Ekainaren 18ko Berriak, Euskeraren Jatorria taldeko Koldo Urrutiak sinatuta, Iruña-Veleiaren gaia ulertzeko BERRIAn falta ziren puntuak izeneko artikulua dakar. Ez dugu bertsio digitalean aurkitu, baina artikulu originala elkarte horren blogean irakur daiteke. Horrela hasten da:
“Euskal Herrian azken hamarkadatan izan dugun eztabaidari buruz hedabideen isilkeria apurtzeko, Berriak igande honetan erreportaje luzea eskaini digu. Beraz, lehenengo eta behin, gaiari dagokion garrantzia eman izana eskertu behar zaio. Gainera iritzi saila beti ikuspegi biei irekita egon da. Hala ere, irakurri ondoren, informazio garrantzitsu asko jaso gabe geratu dela uste dugu, hain zuzen ere eztabaida hau ulertzeko gako nagusienetako batzuk. Beraz, gure ustez, irakurleak gaia ondo ulertu nahi badu, hona hemen falta ziren puntuak labur-labur: ” Jarraitzen du
Ildo berari jarraituz, hedabideek gai honen inguruan izan duten eta duten jarreraz gogoeta kritikoak plazaratu ditu elkateak Berriak Iruña-Veleian nahaste zentsura? izenburua duen sarreran.