“Iruña-Veleia «zientziaren bidez» argitzeko eskatu dute legebiltzarrean”, gaurko Berrian

Berria, 2021eko otsailak 11. Aitor Biain. “Iruña-Veleia Martxan taldeko kideek galdegin dute piezei proba gehiago egin diezaieten eta kultur ondare izenda ditzaten laguntzeko .

Iruña-Veleia auzia zientziaren bitartez argitzeko eskaera Eusko Legebiltzarrera eraman du Iruña-Veleia Martxan taldeak. Jose Mari Lejardi Gabixola eta Patxi Alaña ordezkariak Kultura batzordean izan ziren, atzo, eta bi eskaera zehatz egin zieten bertan ordezkaritza duten alderdi politikoei: aztarnategiko aurkikuntzei proba gehiago egiteko, batetik, eta laborategiek benetakotasuna berresten duten grafitoak ondare izendatzeko, bestetik. «Hau ez da epaiketa edo ideologia kontua; epaiketa bakarra laborategietan eman behar da», adierazi dute. Jarraitzen du.

El diario.es

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude