‘Iruña-Veleiaren afera, zientzia eza, desinformazioa, lawfare’, Xabier Gorrotxategi arkeologoaren iritzi-artikulua Independentea.eus-en

Beste artikulu interesgarri bat Independentea agerkari digitalean. Hasiera kopiatzen dugu:

“Historia, badakigu, irabazleek egiten dute, gehiengoek, ahaltsuek egindako guztia justifikatuz, justifika ezina izanda ere. Irabazleak ez du arrazoia izaten ezinbestez, indarra baizik. Iruña-Veleiako kasuan goi instituzioek narrazio bat onartu dute eta horren alternatiba zokoratu, mespretxatu eta baliogabetu. Gure goi instituzioek Batzorde baten bidez iruzurra frogatuta dagoela zabaldu dute gizartean.

Funtsik gabeko jarrera horren muturra Justiziaren azken erabakietan islatzen da, metodo arkeologiko bezala hondeamakina erabili izana salatu denean. Fiskaltzak ez du neurri prebentibo txikirik ere jarri nahi izan, zentzu komunak (eta jurisprudentziak) zerbait egin behar dela esaten badu ere. Zigor daiteke pertsona bat baliorik gabeko zeramika puska batean txantxa bat idatzi izanagatik, baina zilegi da, ordea, ehunka item arkeologiko baztertzea hondeamakina baten bidez, geruza arkeologikoetatik zuzenean hartu eta zabortegira jaurtitzea. (Jarraitzen du).

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude