Ekainaren 4an, igandea: Iruña-Veleiako II. Jaia!

2023ko maiatzak 29. Josetxo Mendia. Independentea.eus.

Irulegiko Eskuak zer zerikusirik izan dezake Iruña-Veleiako grafitoekin?
Gure historia, kultura eta euskeraren gako asko gordeta ditu Iruña-Veleiak.
Berau ezagutzea ezinbestekoa da orain gertatzen ari dena ulertzeko.

Azaleratutako harresiaren zatia, Veleia hiriak edo iruñak zuen tamaina handia irudikatzeko / araba.eus

Iruña-Veleian zer gertatu den jakin nahi duzu? Zer da ezkutatu nahi digute? Zergatik?

Jakin nahi duzu zergatik sartu duten eskabadora laugarren aldiz  eremu handi bat suntsitzeko? 

Jakin nahi duzu zergatik Iruña-Veleia ondoan orain dela 4.000 urteko herrixka baten aztarnak topatu eta porlanez bete duten orain gutxi? 

Jakin nahi duzu zergatik harresia garbitzean “ATA” idazkuna agertu eta ez duten babestu nahi? 

Jakin nahi duzu Irulegiko Eskuak zer zerikusirik izan dezakeen Iruña-Veleiako grafitoekin?

Iruña-Veleiak gure historia, kultura eta euskeraren gako asko gordeta ditu. Berau ezagutzea ezinbestekoa da orain gertatzen ari dena ulertzeko.

Datorren igandean, ekainaren 4an, Iruña-Veleiako 2. Jaira etor zaitezke. Bisita gidatua egingo dugu (doakoa da).

Gero, hurbil dagoen Olabarri herrian bazkari herrikoia egingo dugu 15 euroren truk. Norberaren bazkaria ere eraman daiteke.

Bazatozte?

Bisitarako izena emateko edota bazkarirako: bidali watxap edo telegram bat: 663 901 248

Kontaktu batzuen artean mezu hau zabaltzea biziki eskertzen da.

Jarraitu Iruña Veleia telegramen 👉 t.me/irunaveleia

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Ekainaren 4an, igandea: Iruña-Veleiako II. Jaia! bidalketan

  1. egilea: Unai Bergaretxe Leibar

    Juan Martin, izena emun juat domekarako. baina nun eta ze ordutan dan elkartzia?
    Unai Bergaretxe

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude