‘Minpeko barik’, podcastak grabatzen hasiak gara Goienan

Goienaren gonbidapenez, podcastak grabatzen hasi gara Arrasateko egoitzan. Euskera, historia, literatura, kirola…, gai asko ikutuko ditugu, beti ere bideo laburren bidez, eta aktualitateko gaiak saihestu gabe, gai politiko eta sozialei ere helduz, nahiz eta arantzatsuak izan. Hortik titulua, Minpeko barik. Minpekoa mihingainaren azpikoa da, frenilloa, eta minpeko barik berba egitea, pentsatzen dena esatea, norberaren buruari frenoa jarri barik. Ea lortzen dugun. Lehen lau atalak sarean daude:

MINPEKO BARIK #1- Aurkezpena

MINPEKO BARIK #2 Arotz berbaren etimologia

MINPEKO BARIK #3- Industria militarra Euskal Herrian

MINPEKO BARIK #4- Negu sasoiko esaera zaharrak

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude