Oraindik epaitegiak ez du bidali epaiketa-eguna eta epailea izendatzen dituen jakinarazpena

Geroko gero da Iruña-Veleiako auzi judizialean agintzen dutenen filosofia maltzurra. Bederatzi urte baino gehiago dira gaia auzitegira eraman zela eta oraindik ez da guztiz itxi instrukzio fasea. Akusatuak zain daude joan den bi hilabetean epaitegitik idatzia noiz helduko; abuztuko oporrak etorri dira, baina ez idatzia. Beste jukutria bat auzia in eternum luzatzeko?

Jakinarazpena heltzen denean, defentsak hogei egun izango ditu “defentsa-idatzia” prestatzeko, epaiketa aurreko perizialak eskatzeko (pieza batzuen laborategi-analisiak, adibidez) eta testiguen eta perituen zerrenda egiteko.

Hau ultrafondoko lasterketa da. Kostako zaie horretan guri irabaztea.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

3 erantzun Oraindik epaitegiak ez du bidali epaiketa-eguna eta epailea izendatzen dituen jakinarazpena-ri

  1. egilea: Pannenkoeken

    Arrazoi duzu, setatsuetan setatsu zuek.
    Nolanahi ere, esan nahi duzu aurki izango dela analisiak eskatzeko unea? Zertarako hainbeste matraka?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude