Bisita gidatu jendetsuak larunbatean eta igandean

Oso jendetsuak eta arrakastatsuak izan dira asteburu honetako bi bisita gidatu alternatiboak. Eguraldi bikaina bi egunetan. Larunbatekoa erderaz izan zen eta 35 bisitari izan zituen. Igandean, euskeraz, 20 lagun bildu ziren, gehienak Usurbil eta Errenteriakoak. Ordubete bat eman genuen harresien kanpoaldea ikusten. Jendea txundituta lekuaren edertasunarekin; Arkiz muturreko itzulia ezin da galdu Iruña-Veleiara joan ezkero. Gero barrualdean beste ordubete bat, geldialdiak eginez lekurik interesgarrienetan gidariaren eta bisitarien azalpenak entzunez. Bazkari ederra Langraitzen eta bazkalostean proiekzioa eta solasaldia. Larunbatean Idoia Filloy izan genuen arratsaldeko saioan jendearen galderak erantzuten. Igandean, Iturisa-ko aztarnategiaren aurkikuntzaz mintzatu zitzaigun aurkitzaileetako bat.

Bisita hauez informazio gehiago: ama ata

Larunbateko bisita. Argazkia: Antton Erkizia

original

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

1 Response to Bisita gidatu jendetsuak larunbatean eta igandean

  1. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Iruña-Veleiarako bisita gidatu alternatibo arrakastatsuak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude