Hemen gara berriro, laborategiko eta epaitegiko berrien zain

Egunon. Opor luze samarrak hartu ditu blogari honek. 2009ko maiatzean hasi ginen eta harrezkero etengabe jardun dugu auziaren gaineko gorabeherekin, baina atsedentxo bat ere ez zaigu gaizki etorri, aspaldi honetan berri gutxi dagoela profitatuz.

Dakizuenez, Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE) erakundeko laborategiaren esku utzi zuen epaileak grafitoen analisia, eta sei hilabeteko epea eman zion. Laborategi honek 2012ko azaroan eraman zituen grafitoak Madrilera. Jakin dugunez, uda honetan beste sei hilabete eskatu ditu laborategiak analisiak burutzeko. Beraz, ez da ezer jakingo urte amaierara arte, gutxienez.

Zertarako hainbeste denbora?

Jakin dugunez, laborategiak zeramikan egindako grafitoak eraman ditu soilik, ez du hartu hezurrean edo adreiluan egindako pieza bakar bat ere, nahiz eta Aldundiaren eta Lurmenen  zerrendan hainbat egon. Esaterako, NIIFIIRTITI eta NIIPIIRTITI jartzen dutenak, edo YAVHII GIIVRII ATA, datatzen errazenak, lehenei C14 aplika dakiekeelako eta azkenari termoluniszentzia, freskoan egosita egoteak frogatzen duenaz gain. Gauzak ez du itxura onik.

12392-nefertitiNepertiti

medium

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

2 Responses to Hemen gara berriro, laborategiko eta epaitegiko berrien zain

  1. Pingback: Ostraka euskalduna » Blog Archive » JM Elexpuru itzuli da esanez “gauzak ez du itxura onik”

  2. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Iruña-Veleia: datazioak uztailetik abendura atzeratuta | FiloBlogia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude