Poz-pozik itzuli ginen atzo Gasteizko Bizikleta-Martxatik. Goizeko hamaiketan 70 bat lagunek hartu genuen bizikleta Lakua aldean eta lau geldialdi egin ondoren oinezkoekin bildu ginen Epaitegien aurrean. 300 bat lagun denera. Ez da gutxi. Geldialdietan zein bukaerako ekitaldian gaiari lotutako bertsoak kantatu genituen “Aita-semeak tabernan daude…” doinuan, eta bukaeran Argituko bi kidek eta Martxaren “alma materrak” hitzaldi bana egin zuten. Dena giro ezin hobean.



