Oso arrakastatsua izan da Soriako erakusketa

Igande honetan itxi zen Santa Cruz de Yanguasen uztailaren 17an inauguratu zen erakusketa. Euskal Herriko hedabideek batere arretarik jarri ez dioten arren, oso arrakastatsua izan da, 700 bat lagun pasatu baitira bertatik, gehientsuak euskal herritarrak. Kontuan izan behar da hiru orduko bidea dagoela autoz EHko leku askotatik.

Igandean ia gainezka egin zuen aretoak erakusketa ikusi eta Eduardo Alfaro Peña arkeologoaren azalpen mamitsuak entzuteko; Eduardo Aznar Martinezek lagundu zion, batez ere euskarazkoak argitzen. Pozez zoratzen antolatzaileak zein Tierras Altas-eko leku eder hartara hurbildu diren bisitariak.

Hemen Euskararen Jatorriaren blogeko kronika.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

1 Response to Oso arrakastatsua izan da Soriako erakusketa

  1. egilea: Koenraad Van den Driessche

    Eduardo Alfaro Peñaren bloga. Oso interesgaria da!
    https://idoubeda.wordpress.com/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude