Egun Beltzaren 15. urteurrena (2008-11-19 – 2023-11-19). Tomas Elortzaren gutuna eta SOS Iruña-Veleia eta Iruña-Veleia Martxan elkarteen agiria

2008-11-19. Egun horretan, duela hamabost urte, Iruña-Veleiako aztarnategian ari ziren arkeologoei -Eliseo Gil Zubillaga eta Idoia Filloy Nieva- industen jarraitzeko baimena kendu zieten eta kanporatu egin zituzten langileekin batera.

Arrazoi ugari eman bazituzten ere grafitoen faltsutasunaz, bat bera ere ez arrazoi zientifikotan oinarritua: azterketa fisiko eta kimikorik gabe, C14 egin gabe, dataziorik gabe…

5 urte geroago hasi ziren laborategiko analisiak egiten eta 18 ikerlari aritu baziren ere -4 txosten idatzi zituzten- ikerlari batek soilik, José Vicente Navarro, jo zituen faltsutzat 36 grafito, haietan aurkitu zituen metal aztarnak faltsutasun frogatzat hartuz. Beste hamazazpi ikerlariek ez zuten ondorioztatu ez grafitoen faltsutasunik ez benetakotasunik. Beste bat benetakotzat hartu zuen. Epaileak 36 hauengatik zigortu zuen Eliseo Gil Zubillaga, bakoitzeko 2 euroko zigorra ezarriz. Beste ehundaka grafitok analizatu gabe jarraitzen dute oraindik.

Epaiketa bezperatan, kazetari batek honela idatzi zuen ek I-Vko auziari buruz; “Tamalgarria da arkeologo, hizkuntzalari eta historialariak elkarlanean jarri eta auzia argitzeko gai ez izatea; deitoratzekoa, jakintzaren arloan diharduten erakundeek -Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Jakiunde, unibertsitateak…- horretan ez lagundu izana”. Bat nator berarekin.

Tomas Elortza Ugarte

Iruña-Veleia: Arabako Diputazioa Epaia manipulatzen ari da

(Berria)

Maiatzean, azpian sinatzen dugun taldeok salaketa jarri genuen Arabako Auzitegian Arabako Foru Aldundiaren (AFA) aurka. Arrazoia, Iruña-Veleian eragindako lur mugimenduak hondeamakina erabiliz: 100 m luze, metro 1 sakon (batzuetan 3’50 m) eta 3 m zabal den lubakia. Salaketaren harira, uztailaren 23an AFAk ohar bat bidali zuen Norte Exprés-era EFEren bidez. Besteak beste, zera zioen: “Talde hauek (laguntzen dituzten arkeologoak barne) epai judizial irmo bidez faltsutzat jotako inskripzioen egiazkotasuna defendatzen dute”. Behin baino gehiagotan errepikatu du gauza bera.

Ondorengo lerroetan, ‘epai judizial irmo’ hori aztertuko dugu, AFAk dioena eta Epaiak dioena kontraesanean daudela erakutsiz. Epai judiziala irakurtzea gomendatzen dugu,  bilatzailean “Sentencia Iruña-Veleia” ipinita,  eta aipatutako orrialde eta paragrafoak bertan begiratzea.

291 pieza. “…Eliseo Gil Zubillaga akusatuak, edo bere enkarguz beste pertsona batek, aurkitutako piezetatik 291ri ustez ez zeukaten balio historiko-kultural-erlijiosoa emateko asmoz, kalteak eragin zizkien, azalerak marratuz, haien gainean ustezko ezohiko inskripzioak egiteko…” (12. or, 2.par; 12, 13 eta 250 or).

36 pieza arkeologiko ebakiekin: “Beraz, 2005eko uztailetik 2006ko ekainera bitartean, ELISEO GIL ZUBILLAGAk ebaketak egin zituen erromatar-berantiarreko zeramikazko benetako 36 pieza arkeologikotan, hainbat inskripzio egiteko, eta hori guztia aztarnategiko aurkikuntzei ustez ez zeukaten balio historiko-kultural eta erlijiosoa emateko asmoz…” (21, 2)

39 grafito bakarrik aztertu zituen IPCEk, “LURMEN SLren inbentarioan ia 300 pieza arkeologiko erregistratu ziren grafitoekin… Horietatik, terra sigillatazko eta zeramika arruntez eginiko 39 pieza baino ez zituen aztertu Espainiako Kultura Ondarearen Institutuak” …  “Beraz, nire ustez, ezin da 39 piezekin egindako proba gainerako grafitodun piezetara [254] hedatu, akusazio partikularrak eskatu bezala”. (67, 2; ikus baita 21, 22, 62, 65, 122, 124, 127 128, 129, 130, 132, 154, 157 eta 250 or.).   

