Radio Vitoriak bakarrik eman du atzokoaren berri

Garbi dago gai honek kalanbrea ematen duela erredakzioetan. Ez dakigu zein hitz erabili: zentsura, ezikusi egitea, damnatio memoriae… kontua da ahalegin handiak egiten direla auzia hedabideetan ager ez dadin. Esku bateko hatzak aski dira azken lau urteetan  medio nagusietan argitaratu diren editorialak, zutabeak, elkarrizketak edo kronikak kontatzeko.  Iritzi-artikulu batzuk igaro dira, bai, bultzaka ibili ondoren sarritan.

Atzokoa adibide: hedabide guztietara bidali zen elkarretaratzearen berria. Radio Vitoria bakarrik agertu zen lekura; elkarrizketa bat grabatu zuen notizietan emateko. Ekitaldiaren ondoren bi argazki eta agiria bidali zitzaien medio guztiei: EITBko irrati eta telebistak, Onda Vasca, Noticias taldeko egunkariak, Gara, Berria, Correo, Diario Vasco… 25 hedabide denera.

Gaurko prentsan ez dugu hitz bakar bat aurkitu.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

2 Responses to Radio Vitoriak bakarrik eman du atzokoaren berri

  1. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » SOS Iruña-Veleiaren eskaera Arabako Batzar Nagusietako talde politikoei

  2. Pingback: Euskera – Ibero – Paleoeuropeo » Blog Archive

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude