Enrike Lekuona hil da istripu baten ondorioz

Enrike Lekuona Muñoz (Hondarribia 1945) itsas-ingeniaria zen lanbidez. Hemen eta hemen haren bizitzari eta gure artetik eraman duen istripuari buruzko zenbait xehetasun. Besteak beste, Aranzadiko Arkeologia saileko kidea zen. Iruña-Veleian izan genuen bisitan 2015ean, eta bazkal-ondorengo hitzaldian luze mintzatu zitzaigun Iturissako indusketez. Berak egindako hainbat marrazki eta plano erakutsi zigun, lurrazpia eskaneatzeko  erabili zuten georradarrak eskainitako informazioan oinarrituta.

Gure manifestuaren sinatzailea zen (1.693 zk.), eta animoak ematen zizkigun gure ahaleginarekin jarraitzeko. Bat zetorren gure tesiekin eta baikorra zen auziaren konponbideaz.

(Argazkia: Bidasoako Hitza)

Roger Blasco kazetariak elkarrizketa oso interesgarria egin zion Radio Euskadin joan den urtarrilean, “La sabiduria de los arrantzales” titulatu zuena.  Terranovara joaten ziren itxas-ontzien eraikuntzaz dihardu, besteak beste. Hemen audioa

Galera ikaragarria izan da. Agur eta ohore Enrike.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude