Datorren domekan, martxoak 21, goizeko 11etan, hitzaldia emango dut Durangon, Landako Guneko (azoka) aretoan. Diapositiben laguntzaz hiriaren eta aztarnategiaren historia, grafito polemikoak eta sortutako katramila jorratuko dira.
Nabarralde eta Txoriak Txori taldeek antolatu dute, artesaniari eta baserri-produktuei zuzendutako azokaren markoan. Esan beharra dago Bizkaian gaiaz ematen den lehen hitzaldia dela, beste lurraldeetan ugari eman den bitartean.