AFAk aipatzen ez duen benetako pieza bat. “12799 zenbakidun pieza guztiz benetakoa da, zeramikazko euskarriaren garai bereko jatorrizko grafitoak dituelarik”… “39ko multzotik 17194 eta 17050 zenbakidun piezak kendu behar dira 2006ko ekainaren ondoren aurkitu zirelako” (21, 4). Beraz, Epaiaren arabera, 37 grafito bakarrik aztertu dira, horietatik 36 grafito faltsu eta 1 benetakoa.

Piezen balioa. “Kaltetutako 36 pieza arkeologikoen balioa gutxieneko 2€-tan kalkulatu da pieza bakoitzeko, guztira 72€.” (23, 1). Euskal Gobernuak 600na eurotan baloratu zuen bakoitza.

Nor da faltsifikatzailea? “Eliseo Gil Zubillaga akusatuak, edo beste pertsona batek haren enkarguz, kalteak eragin zituen…” (12, 2); “ELISEO GIL ZUBILLAGAk, bere kabuz edo hirugarren pertsonen bitartez, ebakidurak egin zituen hainbat inskripzio egiteko…” (21, 2); ” ELISEO GIL ZUBILLAGAk manipulatu zituen, edo ELISEO GIL ZUBILLAGAk hirugarren pertsonen bitartez, ebaki garaikideekin…” (21, 4). ‘Hirugarren pertsona’ horiek inoiz ez dira ikertu.

Epaiak onartzen du adituen artean eztabaida dagoela: “Bai akusazio partikularrak bai ELISEO GIL ZUBILLAGAren defentsak autoei erantsitako txostenetan ikus daitekeenez, eztabaida dago piezak aztertu dituzten aditu desberdinen artean piezen benetakotasunari buruz…”  (124, 2; 155, 1).

Ez da piezen dataziorik egin. “Baina ez da piezak datatzeko analisirik egin gaur egun dauden metodo desberdinen bidez; horietako batzuk ez dira ez inbaditzaileak ez suntsitzaileak…” (124, 3) Datazioa ezinbestekoa da grafitoen antzinatasuna jakiteko. Irulegiko Eskuaren datazioa Uppsalako Unibertsitatean egin zen, Suedian, eta 2.100 urte dituela ondorioztatu zuten.

Laburpen gisa, Epaia irakurrita ez da egia AFAk dioena, grafitoak -denak- faltsutzat joz. Analisiak zeramikazko 37 piezari bakarrik (%13) egin zaizkie ezohiko irizpide bat erabiliz, grafitoetan agertutako metal arrastoena, alegia. Beste materialetan egindakoei -hezurrean, adreiluan eta beiran- ez zaie inolako azterketarik egin. Beraz, AFAri, eta baita Eusko Jaurlaritza eta EHUri ere, dagokien erantzukizunagatik, pieza guztien azterketa osoa egin -edo eginarazi- dezatela eskatzen diegu: azterketa linguistikoa, azterketa fisiko-kimikoak, datazioa, termoluminiszentzia, C14a eta abar., Irulegiko Eskuarekin gertatu bezala, zalantza txikienik ere gera ez dadin.

2023ko azaroaren 19ean

SOS Iruña-Veleia eta Iruña-Veleia Martxan elkarteak

Iruña-Veleia: La Diputación alavesa está tergiversando la Sentencia

En mayo, los grupos abajo firmantes interpusimos una denuncia en la Audiencia de Álava contra la Diputación Foral de Álava (DFA). Motivo, el movimiento de tierras en Iruña-Veleia mediante una excavadora: una trinchera de 100 m de largo, 3 m de ancho y 1 m de profundidad (a veces 3’50 m). A raíz de la denuncia, el pasado 23 de julio la DFA envió una nota a Norte Exprés a través de la agencia EFE. Entre otras cosas, decía: “Estos grupos (incluidos los arqueólogos que colaboran) defienden la veracidad de las inscripciones declaradas falsas por sentencia judicial firme”. Afirmación que mantiene la DFA.

