“Datuak ezkutatzen dituen dokumentala”, Esti Breñas eta Xabier Isasi EHBilduko parlamentarien artikulua

Ostegun honetako Noticias de Gipuzkoan Esti Breñas eta Xabier Isasi EHBilduko parlamentarien Datuak ezkutatzen dituen dokumentala artikulua dator. Bertan EiTB emititzen hasi den hamahiru ataleko  “Baskoniako historia bat” dokumental saila jartzen da auzitan. Merezi du irakurtzea. Amaierako galderak ekarri ditugu hona:

“… zenbait galdera egin dizkiogu Cristina Uriarte sailburuari. Hauexek: Nolatan babestu eta bultzatu dezake EiTBk halako dokumental bat? Zenbat diru jarri du EiTBk? Ze sailetatik atera da dirua? Zein izan da telesaila egiteko esleitzeko prozedura? Telesailean adierazten da Koldo Mitxelena irakasleak bat egiten zuela euskalduntze berantiarren ustearekin. Non dago hori idatzita? Gainerako hamabi kapituluetan ere uste berari eutsiko diote antzinateari dagokiolarik? Aurreikusita al dauka sailburuak neurririk hartzea egoera hau zuzentzeko eta euskararen adituen artean teoria babestuena ere zabaltzeko? Horiexek galderak, beraz. Orain irrikan gaude erantzunak ezagutzeko.”

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude