egin
duela eta faltsuak direla ebatzi duela. Grafitoak faltsuak direla dioten sei
txostenen aurrean, egiazkotasunaren alde hogei baino gehiago daude, gaur arte
inork zalantzan jarri ez dituenak.
Horiez gain, munduko arkeologia modernoaren sortzailea den Harris doktorearen
irizpenak, zein Henrike Knörren eta Txillardegiren gutunek ere, egiazkoak izan
daitezkeela iradokitzen dute.
Grafitoak faltsuak direla dioen IPCE-Espainiako Kultura Ministerioko txosten
baten aurrean (Navarro), erakunde bereko beste txosten batek ez du inon esaten
egiazkoak ez direnik (Antelo). Iruña-Veleiako grafitoak faltsuak direla dioten
(eta Arabako Aldunditik kontraturen bat duten) arkeologo batzuen iritziaren
aurrean, Bibat Museoko berriztatzaileentzat, mikroskopioz aztertu ondoren,
egiazkoak dira.” Jarraitzen
du.