En las siguientes líneas analizaremos la ‘sentencia judicial firme’, mostrando que se contradicen la afirmación de la DFA y la Sentencia. Recomendamos poner en el buscador “Sentencia Iruña-Veleia”, abrir el archivo y consultar en el mismo las páginas y párrafos citados.

291 piezas. “…el acusado Eliseo Gil Zubillaga, u otra persona por su encargo, con la intención de dotar a 291 de las piezas encontradas de un pretendido valor histórico-cultural-religioso que no tenían, causó desperfectos en las mismas rayando sus superficies a los efectos de realizar sobre ellas las supuestas inscripciones excepcionales…”. (p. 12, 2; p. 12, 13, 250).

36 piezas arqueológicas con incisiones. “Por tanto, entre los meses de julio de 2005 y junio de 2006, ELISEO GIL ZUBILLAGA, bien por sí o bien por medio de terceras personas, realizó incisiones para dotar de diversas inscripciones en 36 piezas arqueológicas tardo-romanas auténticas de cerámica…, y ello con la intención de dotar a los hallazgos de yacimiento de un pretendido valor histórico-cultural-religioso que no tenían…” (21, 2)

Sólo 39 grafitos fueron analizados por el IPCE. “En el inventario de LURMEN, S.L. se registraron casi 300 piezas arqueológicas con grafitos… De ellas, el Instituto de Patrimonio Cultural de España sólo analizó 39 piezas de terra sigillata y cerámica común “… “Por lo tanto, a mi juicio, no es posible extender la prueba realizada con 39 piezas a las demás piezas con grafito [254], como dice la acusación particular”. (67, 2; 21, 22, 62, 65, 122, 124, 127 128, 129, 130, 132, 154, 157 y 250).

Una pieza auténtica de la que no habla la DFA. “La pieza núm. 12799 es toda ella auténtica, presentando grafitos originales de la misma época que el propio soporte cerámico en el que se encuentran realizados” … Del grupo de 39 hay que descontar “las piezas núm. 17194 y 17050 que fueron halladas en fecha posterior a junio de 2006” (21, 4). Por lo tanto, según la Sentencia, son 36 piezas falsas y 1 verdadera.

El valor de las piezas. “El valor de las 36 piezas arqueológicas dañadas ha sido calculado en un mínimo de 2 € por pieza, ascendiendo a 72 €.” (23, 1) El Gobierno Vasco valoró cada pieza en 600€.

¿Quién es el falsificador? “…el acusado Eliseo Gil Zubillaga, u otra persona por su encargo, causó desperfectos…” (12, 2); “ELISEO GIL ZUBILLAGA, bien por sí o bien por medio de terceras personas, realizó incisiones para dotar de diversas inscripciones…” (21, 2); “… fueron manipuladas por ELISEO GIL ZUBILLAGA o por éste mediante terceras personas, con incisiones contemporáneas…” (21, 4). Nunca se ha investigado sobre las ‘terceras personas’.

La Sentencia reconoce que hay controversia entre los expertos: “Como puede verse en los informes aportados a los autos tanto por la acusación particular como por la defensa de ELISEO GIL ZUBILLAGA, existe controversia entre los diferentes expertos que han podido analizar las piezas acerca de su autenticidad … (124, 2).

No se han datado las piezas. “Pero no se ha realizado un análisis para la datación de las piezas a través de los diferentes métodos que existen, algunos de ellos no invasivos ni destructivos …” (124, 3) La datación es imprescindible para saber la antigüedad de los grafitos. En el caso de la Mano de Irulegi la datación se realizó en la Universidad de Uppsala, Suecia.

Como conclusión, con la Sentencia en la mano no es cierto lo que dice la DFA. Los análisis se han realizado únicamente a 37 piezas de cerámica (13%, de 291) utilizándose un criterio inusual, el de los restos metálicos aparecidos en los grafitos. A los grafitos que están hechos en otros materiales -hueso, ladrillo y vidrio- no se les ha hecho ningún tipo de análisis. Por lo tanto, pedimos a la DFA, y lo mismo al Gobierno Vasco y a la UPV, por la responsabilidad que les corresponde, que hagan -o manden hacer- análisis completos de todas las piezas: análisis lingüístico, análisis físico-químicos, datación, termoluminiscencia, C-14…, para que, como con la Mano de Irulegi, no quede la más mínima duda.
19 de noviembre de 2023

Asociaciones  SOS Iruña-Veleia y Iruña-Veleia Martxan

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude