Bittor Kapanaga hil da

Atzo hil zen Gasteizko  eritegi batean Bittor Kapanaga, Otxandioko filosofo handi bezain apala. 85 urte zituen. Zenbaitek jakingo du Gontzal Mendibilek famatu egin zuen Araban bagare, Gipuzkun bagera…  kantuaren letrak Bittorrenak  direla, eta  Euskera, Erro eta
Gara
(1978) liburua ere bai.  Lan honek begiak zabaldu zizkion askori; euskararen izaerari  eta iraganari begiratzeko beste modu bat
erakutsi zuen. Baina argitaratutako gauzak baino askoz handiagoa da utzi digun herentzia.

Autodidakta zen, ez zuen bere sasoian unibertsitatean estudiatzeko aukerarik izan. Baina ezagutzeko zortea izan dogunok beti esaten dugu Bittor baino gizon jakingutsuagoak gutxi ezagutu ditugula.
Izango da astia Bittorren gainean berba egiteko. Hona hemen gaurko Deia-n Gontzal Mendibilek idatzi duena, eta orain dela urte batzuk Julen Gabiriak eibar.org-en argitaratutako elkarrizketa. Hemen berriz, Patxi Alañak Bittorren zenbait teoria azalduz Deian idatzitako artikulua.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Bittor Kapanaga hil da bidalketan

  1. egilea: Ainhoa

    Nik benetan usten dut faltsuak direla eta Idoia , Eliseo eta Cerdan tartean egon daitezkeela.Zergaitik ez zituzten Idoia eta Eliseoak orain eskatzen dituzten frogak egiazkoak zirela esan baino lehen egin?. Zergaitik euren ezkutan zeudenean ez zuten egin eta orain eskatzen dituzte?. Nire ustez, eskatzen dituzten forga horiek ez dutelako grafitien egiazkotasuna frogatzen. Bestalde ze arrazoin uste duzu izan dezakela Xabier Agirrek edota Lorena lopez de la Callek azterketa horiek ez bultzatzeko?.

    Ez da denbora asko gai honetaz ezer gutxi zenekiela esanez abiatu zinela eztabaida honetara (egunkariako artikulu baten bidez) eta orain katedratikotzat duzu zeure burua, jakintsuena bazina bezala aritzen zara Hurbil xamarretik jarraitu dut kontu hau eta Audentzia nazionalaren teknika berdina erabiltzen duzu: Helburu batera iritsi behar eta hartarako balio dizuna ontzat hartzen duzu eta balio ez dizue alde batera utzi edo balio kendu.Izugarrrizko teknika zientiifikoa alegia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude