Plataformaren eskaria talde politikoei hauteskundeen aurrean

SOS IRUÑA-VELEIA TALDE POLITIKOEI, HURRENGO HAUTESKUNDEAK DIRELA ETA

Hurrengo hauteskundeak direla eta, SOS Iruña-Veleia Plataformak bere jarrera azaldu nahi die talde politikoei, era honetara laburbilduko genukeena:Gure ustez ez dago behar bezala frogatuta grafitoen faltsutasuna, eta benetakoak izatea ere litekeena dela iritzirik, Plataforma honek ondorengoa eskatzen du:

1) Justiziari, agin dezala behingoz duela sei hilabete Gasteizko 1. epaitegiak iragarri zituen laborategi azterketak. Era berean, agin dezala parteekin zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa kontrolatuak burutzea aurrez seinalatutako lekuetan.

2) Arabako Foru Aldundiari, geldiarazi ditzala hain modu txarrean hasitako indusketak, epaileek benetakotasunari edo faltsutasunari buruzko erabakia eman
arte. Aldi berean, Lurmenen aurka ezarritako kereila ken dezala, aurkikuntzen benetakotasuna edo faltsutasuna erabakiko luketen  laborategi azterketak eta kontraste indusketak egin arte.

Plataforma honek poz handia hartuko luke zuen talde politikoak bere egingo balitu eskaera hauek, guretzat minimoak eta logikoak direnak. Nolanahi ere, gonbidatzen zaituztegu gai honi buruzko zuen jarrera guri helaraztera, eta zuen hauteskunde programan eta kanpainan azaltzera.

Adeitasunez.

Maritxu Goikoetxea, Sos Iruña-Veleia Plataformaren Lehendakaria   sosirunaveleia@gmail.com

Gasteiz, 2011ko apirilaren 15ean

(Helarazi mesedez zuen erantzuna goiko helbidera. Informazio gehiago www.sos-irunaveleia.org webgunean)

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude