Duela bi hilabete jakin zen epaileak tramitera onartu zuela SOS Iruña-Veleiak Julio Nuñezen aurka jarritako kereila (2010eko txikizioaren argazkiak; 2015ekoaren argazkiak). Orain dela gutxi esan digute epaileak artxibatu egin duela. Injustizia injustiziaren gainean.
Aldundiak Nuñezen defentsan egindako txostena 2013an gauzatutako eskuhartzeari buruz mintzatzen da luze, hori kereilaren gaia ez izan arren. 2o15ko abenduko eskuahartzeari buruz, azalpen gutxi eta haiek lotsagarriak: “se efectuaron exclusivamente labores de mantenimiento, consistentes en desbroce, limpieza superficial y resiembra de césped“. Begiratu argazkiak eta asmatu ea non zegoen “desbroce” beharra, eta pentsatu nola egin daitekeen “resiembra de césped” lurra harrotu eta landu gabe.
SOSeko abokatua hasia da helegitea idazten. Emango dugu haren berri bere momentuan.
Epaitegiko autoaren zati nagusiak jartzen ditugu hemen (egin klik hobeto ikusteko):
Epailearen erabakia
Arabako Foru Aldundiaren txosteneko zatia (Joseba Perez de Heredia eta Felix López López de Ullibarrik sinatua)
Eta guztia Oscar Reinares arkitektoaren parrafo honetan oinarritzen da.
Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Mailuak iltzeari eta Epaitegiak Eliseori (kolpatu)