Ehun pertsona joan den astean egin ziren hiru bisita gidatuetan

Laugarren urtea da bisita gidatu alternatiboekin hasi ginela. Dagoeneko 35 egin ditugu eta mila bat bisitarik hartu dute parte.

Joan den astea izan da denetatik oparoena. Asteazkenean Aiarako talde handi bat izan genuen autobusean etorrita, 40 lagun. Larunbatean Alañatarrak etorri ziren, urtero egiten duten bazkari eta eta bilkura eguna aprobetxatuz, 25 lagun; eta igandean, berriz, ohiko bisitan 35 lagun izan ziren, horietatik 14 Iruñako talde batekoak. Gero bazkaria eta solasaldia Langraitzeko taberna batean. Azken bisita honetakoa da azpiko argazkia.

Hurrengo bisita: urriak 21. Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude