Gaurko Hernaniko Kronikan Patxi Zabaletari eginiko elkarrizketa argitaratu da. Gogoratu gaur arratsaldeko zazpietan hitzaldia emango duela Biteri aretoan.
***
Berrogeita hamar lagun izan dira hitzaldian. Jendea oso gustura geratu da Patxi Zabaletaren hitzaldiarekin. Gai asko ikutu du, baina auziaren egoera juridikoan sakondu du batik bat. Haren esanetan, kereila bertanbera gelditzea, “sobreseitzea” da irtenbide logiko bakarra.
Karlos Uragak eginiko erakusketak ere jende asko hartu du. Hurrengo astean Zizurkilgo Kulturetxea jarriko da. Hemendik deia egiten diegu erakusketa beren herrira eramaten interesatuak leudekeen guztiei. Merezi du, benetan. Blog honetara idatz dezakete, nahi izanez gero.