“Iruña-Veleia: Zugarramurdiko Altamira”, Gontzal Fontaneda Argian

2021-03-29   Gontzal Fontaneda. Argia-Babazorro

Emakume haiek ez ziren inoiz ere sorginak izan, baina sutan hil ziren Inkisizioaren sinesmenek kondenatuta. Labar-pintura horiek ez dira inoiz ere faltsuak izan, baina Espainiako Natur Historiaren Elkartearen teoriek kondenatu zituzten. Grafitoak ez dira inoiz ere faltsuak izango Zientziak noiz grabatu ziren zehazten ez duen bitartean. Hala ere, faltsutzat kondenatu dituzte iritzi akademiko eta judizialek inolako frogarik gabe.

  2005ean Iruña-Veleian grafitoak zituzten pieza batzuk agertzen hasi ziren, talde arkeologikoak III mendean datatu zituenak. Jakina, ustekabe handia izan zen, batez ere euskarazkoengatik, mende hartan ere euskara Araban zegoela esan nahi zuten eta. Grafitoak III mendekoak ez ote ziren zalantza sortu zen, faltsuak zirelako iritzia ere bai. Naturala da eztabaida agertzea, baina naturaren aurka jardutea ez da naturala. Jarraitzen du

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude