Ahaldun Nagusiak eta Kultura Diputatuak aztarnategia bisitatu dute

Correon eta Interneten ikus dezakegunez, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak eta Igone Martinez de Luna kultura diputatuak aztarnategia bisitatu dute aste honetan, Julio Nuñez zuzendariarekin (badirudi karguan jarraitzen duela) eta Javier Fernandez Bordegarai diputazioko arkeologia teknikariarekin batera.

J. Nuñez, J. Fz Bordegarai, R. Gonzalez eta I. Mz de Luna (bideoaren fotograma)

Aldundiak bideo labur bat argitaratu du non Ahaldun Nagusia bera agertzen den azalpenak ematen atontzen ari diren macellum-aren inguruan (‘azoka’, “macallum” Gonzalezen hitzetan). Aldi berean, Correok bisitaren kronika egin du. Luze hitz egin daiteke ikusten eta irakurtzen denaz, baina beste baterako utziko dugu.

Burdigala-Asturica galtzada hortik zihoala esan du Nuñezek behin eta berriz. Egia ote? Ezetz dirudi. Eta Iruña-Veleiako macellum-a (azoka nagusia) ote “berregiten” ari direna? Ezetz dirudi. Nuñezen eta eta hura babesten duten politikoen beste txapuza bat ez ote? Baietz dirudi. Eta ez dugu hau esaten esatearren. Aztarnategia eta eraikuntza erromatarrak inork baino hobeto ezagutzen dituen Eliseo Gilen hitzaldia entzutea onena. 2016an eman zuen Gasteizen, “El caso del llamado Macellum público” izenburuarekin.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude