Hedabide asko atzoko prentsaurrekoan eta oihartzun zabala gaurko prentsan

Ikusmina piztu zuen atzoko prentsaurrekoak. Hamaika hedabide hurbildu ziren: ETB, Hamaika Telebista,  Argazki Press, Euskadi Irratia, Radio Vitoria-Radio Euskadi, Onda 0, Alea, Berria, Gara, Diario de Noticias eta EFE agentzia. Deigarria Correo-ren falta, Arabako egunkari salduena. Itxura denez, susmatzen zuten esango zirenak ez zirela oso bat etorriko beren ildo editorialarekin. Atzoko irrati albistegietan entzun zen berria eta gaurko  prentsan oihartzun zabala izan du: Berria, Gara, Noticias.

ETBko kamara ere egon zen ekitaldian, baina gero ez zuen ezer eman albistegietan. Ez da lehen aldia hori egiten duena. Etortzen dira gure manifestazio eta prentsaurrekoetara, grabatzen dute, batzuetan elkarrizketak ere egiten dituzte, eta gero ez dute ezer ematen. Zertarako etortzen dira orduan? Zertarako dituzte grabazioak?   Beren webgunean ageri da notizia, agentziaren batetik hartua. EITB                                                                                     

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

2 Responses to Hedabide asko atzoko prentsaurrekoan eta oihartzun zabala gaurko prentsan

  1. Pingback: Euskera – Ibero – Paleoeuropeo » Blog Archive » Comunicado de SOS Iruña-Veleia ante el auto

  2. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Epaitegiaren autoari buruzko SOS Iruña-Veleiaren iritzia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude