‘Camus, Iruña-Veleia eta katedradunaren hitza’, Xabier Gorrotxategi Anieto Zuzeun

Xabier Gorrotxategi arkeologoa Geografia eta Historian doktorea da. Artikulu honetako gogoeta interesgarriek “Amonamantangorri” delako baten erantzun iraingarria jaso dute. Anonimotasunetik iraintzea baino koldarkeria handiagorik! Ikusten da etikaz eta argudioz urri dabilela nafar pentsalari gorena.

” Ezaguna da Angel Viñas historialariak egindako lana 1936-39 gerraren inguruko interpretatzioetan mitoak eta Historia bereizteko. Gai horretaz Infolibre egunkarian urtarrilaren 20an Albert Camus frantziarrak entsegu batean idatzirikoa dakar (berak itzulita): “…Hace ahora veinte años que los hombres de mi generación llevan a España en su corazón (…) Por ella conocieron por vez primera el sabor de la derrota; descubrieron, con una sorpresa de la que apenas si se han repuesto, que cabía tener razón y sin embargo ser vencidos, que la fuerza podía dominar el espíritu y que se dan casos en los que el valor no tiene recompensa. Sin duda es esto lo que explica que tantos y tantos hombres en el mundo entero hayan sentido el drama español como una tragedia personal…”. Nire ustez, gogoeta interesgarria eta, batera, inozoa dugu, errealitatetik aldenduta. Izan ere, porrota nekez sentitzen da gizartearen goiko aldetik begiztatuta, eta hortik idazlearen harridura. Egia esan, hor Camus-ek deskribatzen duena ez da porrotak dakarren galtze bitxia, familia memorian gizaki arruntek aspalditik gordeta dutena baizik. Gertaera historikoen inguruan bi ikuspegi kontrajarri baitaude, gizartean ondo kokatuta daudenena eta herritar gehiengoarena. Eta bizipen kontrajarri hauek aitzakia izan daitezke Iruña-Veleiako ostraken inguruan goiko batzuek eta beheko batzuek dauzkagun ikuspegiaz hausnarketa egiteko. Kontua da arrazoia korapilatsua eta tematia dela: dena behin eta berriz datu objektiboetan oinarritu nahi du.” (Jarraitzen du)

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude