‘Iruña-Veleiaren gaia ulertzeko BERRIAn falta ziren puntuak’ Euskeraren Jatorriaren artikula Berrian

Ekainaren 18ko Berriak, Euskeraren Jatorria taldeko Koldo Urrutiak sinatuta, Iruña-Veleiaren gaia ulertzeko BERRIAn falta ziren puntuak  izeneko artikulua dakar. Ez dugu bertsio digitalean aurkitu, baina artikulu originala elkarte horren blogean irakur daiteke. Horrela hasten da:

“Euskal Herrian azken hamarkadatan izan dugun eztabaidari buruz hedabideen isilkeria apurtzeko, Berriak igande honetan erreportaje luzea eskaini digu. Beraz, lehenengo eta behin, gaiari dagokion garrantzia eman izana eskertu behar zaio. Gainera iritzi saila beti ikuspegi biei irekita egon da. Hala ere, irakurri ondoren, informazio garrantzitsu asko jaso gabe geratu dela uste dugu, hain zuzen ere eztabaida hau ulertzeko gako nagusienetako batzuk. Beraz, gure ustez, irakurleak gaia ondo ulertu nahi badu, hona  hemen falta ziren puntuak labur-labur: ” Jarraitzen du

Ildo berari jarraituz, hedabideek gai honen inguruan izan duten eta duten jarreraz gogoeta kritikoak plazaratu ditu elkateak Berriak Iruña-Veleian nahaste zentsura? izenburua duen sarreran.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude