Giro ona eta ideia ugari larunbateko batzarrean

Jende multzo polita bildu ginen larunbatean Gasteizen. Aurkezpenen ondoren, hiru taldetan banatu ginen ideia-zaparrada errazteko, eta gero, denok elkarrekin, burutu daitezkeen ekintza eta mobilizazioak eztabaidatu genituen. Joango gara horien berri ematen bere momentuan. Radio Vitoriako kazetari baten bisita ere jaso genuen eta zuzenean hamar bat minutuko elkarrizketa egin zion taldeko bati.

SOS Iruña-Veleiak bezperan honako prentsa-oharra igorri zien hedabideei:

PRENTSA-OHARRA  // NOTA DE PRENSA

Egunon: erantsita doakizue batzarrerako deia. Ematen du Iruña-Veleiako auzia bide erabikigarrian sartu dela arlo judizialari dagokionean. “Ematen du” esan behar, ez baitago auzi hau ulertuko duenik. 2017ko maiatzean instrukzio-epaileak ebatzi zuen bidea irekitzen ziola ahozko epaiketari eta 10 EGUNEKO EPEA ematen ziela akusatzaileei (Arabako Aldundia eta Fiskaltza) beren akusazio idatziak aurkezteko, edo eta artxibatzea eskatzeko. Berehala, akusatuen abogatuak helegitea jarri zuen Arabako Audientziaren aurrean artxibatzea eskatuz, frogarik ez zegoela eta.

2018ko urtarrilaren hasieran Audientziak autoa plazaratu zuen defentsaren eskaria ezetsiz. Ia hiru hilabete igaro dira ordutik, eta ez dago notiziarik. Ez dakigu zeren zain dauden Aldundia eta Fiskaltza pausoa emateko. Ez dakigu legezkoa den atzerapen hau, dakiguna da gizalege guztien aurka doala ia bederatzi urte iraun duen instrukzio-fasearen ondoren auzia berriz gelditzea inolako arrazoirik gabe. Ez dezagun ahaztu gure herrian irekita dagoen auzirik zaharrena dela askogatik. Pentsatzekoa da zenbat ari diren sufritzen auzipetuak.

Beste behin ere zuen hedabideetan gai hau aintzat hartzeko eskatzen dizuegu informazioaren profesionaloi. Zuen esanetara gauzkazue.

Milesker.

SOS Iruña-Veleia

***

Hola: os adjuntamos la convocatoria de asamblea. El asunto de Iruña-Veleia parece que entra en su fase decisiva en lo judicial. Decimos “parece”, pues este proceso no hay quien lo entienda. En mayo de 2017 la jueza instructora dictaminó que abría paso a la vista oral y daba 10 DÍAS DE PLAZO para que las parte acusadoras (Diputación de Álava y Fiscalía) presentaran sus escritos de acusación, o en su caso la petición de sobreseimiento. Inmediatamente la defensa de los acusados presentó una apelación ante la  Audiencia Provincial pidiendo el sobreseimiento por falta de pruebas.

A principios de enero de 2018 la Audiencia emitió un auto rechazando la petición de la defensa. Y transcurridos casi tres meses, no hay noticias. No sabemos a qué están esperando la Diputación y la Fiscalía para pronunciarse. Desconocemos si es legal esta tardanza, pero lo que clama al cielo es que después de casi nueve años de instrucción se vuelva paralizar la causa sin ningún motivo. No olvidemos que es con mucho la causa abierta más antigua de nuestro país. Podemos imaginarnos el sufrimiento los encausados.

Os pedimos una vez más a los profesionales de la información que os hagáis eco de este asunto en vuestros respectivos medios. Nos tenéis a vuestra disposición para lo que queráis.

Muchas gracias.

SOS Iruña-Veleia

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude